Migratzen duten animaliek gauzak ekar ditzakete berekin?

  • Albistea entzun

Neiker zentroko Animalien Osasun Saileko ikerlari Xeider Gerrikagoitia elkarrizketatu du Aitor Cevidanes zientzialariak Ikusgelaren bideo honetan. Batik bat, hegazti migratzaileei buruz galdegin dio, Euskal Herrian haietako askoren bisita izaten baitugu.

Naturari eta ingurumenari buruzko bideoak egingo ditu aurrerantzean Ikusgelak, Euskal Wikilarien Elkarteak. Bideo horietan, ingurumenaz egiten dizkioten galderak bildu eta erantzungo ditu Aitor Cevidanes zientzialariak.

Ingurumenari buruzko ohiko galderak izango dira, eta edonork egin dezake galdera [bideoen iruzkinetan egin daiteke]. Erantzunen bila, hainbat aditurengana joko du Cevidanesek: bideo bakoitzean Neiker closeNekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea.
zentroko aditu bat azalduko da. 

Ikusgela euskarazko eduki pedagogikoen ataria da, eta euskarazko ikus-entzunezkoak sortzen ditu ikasleentzat, hainbat gairen inguruan. Hiru Damatxo da ikus-entzunezkoak sortzeko arduraduna. Youtuben eta Wikipedian ere egongo dira ikus-entzunezko piezak. Horietako batzuk, baita BERRIAko Ikasgela atarian ere.