Gazteak, etxebizitzak hipotekatuta

  • 415 hitz

Familia etxetik alde egiteko urratsa guztiz baldintzatzen du etxebizitza bat lortzeko zailtasunak. Argitaratu berri den ikerlan baten arabera, gazteen emantzipazio tasak behera egin du, eta 18 eta 34 urte arteko gazteen %32k bakarrik lortu dute euren etxera joatea.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazte gehienek 25 urtetik aurrera emantzipatucloseGurasoen edo familiaren etxetik atera norbere etxera joateko.  nahi izaten dute, baina batez beste 29,8 urterekin lortzen dute. Europan baino hiru urte eta erdi beranduago emantzipatzen dira, beraz. Ikasketak luzatzeak, lan baldintzak eta etxebizitza garestitzeak zaildu egiten dute prozesu hori, Gazteen Euskal Behatokiak aurkeztutako Emantzipazioaren giltzak Euskadin txostenak dioenez.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 18 eta 34 urte arteko langile batek bakarrik emantzipatu nahi izanez gero, hileko soldata garbiarencloseFuntsean, langile batek soldataren bidez jasotzen duen diru kopurua da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kenketa eta Gizarte Segurantzaren kotizazioaren ostean. %64,2 erabili behar luke hipotekarencloseEtxebizitza bat erosteko normalean banketxe batetik lortu ohi den mailegua ordaintzeko herritarrak duen betebeharra. lehen kuota ordaintzeko; eta alokairua pagatzeko, berriz, ordainsariaren %52,4.

«Familia etxetik goiz ateratzea zailtzen duten faktoreei buruzko ikuspegi sintetikoacloseSintesia, laburpena.» ematen du txostenak, Xabier Legarreta Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeak esan duenez. Erantsi du gazteen emantzipazioa «lehentasun» bat dela gobernuarentzat, baina datuak ez dira onak: Jaurlaritzak helburua du 2030erako gazteen emantzipazio tasa %50era hurbiltzea, baina 2024an 18 eta 34 urte artekoen %32,3 bakarrik zeuden emantzipatuta. 

Emantzipatzen direnean, alokairua hobesten dute 30 urtetik beherakoek, eta etxea erostea lehenesten dute 30etik gorakoek. %60,8 bikotekidearekin bizi dira, bakarrik nabarmen garestiagoa baita etxe bat lortzea. Emantzipatzeko garaian, eragin handia du etxebizitza merkatuaren egoerak, eta azken urteetan okertu egin da, asko igo baitira hipoteken eta alokairuen prezioak. Jaurlaritzaren datuen arabera, iaz 245.259 euro zen etxebizitzaren batezbesteko salneurria, eta 819 alokairuaren prezioa.

Hala, bakarrik emantzipatu nahi duten gazteek euren diru sarreren ia bi heren erabili behar dituzte hipoteka ordaintzeko. Saratxagak gogora ekarri du bankuek kreditucloseMailegua. bat ematean soldataren %30ean jartzen dutela gehienezko zorpetze mugacloseZor daitekeen gehieneko kopurua..

Emantzipazioa zailtzen duen beste faktoreetako bat soldata da. Gazteek ordainsari txikiak jasotzen dituzte: batez beste, hilean 1.564 euroko soldata garbia kobratzen dute; 16 eta 29 urte artean, berriz, 1.381era jaisten da zenbatekoa. Halere, emantzipazio tasa handiagoa da emakumeen artean (%34,9) gizonen artean baino (%29,9).

Buru osasunari kaltea

Txostenean buru osasunari ere erreparatu diote: «ondoez emozionala» antzeman dute urtebeteren buruan emantzipatu ezingo diren gazteen artean. Bestetik, gurasotasunari eta jaiotza tasari begiratu diote: etorkizunean seme-alabak izan nahi dituzten gazteek 30 urte ingururekin izan nahi lukete guraso, baina 15 eta 29 urte artekoen %32k uste dute ez dela posible izango adin horretan. 

Jaurlaritzak bi ildo nagusi ditu martxan gazteen emantzipazioa bultzatzeko. Iaz Emantzipa laguntzak abiatu zituzten 25 eta 29 urte arteko gazteentzat. Horrez gain, Gazteaval programaren bidez, lehen etxebizitza erosten duten 40 urtetik beherakoei abalakcloseFinantza entitatearen aurrean, herritarraren ordainketa bermatzen da abal baten bidez. eskaintzen dizkie Jaurlaritzak.

Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, 58.000 gaztek adierazi dute lehen etxea behar dutela, eta 37.306k izena eman zuten iaz Etxebide programan.

Jatorrizko artikuluak