Australiako arbolen heriotza tasa bikoiztu egin da 1980tik

  • Albistea entzun

‘Nature’ aldizkariaren arabera, klima aldaketak eragin du zuhaitzen bizialdien murriztea. Azterketa egin duten adituen arabera, atmosferako lurrunaren presioa aspaldi da defizitean, eta defizit hori handitu den abiada berean handitu da heriotza tasa ere. Baso tropikalak «giltzarri» dira klima larrialdia geldiarazteko; ordea, «oso kalteberak» dira aldaketak direla eta.

Datu beltza eman du berriki Nature aldizkariak: Australia iparraldeko zuhaitzen bizialdia erdira murriztu da azken 35 urteetan. Zehaztu dutenez, herrialde horretako iparraldean diren baso tropikaletako arbolen urteko heriotza tasa bikoiztu egin da 1980az geroztik. Plazaratu dutenez, klima aldaketa da, segur aski, heriotza horien hazkundearen erantzule nagusia, azken urteotan nabarmen txikitu baita atmosferak biltzen duen ur lurrunaren presioa.


Arbola horien heriotza tasa %1 zen lehen; %2 da orain. Zenbateko txikiak izanagatik ere, zuhaitz mordoa dago portzentaje horien atzean: 1971tik, 2.305 zuhaitz hil dira. Azken 49 urteotan, txostena ondu duen ikerlari taldeak xehetasunez egin du zuhaitzen zenbaketa herrialdeko basoetako 24 eremutan; azterlan horretatik jasoa da emaitza. Halaber, erantsi dutenez, 2006an eta 2013an hil ziren zuhaitz gehien, urte horietan izandako bero boladen eraginez.

2006an eta 2013an hil ziren zuhaitz gehien, urte horietan izandako bero boladen eraginez.

Izan ere, beroak eta, oro har, klima aldaketak ekarri du heriotza tasaren bikoiztea. Datuen interpretazioa eginik, azaldu dute atmosferako lurrunaren presioa aspaldi dela defiziteancloseDesorekan, sartzen den kopurua irteten dena baino txikiagoa denean., eta defizit hori handitu den abiada berean handitu dela heriotza tasa ere. Defizita geroz eta handiagoa, orduan eta ur gehiago galtzen dute arbolen hostoek. «Horrek hostoak zimeltzeacloseLehortzea. ekar dezake, adarrak hil egiten dira ondorioz, eta, egoera horrek luze irauten badu, arbola hil egiten da», azaldu du txostenaren egile David Baumanek.

«Zuhaitzak funtsezkoak dira klima larrialdiari aurre egiteko, karbono dioxidoa xurgatzen dutenez gero».

David Bauman ('Nature')

Halaber, Baumanek ohartarazi duenez, Australiako oihanetan gertaturiko fenomenoaren kalteak aldebikoacloseBi alde dituena edo bi alderi dagokiena.
k dira guztiz. «Zuhaitzak funtsezkoak dira klima larrialdiari aurre egiteko, karbono dioxidoa xurgatzen dutenez gero. Ordea, baso tropikal horiek bereziki zaurgarricloseAhul dagoena, kaltebera.ak dira aldi berean». Sorgin gurpila da, beraz.

Jatorrizko artikuluak