Galdu diren izakien %60 espezie inbaditzaileen ondorioz galdu dira. Ikertzaileen arabera, espezie horien hedapena «lehenbailehen» geldiarazi behar da, biodibertsitatea babesteko eta klima krisiari aurre egiteko.
Historian zehar bidaiatu duten gizakiek landareak eta animaliak eraman
dituzte beren maletetan; askotan nahita eta beste batzuetan jakin gabe,
espezieak mugitu dituzte leku batetik bestera. Tokikoak ez diren espezie
horiek ekosistemacloseHabitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen duten sistema naturala.
berrietan errotzencloseSustraitzen.
dira, eta arazoak sortzen hasten
direnean espezie inbaditzaile gisa definitzen dira. IPBES Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Zientzia Politikarako Gobernuarteko Plataformak txosten bat argitaratu
berri du, eta, haren arabera, espezie inbaditzaileak mehatxu larria
dira naturarentzat, ekonomiarentzat, elikadura segurtasunarentzat eta
giza osasunarentzat.
Bidaiarien maletek edo itsasontzien kroskocloseItsasontziaren kanpoko egitura, ontzia ur gainean iraunarazten duena.
ek 37.000 espezie baino gehiago mugitu
dituzte eskualde batetik bestera. Ondorioztatu dute espezie horietatik 3.500 inbaditzaileak
direla, eragin negatiboa izan dutelako tokiko biodibertsitateacloseBioaniztasuna.
n. Arturo
Elosegi EHUko Ekologia irakasleak gertutik
aztertu ditu kanpotik ekarritako espezieak: «Mehatxupean zeuden espezie batzuk
galtzeko orduan, ezinbestekoak izan dira espezie inbaditzaile batzuk,
eta askotan eskualdeko habitatcloseAnimalia edo landare mota baten berezko eremua.
a ere eraldatu dute».
Itsas oenetera (Oenothera drummondii) landarearen adibidea erabili du irakasleak. Petalo horiak ditu lore horrek, eta Ipar Amerikako kostaldean du jatorria, baina beste eskualde batzuetako dunetan sakon bota ditu sustraiak: «Dunetako landareak oso lur pobreetan hazten dira, eta, espezie inbaditzaile horrek lurra aberasten duenez, bertan dauden beste landareak mehatxatzen ditu. Duna habitat gisa ere galdu egiten da».
Txostenaren arabera, orain arte 1.215 espezie galdu dira 218 espezie inbaditzaileen ondorioz. Adituek ondorioztatu dute landare arrotzek klima aldaketan ere eragiten dutela; izan ere, suteak biziagoak izan daitezke, eta maizago piztu.
Adituek ondorioztatu dute landare arrotzek klima aldaketan ere eragiten dutela; izan ere, suteak biziagoak izan daitezke eta maizago piztu.
Espezie inbaditzaileen katalogoa zabala
da, ezaugarri desberdinak dituzten izakiekin osatuta; landare exotikoak,
ornogabeacloseHezurduraz hornitu gabea.
k, ornodunak eta mikrobioak dira zerrenda osatzen dutenak.
Urtero 200 espezie inbaditzaile berri erregistratzen dira, txostenaren
adituen arabera, eta zerrenda etengabe luzatzen da.
«Euskal Herriko ibaietan siluroak [Silurus glanis] ditugu arrantzaleek urtegi batetik bestera eraman zituztelako».
Espezie inbaditzaile
asko nahita sakabanatu dira beren eremutik kanpo; gizakiaren
erosotasuna bermatzekocloseZiurtatzeko.
, inpaktu negatiboak aintzat hartu edo ezagutu
gabe. «Euskal Herriko ibaietan siluroak [Silurus glanis] ditugu
arrantzaleek urtegi batetik bestera eraman zituztelako; harrapatu nahi
zituztelako. Horren ondorioz, beste espezie asko galdu dira», azaldu du
EHUko irakasleak.