Ekonomia Nobel saridun baten aurreikuspen ezkorrak

Munduko egoeraren inguruko azterketa egin du Joseph Stiglitzek Bilbon. Ezkortasuna helarazi die entzuleei, eta neoliberalismoa eta Donald Trump AEBetako presidentea jarri ditu egoeraren erantzuletzat.

Mid West eskualdean jaio zen Joseph Stiglitz (Indiana, AEB, 1943), eta inguru horretakoak baikorrak izan ohi direla dio 2001eko Ekonomiako Nobel saridunak. Aitortu duenez, baina, oraintxe «oso ezkorra» dela aitortu die Deustuko Unibertsitateko paraninfoan closeareto nagusiabildutakoei.

Bilboko BBK Kultura Social Forum-ek gonbidatuta etorri da Bilbora Stiglitz. Ahoan bilorik gabe mintzatu da Stiglitz. Munduan gauzak gaizki joatearen erantzuleetako bat aipatu du: Donald Trump. Hura da, haren iritzian, «autoritarismocloseBoterean dagoen agintarien irizpideen arabera ezartzen den agintzeko modua populista eta demagogoaren» adibide nagusietako bat. «FaxistacloseEskuin muturreko erregimen totalitarioa.  bat al da Trump? Ez da Hitler edo Mussolini, baina faxista hitza ongi datorkio».

Stiglitz ekonomista izanik, ekonomian aurkitu du autoritarismo horren erro nagusia. Hain zuzen ere, neoliberalismoaren eta hari oinarri intelektuala eman zion Chicagoko Eskolan II. Mundu Gerraren aurretik -Roosevelten New Deal-closeFranklin d. Roosevelt AEBetako presidenteak ezarritako politika ekonomikoa, finean, inbertsio publikoa bultzatzen zuena ekonomiak sortzen dituen desberdinkeriak orekatzen saiatzeko eta ondoren izandako modelo keynestarrarekin hautsi zuten, eta esan merkatuaren «esku ikusezinak» gidatu behar zuela politika ekonomikoa.

«Ikuspegi berekoia eta epe motzekoa nagusitu da, baina elkarrenganako konfidantzarik gabe kapitalismoak ez du funtzionatzen»

Joseph Stiglitz

Politika horrek ekarri zuen, Stiglitzen arabera, aurreko urteetan nagusi izan zen elkarlanaren ideia albo batera uztea. Ikuspegi «berekoia eta epe motzekoa» nagusitu zen. Trump bera jarri du bere interes hutsen mesedetan «kapitalista esplotatzailearen» adibideetako baten moduan. Azaldu duenez, New Yorken eraikuntzako enpresaburu zenean, bere langileei ordaintzen ez zien ospea zuen. 

Stiglitzek neoliberalismoaren hiru ondorio aipatu ditu. Batetik dago monopolioen sorrera, kapitalismoak ustez sortu behar zuen lehia librearen aurkari nagusia. Eta esanguratsutzat jo du Amazon, Google, Facebook eta praktikoki monopolio gisa funtzionatzen duten enpresa handi horietako buru guztiak izatea Trumpek kargua hartu zueneko ekitaldian.

Beste ondorio bat da desberdinkeria sozialen hedapena. «[Elon] MuskekcloseAEBetako magnate eta enpresaria, munduko milioidun handienetako bat. minutu batean irabazten du langile askok beren lan bizitza osoan bezainbeste».

Arazo ekonomiko horiek, noski, ondorio politiko eta sozialak izan dituzte. Ekonomian esku hartze publikoaren aurkako mezuek errepide eta eskola okerragoak ekarri dituzte. Bitartean aberatsek helikopteroak eta beren eskola propioak dituztela gogorarazi zuen.

IlustrazioarencloseXVIII. eta XIX mendeetan Europan mamitu zen mugimendu kultural eta politikoa, besteak beste, Frantziar Iraultza ekarri zuena. balioak

AEBetan zer gertatzen ari den ikusita, demokraziaren higatzearekin oso kezkatuta azaldu da Stiglitz, eta arlo horretan sare sozialak eta adimen artifiziala kalte handia egiten ari direla uste du. «Informazioaren ekosistema indartsu bat izatea oso inportantea da demokraziarentzat. Baina orain asko hondatzen ari da, AAk eta sare sozialek informazioa lapurtzen diete hedabideei, baina ez dute horren truke ordaintzen».

Eta zer ateratzen da sare sozialetan? «MetarencloseFacebook, Instagram, Whatsapp,  Messenger eta Threads-en sozietatea. negozio eredua iragarkiak saltzea da, bere iragarleentzat ikusleak lortzea. Ohartu ziren amorruak arreta handia eragiten duela. Amorrua da haien negozio eredua, baina ez dio ezer onik ekartzen gizarteari».

Funtsean, Stiglitzek uste du Ilustrazioaren balioak daudela erasopean, gizartearen demokratizazioa eta garapen ekonomikoa ekarri zituzten balioak: zientziaren eta legeen nagusitasuna, eta gizarte hobeagoa lortzeko elkarlana. 

Eskatu die europarrei AEBak gabe aurrera egiteko, esaterako, klima aldaketaren aurkako borrokan eta instituzio demokratikoen defentsan.


Jatorrizko artikuluak