Desgaitasunen bat duten pertsonak, estereotipoen eta estigmen aurkako borrokan

  • 218 hitz

Desgaitasun fisikoren bat duten pertsonek oraindik ere traba ugari topatzen dituzte eguneroko bizitzan. Azken finean, gizartean elbarritasunen bat duten pertsonen inguruan dagoen irudia oraindik «estigmatizatua» eta «estereotipatua» dagoela salatu dute.

Desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen eskubideen alde lan egiten du Eginaren Eginez elkarteak 1979az geroztik. Gizartean pertsona horien inguruan dagoen irudia aldatzeko beharraz hausnartu dute Gasteizen, Desgaitasunaren irudi soziala eraldatzen izenburupean egindako jardunaldian. DesgaitasunenclosePertsonek izan dezaketen akats fisiko, intelektual edo sentsoriala, gizartean parte hartzeko modua baldintza dezakeena. bat dutenen sexualitatea garatzeko «oztopoen» inguruan hitzaldia eskaini du Igor Nabarrok (Gasteiz, 1978).

Nolakoa da gizarteak desgaitasunaz duen irudia, eta zergatik da beharrezkoa eraldatzea?

Gaur egun, oraindik ere oso irudi estigmatizatuaclosePertsona talde baten inguruan gizartean zabalduta dagoen aurreiritzia. eta estereotipatuacloseBesteen gainean pertsonek eraikitzen ditugun irudiak, sarri sinplifikatuak eta ezaugarri batzuetan oinarrituak. dugu. Aspalditik jasotako herentzia da. Historikoki, beti egon dira baztertuak, eta sarritan beldurrez begiratuak ere izan dira. Ez zen ulertzen zer zela-eta jaiotzen zen jendea modu batekoa edo bestekoa, eta horrek estigma eta erresistentziak sortu ditu. 

Eta gaur egun antzekoa da egoera.

Gaur egungo gizarte produktibistan, pertsonen balioa askotan lotzen da ekoizpen ekonomikoarekin. Izan ere, Industria Iraultzatik hona, gorputz produktiboak dira baloratuak, eta, baldin eta zuk ez baduzu lortzen sistema horrek eskatzen dituen funtzioak betetzea, baztertua izango zara. Eta horixe eraldatu nahi dugu, desgaitasunen bat dutenak gizartearen parte direla ikus dadin.

Eginaren Eginez elkartea duela 50 urte sortu zen. Zer aldatu da ordutik hona?

Gauza asko aldatu dira, baina ez da nahikoa. Gizartean eta araudietan aldaketa ugari gertatu dira elkarteen presioaren ondorioz. Gure lana zera izan da, presio egitea gizarteak aniztasuna barnera dezan, legeak garatzea eta betearaztea exijitzea, eta transformazio soziala bultzatzea.

Askotariko trabei egin behar diezue aurre. Fisikoak edo arkitektonikoak dira ohikoenak?

Adibide bat emango dizut: eraikin honetan, asteburuetan igogailua giltzapean egoten da. Gazte batzuk igotzen omen ziren gauerdian, eta horregatik ixten dute. Larunbatean etorri nintzen lanera, eta ezin izan nintzen igo. Ez da kasu bakana. Askotan gertatzen zait igogailuak giltzapean egotea eta ezin erabiltzea. Eta tabernetan edo dendetan hamaika adibide daude: eskailerak dituzte, sarbide ez-irisgarriak, egokitu gabeko komunak... 1996koa da legea, eta arau tekniko oso zehatzak garatu dira ordutik, baina ez dira betetzen. Administrazioak zero tolerantzia du arrazismoaren edo sexu aniztasunaren aurkako jarrerekin, baina kapazitismoarekincloseDesgaitasunen bat duten pertsonen bazterketa bultzatzen duen ideologia edo pentsamendua. ez.

«Sexualitatea eta desgaitasuna aipatzen zituzten hainbat komunikabideren albisteak aztertu genituen, eta ondorio nagusia izan zen ia denetan irudi estereotipatuak eta estigmatizatuak ematen zirela»

Irisgarritasun faltak eragin zuzena du irudi sozialean ere, ezta?

Bai. Ez badago irisgarritasunik, ez gaituzte ikusten. Eta ikusten gaituzten kasu urrietan, iruditeria kolektiboa desitxuratuta egoten da. Diskoteka batean gurpil aulkian doan pertsona bat ikusten duzunean, erreakzioa askotan izaten da: 'Zertan ari da hau hemen?'. Ez dago naturalizatua. Barrera fisikoak segregatzaileakcloseBaztertzaileak. dira, eta gizarteak aniztasuna modu naturalean barneratzeko oztopo.

Sexualitatea komunikabideetan: infantilizazioarencloseHeldu bat haur bat balitz moduan hartzea. eta sentsazionalismoarencloseAlbisteak dramatizatu edo puztera jotzen duen joera mediatikoa, albiste batek gizartean legokiokeen baino eragin handiagoa lor dezan.  artean izenburupean hitzaldia eman duzu Gasteizko jardunaldian.

Duela urte batzuk, sexualitatea eta desgaitasuna aipatzen zituzten hainbat komunikabideren albisteak aztertu genituen, eta ondorio nagusia izan zen ia denetan irudi estereotipatuak eta estigmatizatuak ematen zirela. Batetik, sexualitatea ezkutatu edo ukatu egiten zaigu, eta arrisku, babesgabetasun edo ezgaitasunarekin lotzen da. Bestetik, albiste nagusiak sexu abusuen ingurukoak dira, edo ekintza heroikoekin lotuak. Eta horrek irudi okerra sortzen du, sexualitatea arazo edo arrisku modura ikusten delako. Gainera, eskolan ez da derrigorrezko ikasgaia sexu heziketa, eta desgaitasunen bat duten haurrek eta gazteek sarritan ez dute jasotzen. Are, desgaitasunen bat dutenak ez dira ageri ikasmaterialetan, bideoetan, adibideetan... Orduan, barneratzen duten ideia da sexualitatea ez dela haientzat.

Beren kabuz garatu ezin duten pertsonen kasuan, laguntza fisikoa behar dutelako, nola bermatu sexualitatea?

Sexualitatea ez da eskubide bat, gertakaria baizik. Eta eskubide positibo eta negatiboak daude. Positiboetan, norbaitek zerbait egin behar du zuk eskubidea baliatzeko; negatiboetan, kontrakoa da, hots, norbaitek ezer ez egitea da behar dena. Sexualitatearen kasuan, eskubide negatiboa da: ezin zaigu gure sexualitatea ukatu, ez ukatu ni izaki sexuatua naizela, nire desirak eta behar emozionalak ditudala, eta besteen eskubideak eta gizartearen arauak errespetatuz garatzeko eskubidea dudala. Mugak jartzen badizkidazu, are gehiago mugak nire desgaitasunagatik badira, eskubidea urratzen ari zara.

Praktikan, nola urratzen da hori?

Pertsona sexudun gisa ez hartuz, edo sexualitatearen inguruko heziketa integrala eta kalitatezkoa ukatuz. Gainera, oraindik ere zerbitzu publiko askotan eskubide horren garapena oztopatu egiten da. 

Adibidez?

Adibidez, erresidentzietan bizi direnek sarritan zailtasunak dituzte bikotekidea, lagun edo maitaleak izateko, edo intimitaterako espazioak izateko. Eta, askotan, sexualitatea bera ezkutatzeaz gain, aniztasun sexuala ere ikusezin bihurtzen da, heteronormatibitateacloseHeterosexualitatea sexu joera onargarri bakarra dela uste duen pentsamendu edo ideologia. derrigorrezkoa balitz bezala. Norberaren gorputzerako sarbidea ukatuta ere urratzen da eskubide hori. Erresidentzietan edo ospitaleetan, intimitatea desagerrarazten dute: edozein unetan norbait sartzen da gelara, biluzik ikus zaitzake, edo zure gorputzeko atal intimoak ukitu diezazkizuke baimenik gabe edo modu desegokian.


Jatorrizko artikuluak