Bolsonaroren jarraitzaileek Brasilgo Kongresua hartu dute

  • Albistea entzun

Lula presidentearen aurkako esku hartze militar bat eskatzeko manifestazio bat egiten ari ziren, eta Kongresura iristean Polizia hesia gainditu dute. Estatuburu ohiaren 1.600 bat jarraitzaile atxilotu dituzte gertakariekin lotuta.

Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidenteak Jair Bolsonaro azken lau urteotan herrialdeko estatuburu izandakoari leporatu dio urtarrilaren 8an gertatutakoa. Izan ere, ultraeskuineko agintariaren milaka jarraitzailek herrialdeko Kongresuaren, presidentetzaren eta Auzitegi Gorenaren egoitzak hartu zituzten, indarrez, Brasilian.

Brasilgo botere legegilearen eta judizialaren buruak Lularekin batzartu ziren biharamunean, eta demokrazia «bakean» defendatzera eta «bare» egotera deitu zuten, elkarrekin kaleratutako ohar batean. «Herrialdeak normaltasuna, errespetua eta lana behar ditu».

Lulak esan zuen «faxista basati batzuek» hartu zituztela indarrez egoitza horiek, eta «deskubrituko» dutela azken bi hilabeteotako protestak nork finantzatu dituen.

Lulak esan zuen «faxista basati batzuk» direla egoitzak indarrez hartu zituztenak, eta «deskubrituko» dutela azken bi hilabeteotako protestak nork finantzatu dituen. Lula ezkerrekoa Bolsonarori gailendu zitzaion hauteskundeen bigarren itzulian, urriaren amaieran, botoen %50,9 lortuta. Gobernu aldaketa, ordea, ez da eskuin muturrekoen gustukoa izan; Bolsonaroren porrotaz geroztik, kanpaldiak egin dituzte herrialdearen luze-zabalean, eta istiluak ere eragin izan dituzte. Esku hartze militar bat eskatzen zuten.

Jatorrizko artikuluak