‘Egunkaria’-ren itxiera, oholtza gainean

  • Albistea entzun

Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarritutako obra bat taularatu du Tanttaka antzerki taldeak: Sisiforen paperak. Harkaitz Canok idatzi du, eta Fernando Bernuesek zuzendu.

Kazetaria eta polizia. Elkarrizketa eta galdeketa. Aldi berean ikusiko da erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, nola dituzten atzetik epailea eta poliziak.

Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioa 2003ko otsailaren 20an abiatu zuen Guardia Zibilak, Juan del Olmo epailearen aginduz. Urte hartan, Espainiako Musikaren Sarien emanaldia zuzentzea egokitu zitzaion Fernando Bernues antzerki zuzendariari. Ezaguna da irudia: Egunkaria-ren aldeko kamiseta urdina soinean, kanturik onenaren saria jasotzera altxatu zen Fermin Muguruza, eta, hedabidearen itxiera salatzen hastean, txistu jo zioten. «Martxelo [Otamendi] ere han zegoen. Ni kontrol gelan nengoen, eta gogoratzen dut ohartu gabe hasi zitzaizkidala malkoak erortzen. Orduantxe jakin nuen egunen batean horretaz hitz egin beharko genuela. Gero, sententzia atera zenean [absoluzioa], pentsatu nuen: non dago txistu jo zuen jendea?».


2016an heldu zion itxierarenak agertokira eramateko asmoari —«gure historia demokratikoan egin den basakeriarik handienetako bat da»—, eta Harkaitz Canorengana jo zuen horretarako, testua idatz zezan. Ordutik hona, bertsio ugari izan dituzte esku artean, azkena zutituz joan diren arte.

Kazetaria eta polizia. Elkarrizketa eta galdeketa. Dialektika horretan jarri zuen fokua Canok, galderak egiten zailduacloseEsperientziaduna.closePrestatua, esperientziaduna.
denaclosePrestatua, esperientziaduna.
galdekatu bilakatzen den unean, eta horrek eman dien jokoa nabarmendu du Bernuesek: «Egunkaria-ren itxiera kontatzeaz gain, kazetaritzaren funtzioaren eta bestelakoen gaineko galderek dute pisua, baita pertsonaien alderdi humanoak ere; nola lotzen den hori dena».

Hala, kartoizko apalen aurrean sakabanatutako mahaien artetik mugituko dira pertsonaiak, erredakzioarena eta komisariarena den lur berean. Bikoiztasun horrek ekarri du ekintza publikoarengandik oso gertu kokatzeko erabakia ere. Bi planotan pentsatu dute hori ere: pasarte batzuk beste batzuk baino aurreragotik kontatuz. «Asko gustatzen zitzaidan bestearen memoria presente egingo zuen esparru bat sortzearen ideia. Gauzak gogoratzen ditugun moduan erreskatatu ahal izateko, ez baita beti bat etortzen egiaz gertatu zenarekin».

«Asko gustatzen zitzaidan bestearen memoria presente egingo zuen esparru bat sortzearen ideia. Gauzak gogoratzen ditugun moduan erreskatatu ahal izateko, ez baita beti bat etortzen egiaz gertatu zenarekin»

Fernando Bernues (Zuzendaria)

Bi giroen bat egitea ere goraipatu du Mireia Gabilondo aktoreak, Canok hasieratik planteatu zuen «gako bat» izan delakoan. «Aldi berean ikusiko da erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, nola dituzten atzetik epailea eta poliziak, besteek arrastorik izan gabe. Polita da nola erakusten den errealitatearen alde paralelo hori». Instrukzio epailearen rola jokatzen du Gabilondok obran.

«Aldi berean ikusiko da erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, nola dituzten atzetik epailea eta poliziak».

Mireia Gabilondo (Aktorea)

Kazetari heldu berria, beteranoa, kiroletakoa, zuzentzailea, polizia gogorra, ustez ez hain gogorra... Horien artetik bereziki bi ezagutuko ditu ikusleak: Karmelo Beramendi Tolosa egunkariko zuzendaria ―Kepa Errasti aktorea, Martxelo Otamendiren rolean― eta Torregarai Administrazio Kontseiluko lehendakaria ―Anjel Alkain, Joan Mari Torrealdairen rolean―. Egunkaria-ko auzipetuetako askok salatu zuten eran, torturatuak izango dira biak antzezlanean, obrako unerik gordinenetan.

Jatorrizko artikuluak