Estrasburgok Suitzari egotzi dio klima larrialdiaren aurka behar beste ez egitea

  • 365 hitz

Adineko emakume talde baten salaketari erantzunez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Suitzak giza eskubideak urratu dituela. Europako beste herrialdeek auzi horretan hartutako politikei ere eragin diezaieke erabakiak.

Ia aho batez hartu du erabakia auzitegiak, hamazazpi magistratucloseLege agintea duen funtzionario zibila.
etatik hamaseik Suitzari belarrietatik tira egitearen alde egin baitute. Iruditzen zaie Giza Eskubideen KonbentziocloseHitzarmen, akordio.
aren 8. artikulua urratzen duela Suitzak. «Konbentzioko 8. artikuluak hau du jasoa: estatu agintariek modu eraginkor batean babestea klima aldaketak bizitzan, osasunean, ongizatean eta bizi kalitatean dakartzan ondorio larri kaltegarrietatik». Auzitegiak uste du Suitzak ez dituela bete bere «betebeharrak», eta «hutsune larriak» daudela auziari dagokion legedia ezartzeko prozesuan. Eta adibide gisa jarri du herrialdearen CO2 emisioak neurtzeko erakutsitako «gaitasunik eza».

2.000 emakumezkok baino gehiagok osatzen dute Suitzako Gobernua auzitara eraman duen taldea —horien batez besteko adina 73 urte da—, eta iruditzen zaie klima larrialdiaren aurkako politikak sustatzen ez dituenez beren osasuna eta eskubideak arriskuan jartzen ari dela gobernua.  KlimaSeniorinnen izena du taldeak —euskaraz, Adineko Emakumeak Klima Babestearen Alde—.

Gobernuak ez du ukatzen klima larrialdiak osasunari eragin diezaiokeela, baina argudiatu izan du emisioak ezin direla lotu soilik horiek adineko emakumeen osasunean sor dezaketen kaltearekin. Emakume taldearentzat, Giza Eskubideen Konbentzioaren 2. artikuluari erreparatuta, gobernuak ez du bete Suitzako herritarren bizitza «modu eraginkorrean» babesteko duen «obligazioa», eta ez du indarrean jarri «legedi egoki» bat klima larrialdiaren aurkako helburuak lortzeko.

Antzeko beste bi auzi

Antzeko beste bi auzik ere hasi dute bidea auzitegietan. Batetik, Portugalgo sei gaztek Europako 32 estaturen aurka jarritako salaketak. Lurraren berotzea mugatzeko nahikoa ez egiteagatik, giza eskubideak urratzea egoztencloseLeporatzen.
diete EB Europako Batasuneko 27 kideei, Erresuma Batuari, Norvegiari, Suitzari, Errusiari eta Turkiari. Baina Giza Eskubideen Europako Auzitegiak adierazi die arau bat urratu dutela: salaketa jarri duten herrialdeko justizia instantziacloseLegeak justizia auziak bideratzeko eta epaitzeko ezarrita dituen jurisdikzio mailetako bakoitza.
guztietara jo behar dela aurrena, auzia Estrasburgora eraman baino lehen. Gazteen arabera, klima larrialdiko kasuetan ez litzateke printzipio hori aplikatu beharko. Estrasburgok, baina, ez du tesicloseArgudio bidez eusten zaion ideia edo teoria.
hori onartu, eta nabarmendu du estatuei ezin zaiela «politika jakin bat» ezarri auziarekin lotuak dituzten eginbeharrei dagokienez.

Beste kasua Damien Caremerena da. Grande-Synthe herriko alkatea izan zen 2001etik 2019ra —Frantzia iparraldeko kostaldean—, eta uste du klima larrialdiaren inpaktuak direla-eta leku zaurgarricloseErraz kaltetua gerta daitekeena.
a dela hura. 2018an eskatu zion Frantziako Gobernuari hartzeko neurriak CO2 emisioak murrizte aldera. Baina irudituta ez ziola bere eskaerari  «erantzun egoki bat ematen», Caremek bide judiziala hasi zuen.

Jatorrizko artikuluak