Elena Aisa: «Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»

Beren burua hil dutenen senideen elkartea da Besarkada. Helduleku bat eskaini nahi die beren buruaz bertze egin dutenen senideei eta lagunei, eta suizidioak prebenitzen lagundu, sufritzen ari direnentzat toki seguru bat izanda. Elena Aisa da presidentea (Iruñea, 1961).
Iaz 58 pertsonak egin zuten beren buruaz bertze Nafarroan, 2023an baino bost gutxiagok.
Halere, anitz dira. Bakarra ere anitz litzateke.
Erran izan duzu suizidioek gizartearen porrota islatzen dutela. Gizarte osoaren ardura da norbanakoen zaintza?
Inguruak nabarmen eragiten dio sufritzen ari den pertsonari. Suizidioari aurre egiteko planetan beti jasotzen da isiltasuna apurtzeko beharra. Isiltasun hori ezartzen da gure historian eta kulturan zigorra nagusitu delako suizidioaren inguruan. Bere buruaz bertze closeBeste.egitea pentsatu duen pertsona bati buruz erran closeEsan.ohi da berekoia dela, ez duela kontuan hartzen bertzeei eragin diezaiekeen oinazeacloseMina.... Gauza bera gertatzen da beren buruaz bertze egin dutenen edo saiatu direnen familiekin: seinalatu egiten dituzte, eta gizartetik at utzi izan dituzte.
Arlo horretan urratsak egin dira, ezta?
Lausotu egin da Elizak garai batean izan zuen eragina. Elizaren ustez bekatu nagusietako bat zen suizidioa. Garai batean, beren buruaz bertze egiten zutenen familiei beren ondasunak kentzen zizkieten. Nola ez zuten ezkutatuko? Zigorra izugarria zen. Hori desagertu da, baina oraindik bada ezkutatzeko behar hori. Guregana datozen anitzek garbi dute ezin dutela beren hurbilekoen suizidioaz hitz egin. Hori da gizarteak duen erronka nagusietako bat: gizarte gisa onartu behar dugu suizidio bat gizarte osoaren porrota dela, neurri batean.
«Gizarte gisa onartu behar dugu suizidio bat gizarte osoaren porrota dela, neurri batean».
Zer egin daiteke estigmacloseTxartzat hartzen den ezaugarri bat izateak ezartzen duen marka lotsagarria. hori apurtzeko?
Anitzek erraten dute nork bere buruaz erabakitzeko eskubidea duela; suizidioa hautu bat dela, nolabait. Bai, norberak eskubidea du bere buruarekin zer egin erabakitzeko, baina baldin eta erabaki hori hartzeko behar duen lasaitasuna badu; hainbat aukera izanda, haietako baten alde egiteko modua badu. Beren buruaz bertze egiten dutenek ez dute bertze aukerarik ikusten; ez dute aurrera egiteko indarrik, ezin dute, ez dira zutik segitzeko gai. Ondorioz, suizidioa ez da hautu bat, bertze biderik ikusten ez dutenen erabakia baizik. Erabateko etsipena dago suizidioaren atzean. Gizarte gisa hautua eta etsipena bereizteko gai izan behar dugu suizidioari aurrea hartzeko.
Beraz, arlo sozialean gehiago eragiteko lan egin behar da?
Bai, ikusi baita arlo klinikoan bakarrik eragiten duten prebentziorako politikak ezartzen direnean, psikologiaren eta psikiatriaren arloan bakarrik lan egiten denean, politika horien eraginkortasuna mugatua dela. Gizarte osoa inplikatu behar da, eta arlo sozialean eragin.
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, iaz beren buruaz bertze egin zutenen %43 inguruk errenta txikiak zituzten. Politika sozialak ere badira prebentzioaren parte?
Bai. Kontuan izan behar dugu kolektibo jakin batzuk bereziki zaurgarriak closeErraz kaltetua gerta daitekeena.direla eta kolektibo horiekin neurri bereziak landu beharko direla; bertzeak bertze, lanpostu bat lortzeko izan ditzaketen zailtasunek ere eragiten dietelako. Gizarte gisa ere, gai izan behar dugu sufritzen ari diren horientzat espazio seguruak sortzeko, sufritzen ari denak izan dezan nork entzun. Ikerketa ere garrantzitsua da.
«Gai izan behar dugu sufritzen ari diren horientzat espazio seguruak sortzeko, sufritzen ari denak izan dezan nork entzun».
Prebentzioa eraginkorra izan dadin, suizidioa eragiten duten faktoreak ikertzea ezinbertzekoa dela. Baldintza ekonomikoek eragiten dutela garbi dugu; buruko gaitzen bat izateak ere bai, edo, zehazki erranda, gaitz bat izateak eragiten duen sufrimenduak, gizartean buruko gaitzen inguruan dagoen estigmaren ondorioz. Gizarte gisa, gure betebeharra da baliabide komunitarioak diseinatzea pertsona horiek ez bakartzeko.
Inportantea da beren buruaz bertze egiten saiatu direnei hitza ematea?
Hori ezinbertzekoa da. Baina ez da erraza ideia suizidak izan dituen norbait jendaurrean agertzea esperientzia kontatzera. Guk jaso izan ditugu lekukotasun anonimoak, uste baitute jendaurrean agertuz gero betiko seinalatuko dituztela. Estigmaren eta tabuaren indarra nabarmena da oraindik, eta ez dago toki segururik halako gaiei buruz lasai hitz egiteko.
Besarkada elkartea bada estigma eta tabu horri aurre egiteko toki bat. Nolakoa izan da urteotako lana?
2016ko bukaeran jarri ginen martxan. Urteok erakutsi digute gurearen gisako elkarte bat behar zela. Sendotuz joan gara, eta orain hiru psikologo eta bi gizarte langile ari gara lanean. Familiak lagundu nahi ditugu suizidio batek eragindako doluacloseAtsekabea, bereziki norbaiten heriotzak eragiten duena.n, eta, batez ere, prebentzioa lantzen jarraitu.
Jatorrizko artikuluak
-
Elena Aisa: «Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»
Edurne Elizondo |
|