Garoñako zentral nuklearra eraisten hasiko da Espainiako Gobernua
                                                    Lanek hamar urte iraungo dute, eta 475 milioi euroren kostua izango dute. Hondakinekin eta kutsadurarekin kezkatuta agertu da Araba Garoña Gabe plataformak.
Burgosen (Gaztela eta Leon, Espainia) dago Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, Arabatik oso hurbil.
closeLatinez, 'egitez'.
Garoñako zentral nuklearra eraistekocloseBotatzeko.
 lanak abiatuko ditu laster Espainiako 
Gobernuak. Bi fasetan deseraikiko dute zentrala, eta 
lanek hamar urte irautea aurreikusten dute, 2033. urtera arte. 475 
milioi euroren kostua izango dute, eta bolada batzuetan 350 pertsonari ere 
emango diete enplegua. Prozesu horri kasu egingo diola adierazi 
du Araba Garoña Gabek: plataforma pozik agertu da albistearekin, baina 
ohartarazi du segurtasun neurriak gertutik zaindu behar direla.
Araba Garoña Gabe plataforma pozik agertu da albistearekin, baina ohartarazi du segurtasun neurriak gertutik zaindu behar direla.
Burgosen (Gaztela eta Leon, Espainia) dago Santa Maria de Garoñako 
zentral nuklearra, Arabatik oso hurbil, eta horrek eragin du euskal 
erakunde eta gizarte mugimendu asko borrokatu izana hura ixteko. 1971n 
inauguratu zuten, eta 2012 amaieran itzali egin zuen Nuclenor enpresak 
berak. Berriz abiatzeko mamua ez zen guztiz desagertu 2017ko abuztura 
arte: Endesak eta Iberdrolak Garoña ustiatzen segitzeko baimena 
berritzeko eskatua zuten, baina behin betikocloseBetirako.
 ezezkoa eman zien Energia 
Ministerioak.
«Denon poltsikotik»
Eraiste lanek bi fase izango dituztela azaldu du ministerioak. 2026ra arte 
iraungo du lehenak: turbinaren eraikinaren egiturak eta osagaiak 
deseraikiko dituzte, eta, bertako hondakinak kudeatu ahal izateko, 
hainbat instalazio moldatuko dituzte; gainera, erregai erradioaktiboa 
urtegitik atera eta «behin-behineko biltegi» batera mugituko dute. 
Bigarren fasean, 2026tik 2033ra arte, behin erregaia aterata, «eraikin 
erradiologikoak» desmuntatuko dituzte, kutsadura kenduko dute eta 
ingurua «zaharberritukocloseLehengoratu.
» dute. 475 milioi euro erabiliko dituzte 
prozesuan, baina zenbaki horretan ez dute kontuan hartu erregai 
erradioaktiboen kudeaketak zer gastu eragingo duen.
475 milioi euro erabiliko dituzte prozesuan, baina zenbaki horretan ez dute kontuan hartu erregai erradioaktiboen kudeaketak zer gastu eragingo duen.
Ministerioak, halaber, azpiegituraren titulartasuna aldatzea baimendu du. Orain arte, Nuclenorrena izan da Garoñako zentral nuklearra: Iberdrolak eta Endesak osatua da Nuclenor. Aurrerantzean, ordea, Enresa enpresa publikoak hartuko du Garoña desegiteko ardura; hondakin erreaktiboak kudeatzeko sortu zuten, 1984an. Horren inguruan kritiko mintzatu da Araba Garoña Gabe: «Titulartasuna eskualdatzeak dakar, finean, zentrala deseraikitzeko lanak denon poltsikotik ordainduko direla, hau da, aurrekontu publikoetatik, eta ez Iberdrolak eta Endesak 40 urtean baino gehiagoan jasotako etekin gizenetatik».
Plataformak nabarmendu du aurrekontutik kanpo geratu dela hondakinen 
kudeaketa: «Ehunka urtez luzatuko da». Hain justu, lan horien inguruan 
kezka agertu du Araba Garoña Gabek: «Beren-beregiclosePropio.
 eraikitako biltegi 
batera mugituko dute erregaia. De factocloseLatinez, 'egitez'.
, horrek esan nahi du 
Nuclenorrek hilerri nuklear bat utziko digula oinordetzancloseHerentzia.
n, gaur-gaurkoz 
gutxi baitu behin-behinekotik, ez baitago alternatibarik hondakinok 
biltegiratzeko. Hilerri nuklear inprobisatua, denbora mugagabean, horrek
 dakarren arrisku guztiekin». Izan ere, «kutsadura erradiologikorako 
arriskuaz» ere ohartarazi du, eta adierazi du segurtasun neurriak hartu 
behar direla zentralaren eragin gunean eta Ebro ibaiarenean.
«Nuclenorrek hilerri nuklear bat utziko digu oinordetzan, ez baitago alternatibarik hondakinok biltegiratzeko».
Jatorrizko artikuluak
- 
                                    Garoña eraisteko, hamar urteko lanak abiatuko ditu Espainiako Gobernuak
                                    Maite Asensio Lozano | 
 |