Euskal Herriko anfibio espezieen erdiak mehatxatuta daude, eta %28, galzorian

  • 637 hitz
  • Albistea entzun

Habitataren suntsiketa, espezie inbaditzaileak haien inguruetan askatzea eta gorabidean diren gaixotasunak zabaldu izana dira anfibioak arriskuan izatearen arrazoi nagusiak.

Nazioartean inoiz egindako azterketarik handiena egin du IUCN Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasunak, eta haren datuek iragarri dute zer-nolako egoera larria bizi duten anfibioek. Aranzadi zientzia elkartea arduratu da Euskal Herri osoko datuak batzeaz.

Lurrean dagoen talde taxonomikocloseZientziaren metodoak erabiliz sailkaturiko.
zaharrenetako bat da anfibioena. Milioika urte daramate planeta honetan bizitzen: 200 milioi urte inguru. Bizi izan dituzte gorabehera handiak eta klima krisi handiak, glaziazioak eta abar. «Denak gainditu dituzte, baina orain kinka larrian daude. Leku askotan desagertzen ari dira. Zer pentsa eman beharko liguke», esan du Ion Garin Aranzadi zientzia elkarteko HerpetologiacloseNarrastiak eta anfibioak aztertzen dituen zoologiaren atala.
Saileko biologoak.

Berriki argitara atera dituzten datuen arabera, Euskal Herrian hemezortzi anfibio espezie ezagutzen dira, eta horietatik %56 arriskuan dauden espezieen katalogoan agertzen dira. Are, %28 desagertzeko arriskuan daude. Zehazki, Euskal Herriko bost espezie dira galtzeko arriskuan daudenak, eta zaurgarricloseErraz kaltetua gerta daitekeena.
en taldean beste bost espezie daude. Espezie horien arrisku maila ez da berdina lurralde osoan.

Euskal Herriko bost espezie dira galtzeko arriskuan daudenak, eta zaurgarrien taldean beste bost espezie daude.

Arazoa orokorra da: «Mundu mailako eboluzioaren isla da Euskal Herriko egoera. Ez gara uharte bat; anfibioek gainbehera globala bizi dute, eta Euskal Herrian ere ikus daiteke».

Hezeguneen suntsiketa

Gainbehera horren erantzule nagusia habitatcloseAnimalia edo landare mota baten berezko eremua.
en suntsiketa da. «Hezeguneak desagerrarazi dira historian zehar, leku horiei ez zitzaielako baliorik ematen gizartean. Habitat horiek suntsitzeak zuzenean eragin du anfibioengan», azaldu du Garinek.

Lurra kolonizatucloseHabitat berri batean hedatu.
zuten lehenengo ornoduncloseHezurduraz hornitua.ak izan ziren anfibioak, eta horrek «penitentzia» bat ekarri die, albo batera utzi ezinekoa: ugaltzeko ura erabili behar dute, derrigorrez. «Errekastoak edo putzuak behar dituzte beren zikloa osatzeko, eta horrek bi aldiz zaurgarri egiten ditu, bi habitaten menpekoak baitira». Izan ere, euren bizitzaren parte bat uretan pasatzen dute, eta, beste bat, uretatik kanpo.

«Errekastoak edo putzuak behar dituzte beren zikloa osatzeko, eta horrek bi aldiz zaurgarri egiten ditu, bi habitaten menpekoak baitira».

Ion Garin (Aranzadi zientzia elkarteko Herpetologia Saileko biologoa)

Zuhaitz landaketek anfibioetan duten eragina neurtzeko ikerketa bat egin du berriki zientzia elkarteak. Harizti, pinu eta eukalipto landaketak izan zituzten aztergai. «Ondorio asko atera genituen, baina nagusia zen eukalipto landaketetan espezie aberastasuna eta indibiduo kopurua pobreagoak zirela pinu eta harizti landaketetan baino», esan du Garinek.

Habitaten suntsiketa ez da anfibioen mehatxu bakarra, aitzitik. Kanpoko espezieak sartzea da horietako bat: «Kanpoko arrainak, dortokak edo karramarroak askatuz gero, anfibioen populazioen bilakaera edo biziraupena kolokan jarri daiteke».

«Kanpoko arrainak, dortokak edo karramarroak askatuz gero, anfibioen populazioen bilakaera edo biziraupena kolokan jarri daiteke».

Ion Garin (Aranzadi zientzia elkarteko Herpetologia Saileko biologoa)

Horri beste faktore bat gehitu behar zaio: gaixotasunak. «Guk duela hiru urte pandemiarekin bizi genuen prozesuaren antzerako egoera bat bizi dute anfibioek munduan, gaixotasun emergentecloseGaixotasun berriak edota berriro agertu direnak.
deitzen direnekin». Mundu osoan zabaldu diren gaixotasun horien bektorecloseTransmititzaile.
, hain zuzen, pertsonak izan direla ohartarazi du Garinek: ikertzaileak, arrantzaleak... «Izan ere, botetan eramaten ditugu».

Herritarrekin elkarlanean

Aranzadi zientzia elkarteak urte anitz darama anfibioak ikertzen. Hegoaldeko zuhaitz igelaren jarraipena egiten, adibidez, duela 25 urte hasi ziren, eta kostaldeko apo lasterkariarekin lanean ari dira duela 20 urte. Azken urteetan uhandre piriniotarrarekin, uhandre alpetarrarekin eta baso igel iberiarrarekin ari dira lanean.

Uhandre alpetarra. ANEVRISME

Espezie bakoitzak bere berezitasunak dituenez, ez dute beti metodologia bera erabiltzen. «Banaketa gehien mugatua duten espezieetan, ohikoena da zenbaketak eta erroldak egitea. Horretarako, bide desberdinak daude: zenbatu ditzakegu ar kantariak, emeen errutecloseArrautzak egitea.
ak zenbatu daitezke, edo, uhandreei dagokienez, ibilbideak egiten ditugu erreketan, eta kontatzen dugu ea zenbat ikusten ditugu metroko. Putzuetan salabardocloseArrantzarako erabiltzen den esku sare kirten luzeduna.
az jasotzen ditugu, eta minutuko zenbat ikusi ditugun zenbatzen dugu».

«Uhandreak putzuetan salabardoaz jasotzen ditugu, eta minutuko zenbat ikusi ditugun zenbatzen dugu».

Ion Garin (Aranzadi zientzia elkarteko Herpetologia Saileko biologoa)

Herritarren parte hartzea ere erabiltzen dute, baina espezie arruntekin egin ohi dute hori. «Espezie arruntak, normalean erakundeek aztertzen ez dituztenak, oso garrantzitsuak izan daitezke; adibidez, tenperaturak eragiten ote dieten eta zuhaitz landaketek nola eragiten dieten neurtzeko. Joko handia ematen dute, oso zabalduta daude eta». Hala egin zuten Txio bat basoan proiektuan, baso igel gorriarekin. Jendearen parte hartzearen bidez, espeziearen banaketa eguneratzea lortu zuten, eta datu zehatzagoak edukitzea.

Jatorrizko artikuluak