Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura aurkitu dute Urbasan
Iberiar penintsulan aurkitutako lehen bisonte europarraren hezurdura litzateke. Ikertzaileak azterketa genetiko bat egiten ari dira hori ziurtatzeko. Saihetsean gezi bat du.
Aurkikuntza aitzindariacloselehenengo aldiz egiten dena, aurrenekoz litzateke. Nafarroako Urbasa-Andia parke naturalean duela 4.000 urteko bisonte baten hezurduracloseeskeletoa ia osoa aurkitu dute. Arrafela leizean egin dute aurkikuntza, eta, hezurren azterketa morfologikoari closeorganismo baten egitura aztertzen duen diziplinaesker, jakin ahal izan dute hezurdura hori bisonte batena dela. Hipotesi nagusia da bisonte europar bat dela, eta orain azterketa genetikoakcloseDNA sekuentziaren edota kromosomen egituraren aldaketak identifikatzeko egiten den azterketa egiten ari dira hori egiaztatzeko. Iberiar penintsulancloseEspainia, Portugal, Andorra, Euskal Herria, Katalunia eta Frantziako zati txiki bat hartzen ditu penintsulak. aurkitutako lehen bisonte europarra litzateke.
Hezur horiek bisonte batenak direla, hori bai, baieztatu dute: Bison generokoak dira. Aurkitu duten bisonte hezurduraren tamainak bisonte europarrek zutenarekin bat egiten dute, lehenengo neurketen emaitzen arabera. Horrela, baztertu egin dute aurkitutako hezurdura estepako bisontearena izatea, hala balitz haren eskeletoak dezente handiagoa izan behar luke eta; bisonte mota hori duela 9.000 urte desagertu zen Eurasian.
Zerbait azaltzeko edo frogatzeko abiapuntutzat hartzen den behin-behineko baieztapena, gerora egiaztatu behar dena.
HipotesicloseZerbait azaldu edo frogatzeko abiapuntutzat hartzen den behin-behineko baieztapena, gerora egiaztatu egin behar dena nagusia da baietz, bisonte europar bat dela, baina beste aukera bat ere mahai gainean dute arkeologoek: X kladokoa izatea. Biologian, klado bat arbaso bat eta haren ondorengo guztiak biltzen dituen izaki bizidunen multzoa da. Bisonteen kasuan, X kladoa ezaguna da ikerketa genetikoetan, baina zientzialariek oraindik ez dute jakin nolakoa zen bisonte horien anatomiacloseizaki bizidunen egituraz eta antolaketaz arduratzen den biologiaren adarra. Orduan, X kladokoa dela frogatuz gero, espezie horretako eskeleto oso bat eskura izango luke zientziak lehen aldiz. Hipotesi bat zein bestea baieztatu, zera argi dago: Urbasako aurkikuntza apartacloseberezia, inportantea, bikaina dela.
Kalkolito garaikoa
Erradiokarbono bidez ikertu ostean, arkeologoek ondorioztatu dute Kalkolito garaikoak direla hezurrak, hau da, duela 4.000 urtekoak. Data hori, gainera, bat dator bisontearen saihetsetan topatu duten gezi metaliko baten aztarnarekin. Hark adierazten du garai hartako biztanleak bisontea ehizatzen saiatu zirela, baina hura leizera erori zela, eta hantxe bertan hil. Orain arte ez zen ezagutzen Kalkolito garaian egun Euskal Herria den eremuan bizi zirenek bisonteekin harremanik zutenik; hori ere berritasun bat da.
Aurkikuntza honek beste ikerketa bide batzuk irekitzen dizkie zientzialariei. Kalkolito garaiko bilduma arkeologikoak ikertzea dagokie orain, atzeman ahal izateko ea duela 4.000 urteko nekazariek eta abeltzainek ehizatu ote zuten halako beste bisonterik. Arrafelako bisonteak lagun dezake are xeheago jakiten zehazki non duten jatorria espezie horretako animaliek.
Ikerketa 2024an hasi zen. Ikertzaileek orduan frogatu zuten hezurdura ez zela Bos generokoa —egungo behi eta zezenena—. Espeleologoak behar izan zituzten leize sakon hartara jaisteko. Behin hezurrak bilduta, laborategiko lanak egiten aritu dira: hezurrak garbitu dituzte, lehen inbentario bat egin, eta hezurduraren tamaina neurtu dute. Hainbat lagin ere hartu dituzte, ikerketa genetiko bat egiteko eta bisonte haren elikaduraren berri izateko.
Arrafelako osineancloseleizea, amildegia haitzuloetako lehoi baten aztarnak ere topatu dituzte (Panthera spelaea), duela 12.000 urte desagertutako espezie batenak. Halako beste bi ere topatuak dituzte Nafarroan —Abauntzeko eta Koskobiloko aztarnategietan—, baina aztarna haiek ez dira hain ugariak. Lira oilar baten eta beste hegazti harrapari baten aztarnak ere atzeman dituzte Urbasan.
Jatorrizko artikuluak
-
Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura aurkitu dute Urbasan
Mikel Elkoroberezibar Beloki |
|