Hasi dira Garoñako zentral nuklearra husten
Zentral nuklearraren instalazioetara sartu da BERRIA, eraiste lanak bertatik bertara ezagutzeko. Burgosen (Gaztela eta Leon, Espainia) dago Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, Arabatik oso hurbil.
1971tik 2012ra bitarte egon zen martxan Garoñako zentral nuklearra. Zentral nuklearra itxita dago; baina martxan egon zen urte horietan
guztietan erabilitako erregaia ur biltegian dago gordeta: 2.453 elementu erradioaktibo guztira.
Garoñako zentral nuklearraren barruan 400 tona uranio inguru dago.
Guztira, erradioaktibitate handiko 49
edukiontzicloseGauzak garraiatzeko ontzi.
eraman behar dituzte ur biltegitik behin-behineko biltegira.
Edukiontzi bakoitzak bi aste inguru behar ditu erregaia urtegitik atera
eta biltegira eramateko. Oraingoz, bat bakarrik eraman dute, eta 160 orduko lana behar izan
zuten horretarako. Kalkulatzen dute 2026. urte amaierarako erregai
guztia egotea behin-behineko biltegian.
Edukiontziak biltegira eraman aurretik kutsadura kentzen diete: lehortu egiten dituzte, eta helioz egindako atmosfera geldo bat sortzen dute.
Edukiontziak biltegira eraman aurretik kutsadura kentzen diete, eta
horretarako bi pauso egiten dituzte: lehortu egiten dituzte, eta
helioz egindako atmosfera geldo bat sortzen dute barruko erregaiak
narriatucloseHigatu, hondatu.
ez daitezen.
Lehen fase horretan, ur biltegia hustu eta kutsadura kenduko diote zentralaren eremu erradiologikoari, eta turbinaren eraikinaren osagaiak deseraikiko dituzte.
Lanen lehen fasean ur biltegia hustuko dute, erregai erradioaktiboarena, baina baita eraikinaren gainerako materialak ere. Bigarren fasean, materialik astunen eta handiena hustuko dute, eta, gero, eraikina botako dute. Bigarren faseak 2026tik 2033ra arte iraungo du.
Lehen fasea lau argazkitan
Ur biltegia. Garoñako zentral nuklearrak erabilitako erregaia ur biltegian gordeta dago. Horiek dira zentralak sortutako erradioaktibitate handiko hondakinak. RAUL BOGAJO / FOKU
Behin-behineko biltegia. Haiek tokiz aldatzea eta gordetzea da eraistecloseBotatze. prozesuaren lanik konplexuena. Ur biltegia erreaktorecloseFisio nuklearrak sortzen eta kontrolatzen dituen instalazioa.aren ondoan dago, eta handik 300 metrora eraikiko duten behin-behineko biltegia. Hondakin horiek behin-behinean izango dituzte hor, baina ez dute zehaztu hori zenbat urte izango den. ENRESA