«Ez zen inoren errua izan; izatekotan, heroina sartu zutenena izan zen»
Heroinaren eta hiesaren ondorioz hildakoen senideek bizi izandako mina jaso dute dokumental batean Anne Zufiaurrek eta Alex Areizagak. Urretxun eta Zumarragan 115 gazte hil ziren.
Hutsune handi bat. Hala du izena Anne Zufiaurrek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1996) eta Alex Areizagak (Zumarraga, 1984) elkarlanean egindako dokumentalak. Urretxun eta Zumarragan heroinaren eta hiesaren ondorioz hildako 115 gazteak ditu gogoan, eta hutsune horrek jendearengan utzitako minaren memoria jaso nahi izan dute bertan. Herriz herri dabiltza biran.
Hutsune handi bat ekarri zuten heriotza haiek. Zer etorri zen gero?
ALEX AREIZAGA: Mina, isilunea... Zamaclosepisua bat.
ANNE ZUFIAUR: Lotsa, zer esango ote zuten beldurra, arduraclosekulpa, kezka, egonezina, erantzukizuna —gurasoek batez ere—… Gaizki ikusita zegoen.
Jonkiakcloseheroinaren mende dagoen pertsona ziren; beraz, isildu?
AREIZAGA: Sortu zen diskurtsoa gugana ere iritsi da: «Jonki galtzaile horiek beraiek aukeratu dute beren patuaclosezoria, halabeharra». Horri aurre egitea oso zaila da. Bat-batean publikoki goratzeacloselaudatu, aitortu hil zaizun familiako kide hori, zeina gizartearentzat gaizkile bat zen, lapur bat… Askotan etxean ere ez da hitz egin horri buruz. Bakoitzak bere barruan eraman duen gai bat da.
Anne, zure gradu amaierako lana izan zen honen guztiaren abiapuntua. Nolatan aukeratu zenuen gaia?
ZUFIAUR: Nik etxean gertu bizi izan nuen, nire osaba horretan ibili zelako. Eta ikusi nuen nire etxean tabu bat zela. Ikusita herrian horrelako familia asko zeudela, konturatu nintzen jende askorekin partekatucloseelkarbanatu, konpartitu nezakeela istorio hau.
AREIZAGA: Baina inork ez genuen imajinatzen hain zabalduta zegoenik. Zu hasi zinen hari pertsonal batetik tiraka, eta herri oso baten haria aurkitu zenuen.
Hamalau elkarrizketa jaso dituzue. Barrua mugituko zitzaien askori...
AREIZAGA: Jotzen duzu ate bat, eta hasten zara jendearen min horretan esploratzenclosearakatzen, ikertzen, eta elkarrizketa egin ahala batzuetan gaizki ere sentitzen zara. Kasu batzuetan, ezezagun bat ari zara behartzen gogoratzera, bere zauri hori haizetara ateratzera: jendeak negar egin digu... Min asko aurkitu dugu.
Mina sendatzea? Hori izan al da helburua?
AREIZAGA: Nik uste dut jonki hitza zela abiapuntua. Azkenean, zer estigmaclosePertsona talde baten inguruan gizartean zabalduta dagoen aurreiritzi ezkorra bizi izan duten. Humanizatu closepertsona bat gizaki bezala ikusi eta tratatuegin nahi izan dugu jende hori. Badirudi jendeak pertsona izateari uzten diola jonki etiketa jartzen zaionean. Kontua da horrelako mendekotasun bat garatzen duzunean gaixo bat bihurtzen zarela. Hartzen dituzun erabakiak erabat baldintzatzen ditu zure gaixo egoera horrek.
Askok ezkutatuko zuten heriotza zergatik gertatu zen ere...
ZUFIAUR: Hiesaren ondorioz hil, eta «nire semea pneumonia batekin hil da» esaten zuten. Gezurra esaten ari den momentuan, esaten duzu: etxean alfonbra azpian gorde nahi dute, eta ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatu. Guk alfonbra astindu dugu, eta…
Eta hauts asko atera da.
ZUFIAUR: Hau argitaratu dugunetik, jendeak etengabe geratu nau kalean. Bakoitza bere istorioa kontatzen hasten zait.
AREIZAGA: Guretzat, hasieran, asmoa zen dokumental bat egitea, eta gero konturatu gara memoriaren errehabilitazio closegaixotasun baten ostean osatzeko egiten diren ariketakariketa kolektibo bat egiten ari ginela.
Sentitzen duten errua askatzeko?
ZUFIAUR: Bai, zama hori kentzeko. Batez ere familiakoak-eta, asko etorri zaizkigu. Ama izan eta bi seme galtzen badituzu honen ondorioz, pentsatzen duzu ama txarra izan zarela. Baina zer egingo zuten, bada?
AREIZAGA: Ez dugu amarik lortu dokumentalerako. Askok esan digute ez dutela indarrik dokumentalean ateratzeko. Dokumentalaren hutsune handi bat da amak ez direla agertzen, emakumeak ez direla agertzen; bat bakarrik agertzen da. Dokumentalak balio du errua askatzeko, eta esaten du: «Ez zen inoren errua izan; izatekotan, heroina sartu zutenena izan zen». Gizartea ez zegoen prest horretarako; ez zegoen eskulibururikclosegida.
Zumarragako eta Urretxuko kasuak kontatzen ditu, baina beste herrietarako ere ispilua izango da, ezta?
ZUFIAUR: Bai, dokumentalean aipatzen da zenbat herritan zer zenbaki egon diren: Arrasate, Errenteria...
Zer ari zarete jasotzen herriz herriko aurkezpenetan?
ZUFIAUR: Jendeak esaten digu zabaldu egin behar dela, batez ere gazteek hau ikusi egin behar dutela...
AREIZAGA: Dokumentalaren bukaeran, batek esaten du: «Zer egin behar dugu akatsetatik ikasteko, eta ez errepikatzeko bihar akats berberakcloseberdinak, igualak? Ze gure seme-alabak ez dira berdin haziko akats horiek errepikatzen baditugu».
Jatorrizko artikuluak
-
Anne Zufiaur eta Alex Areizaga: «Badirudi jendeak pertsona izateari uzten diola 'jonki' etiketa jartzen diotenean»
Ane Insausti Barandiaran |
|