Euskaraz Espainiako Kongresuan

  • 622 hitz
  • Albistea entzun

Lehen aldiz Espainiako Kongresuan, diputatuek euskaraz, katalanez, galizieraz, asturieraz eta aragoieraz aritzeko aukera izan dute. Hizkuntza gutxituetan mintzatu ahal izateko Kongresuko araudia aldatzeko osoko bilkuran izan zen.

Euskaldunek Euskal Herrian bertan dituzten trabak salatu zituzten EH Bilduko eta EAJko ordezkariek.

Francina Armengol sozialista Kongresuko Mahaiko lehendakari izendatzeko negoziazioetan exijitu zuten ERC Esquerra Republicanak eta JxC Junts Per Catalunya alderdiek Kongresuan estatuko hizkuntza gutxitucloseBazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen duen hizkuntza.
etan egin ahal izatea. Araua aldatzeko bilkura atzo [irailaren 19an] izan zen, eta, lehen aldiz, diputatuek euskaraz, katalanez, galizieraz, asturieraz eta aragoieraz aritzeko aukera izan zuten, Kongresuko Mahaiaren errietacloseNorbaiti zerbait gaizki egin duela esatea edo aurpegiratzea.
rik jaso gabe. Lege erreformak diputatuei baimena emango die jarduteko «autonomia erkidegoren batean ofizialtasuna aitortua duen edozein hizkuntzatan».

Lege erreformak diputatuei baimena emango die jarduteko «autonomia erkidegoren batean ofizialtasuna aitortua duen edozein hizkuntzatan».

«Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu. Hau izan da, eta jarraitzen du izaten euskaldunon helburua»; hitz horiekin hasi zuen bere hitzaldia [Kongresuan euskarazko lehena] EH Bilduko ordezkari Mertxe Aizpuruak. 

650 entzungailu

Bilkuraren aurretik, «buenos días, bon dia, boas días, egun on» esanez, erdi brometan, agurtu zuten elkar kazetariek Kongresuaren kanpoaldean. HemiziklocloseAretoa, bereziki legebiltzarrekoa, eserlekuak zirkulua osatzen duten ilaretan eta erdira begira dauzkana.
aren barruan, modu beretsuan ekin zioten. Entzungailu bana zuten diputatuek mahaian. Sarreran eta bilkura aretora sartzeko ateetan ere gailu ugari zeuden kazetariek erabili ahal izateko. Guztira, 650 entzungailu. Gainera, sei itzultzaile aritu ziren lanean, hemizikloko pantailetan diputatuen hitzak gazteleraz agertuko zirela bermatzeko. Diputatuek ez zituzten askorik erabili entzungailuak euskarazko lehen hitzak entzun arte. Orduan, ozen entzun zen entzungailuen oihartzuna.

Diputatuek ez zituzten askorik erabili entzungailuak euskarazko lehen hitzak entzun arte. Orduan, ozen entzun zen entzungailuen oihartzuna.

Aizpuruak adierazi zuen Madrilen euskaraz egin ahal izatea urrats «sinbolikoa» dela, baina zer azalerazten duen ekarri nahi izan zuen gogora: «Estatuak ukatzen duen errealitate bat: estaturik gabeko nazio bat gara, eta hori begi bistan geratzen da gaur». Esan zuen euskarak komunitatea sortzen duela eta horregatik jazarricloseOldartu, eraso.
a izan dela: «Asko izan dira hamarkada luzeetan jasandako erasoak». Eta oraindik badirela esan zuen. Gogora ekarri zituen, besteak beste, Justizia administrazioak EAEko Udal Legearen aurka udaberrian emandako epaia, Nafarroako zenbait eremutan euskarak duen ofizialtasun falta eta Ipar Euskal Herri osoan hizkuntzak duen lege-babes falta: «Asko dago lortzeko oraindik. Madrilen bai, baina guk Euskal Herrian nahi dugu euskaraz mintzatu».

UPNri zuzendu zitzaion Joseba Agirretxea (EAJ): «UPN da Nafarroako kulturaren aurka egiten duen alderdi bakarra».

EAJko ordezkari Joseba Agirretxeak, lehenik, eskerrak eman zizkien euskararen alde «garai zailagoetan» lan egin zuten guztiei. Ondoren, Aizpuruaren ideiari heldu zion: «Penagarria da, sarritan, beren herrian euskal hiztunen eskubideak zapalduta daudela ikustea». UPNri zuzendu zitzaion: «UPN da Nafarroako kulturaren aurka egiten duen alderdi bakarra». Esan zuen lurraldea banatzen dutenak ez direla hizkuntzak, UPN bera dela. «Harresiak» jartzen ditu: «Era batean hitz egiten dutenak eta beste hizkuntza batean hitz egitera behartuta daudenak banatuz».

Vox bilkuratik at

Jose Ramon Gomez Besteiro PSOEko diputatu galiziarra izan zen hitza hartu zuen lehena: galizieraz hasi zuen mintzaldia. Segituan entzun ziren kexuak eta, jarraian, eserlekutik altxatu eta atera egin ziren Voxeko 33 diputatuak. «Alde egin duten horiek dira garai batean ikasgeletatik kanporatzen gintuztenak eta euskara erabiltzeagatik zigortzen gintuztenak», esanez ekin zion Agirretxeak bere hitzaldiari, gazteleraz [Aizpuruak ere gazteleraz egin zuen hitzaldiaren zati bat].

PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ eta BNG alderdiek aurkeztu zuten Kongresuko araudia aldatzeko lege erreformaren proposamena. Alderdi horietako guztietako diputatuek beren hizkuntzetan hartu zuten hitza.

Europaren zain

Gaiaren inguruan bozkatu gabe amaitu zen ordea Europako Batasuneko Kontseiluan egin duten bilera. Han, aztertzekoak ziren Espainiako Gobernuak euskara, katalana eta galiziera EB Europako Batasunean ofizialtzeko egindako eskabidea, baina 27 estatuetako ordezkariek esan dute denbora gehiago behar dutela gaia aztertzeko. Bilerak 40 minutu eskas iraun zuen, eta hogei ordezkari inguruk hartu dute hitza.

Euskararen Kontseiluak kontuan hartu ditu haien zalantzak, eta esan du gaia berriz aztertuko dutela «aurreragoko bilera batean», datarik zehaztu gabe. Bileraren ostean, Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek jakinarazi du aldaketa gauzatzeko erritmo jakin bat proposatu dutela: aurrena katalanaren gaineko erabakiak hartzea proposatu dute. Gerorako utziko dituzte euskara eta galiziera.

Jatorrizko artikuluak