«Bertsolaritzan begirada feminista hurrengo belaunaldiek ekarri dute»
Amaia Agirre, Haizea Arana eta Ainhoa Larretxeak arauak apurtu, eszenatoki berriak iradoki eta lehiatik haragoko bertsolaritza proposatzen dute. Señora sariketako lekukoa hartu dute.
Donostiako Tabakaleran jarri dute hitzordua. Hiriaren panoramika parez pare dutela, azken solairutik, paisaia nola, bertsolaritza goitik behera behatu dute —behetik gora behatu ere—. Amaia Agirrek (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 1977), Haizea Aranak (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001) eta Ainhoa Larretxeak (Bera, Nafarroa, 1996) ahalduntze bertso-eskoletan ezagutu zuten elkar, orain zazpi urte. Hainbat plaza zapaldu dituzte hirurek, baina argi dute non egoten diren erosoen: Señora sariketan.
Señora sariketaren seigarren aldia egingo da aurten. Aurten aldatu egin da lantaldea, baina orain artekoak kantuan omendu nahi dituzte. Lekukoa indarrez hartu dutela ziurtatu du Haizea Aranak.
Ahalduntze bertso-eskolak, Señora sariketa... Zer dela eta sortzen dira halakoak?
AMAIA AGIRRE: Nik denboran atzera egingo dut. Orain hogei urte, bi neskak apenas kointziditu ohi genuen oholtzancloseeszenatokia, taula, eta, askotan, antolatzaileen begietara neska batek ordezka zezakeen beste bat, neska izatea bera zelako garrantzitsuena kupo closeberdintasuna bermatzeko talde edo genero baten kopuru bat ezartzeahori betetzeko. Mapa hori kontuan izanda, premia closebeharbatzuk antzeman ziren.
Adibidez?
AGIRRE: Ahizpatasunetik eraikitzeko premia. Askotan aipatu da, baina garrantzitsua da memoria egitea: hasieran, maskulinotzat jotzen ziren gorputzak genbiltzan bertsolaritzan. Ahots lodia, lotsagabekeria, horren estimatua zen abiocloseadore, kemen hori... Gerora, beste ahots, gorputz eta egiteko modu batzuk etorri zirenean, guk geuk mehatxu gisa jaso genituen, eta hor ahizpatasunetik eraikitzeko eta sare bat sortzeko premia zegoen. [Maialen] Lujanbiok esan zuen behin: «Oihan honetan bizirautea ez da beti erraza izan». Bertsolaritzan begirada feminista hurrengo belaunaldiek ekarri dute, eta, niri behintzat, begi aurreko zapia erantzaraziclosekenarazi zidaten.
HAIZEA ARANA: Gu horren ondorengo belaunaldia gara. Ni bertsotan hasi nintzenerako, Maialen Lujanbio txapeldun izana zen; bagenituen erreferenteak, bertsolaritza feministak hasia zuen ibilbidea —oraindik ere feminista ez den arren—, entzuna genuen Amaia Agirre haurdunaldi batzuei buruz kantatzen, eta ikusi genituen beste batzuk haurdun kantatzen ere. Guk beste imajinarioclosezerbaiten inguruan eratzen den irudi kolektiboa bat eraiki ahal izan dugu, aurretik jende batek bidea egin duelako.
AINHOA LARRETXEA: Amaiak kontatzen duen horretatik gaur egunera bitarte, aurrerapauso handia egin da. Horrek ez du esan nahi deus ez dagoenik egiteko, baina, jakinda nondik gatozen, honaino heldu izana bada garaipen moduko bat; bidea egin den seinale.
Amaia, nolakoa izan zen elkartzen hastea?
AGIRRE: Salbazio hitza aipatzea gehiegi izango da igual, baina niretzat bai, zamaclosepisu handia eragiten zidan motxila bat eranztea izan zen. Ordura arte oso gutxitan elkartzen ginen; gutxi ginen, eta konparatu egiten gintuzten. Elkartzen hasi ginenean, korapilo horiek denak askatzen hasi ginen, eta konturatu bakoitzaren kantatzeko modua, ibilbidea eta gorputza edozein izanik ere, denok geneukala oinarrian beldur bera eta motxila bertsuacloseantzekoa. Finean, ahalduntze bertso-eskoletan bertsotan egiten genuen, baina hitz egin ere bai: plazetan jartzen ez zizkiguten gaiei buruz edo guk atera nahi genituenei buruz, baina... «badatoz hauek, beti bezala, euren gaiekin». Alfonbra hori altxatu eta azpian zer zegoen ikusten hasi ginenean, derrigor etorri zen saretzea, ahizpatasuna eta elkartu behar bat.
ARANA: Halako eremuak izate hutsak eta nora jo edukitzeak ematen dizu zerbaiten parte sentitzeko sentsazioa: «Ni talde horren parte naiz. Sarean erortzen banaiz, sareak eutsiko nau, eta beste norbait erortzen bada, ni ere sarearen parte naiz». Ahalduntze bertso-eskolak ere izan ditu aldaketak: aurten lehen aldiz, emakumeez gain, genero disidenteakclosegenero binarismotik kanpoko pertsona eta identitateak izan dira gonbidatuak. Ahalduntze bertso-eskola interesatzen zaizkigun gaiei buruz hitz egiteko eta gai horien gaineko begirada aztertzeko eremu bat da.
Beraz, emakumeak eta genero disidenteak eroso egoteko esparruak sortu dituzue. Bertsolaritzan baztertu egin dituzte subjektu horiek?
ARANA: Ez dut uste nahita baztertu denik, ezta autobazterketa bat egon denik ere. Gizartean bizi gara, eta gizartea baztertzailea da genero batzuekin. Baina baztertzailea da arauetatik aldentzen direnekin ere. Feminismoa indarra hartuz joan den heinean, elkartzeko, eztabaidatzeko eta esparruak sortzeko beharrizana gailendu da. Bertsolaritzan aldaketa batzuk bermatu dira, eta egun ez da horren ohikoa saioko neska izan behar hori; geroz eta tipa gehiago daude oholtzetan, geroz eta tipa gehiago izan dira txapeldun.
Zein dira tipak?
ARANA: Kontzeptu hori gizonaren figuratik kanpo dagoen jendea aipatzeko erabiltzen dut nik. Emakumeak eta genero disidenteak diogu, baina askotan luzeegi gelditzen da. Señora sariketan emakumetzat hartua ez zen pertsona batek parte hartu zuenean, orduan gehitu genion etiketa luze hori. Bigarren aldian, Anerrek [Peritz] hartu zuen parte, eta kanpotik zalantza etorri zen: «Gizona da», zioen jendeak. Genero disidente gehitu behar izan zitzaion emakume hitzari, baina horren aurretik ni ere izan nintzen sariketan kantatzen, eta nik ez daukat neure burua emakumetzat. Edonola ere, beti izan da emakumeen eta genero disidenteen sariketa bat.
Lehiarik gabeko sariketa al da?
ARANA: Señora sariketak aukera eman die oso maila desberdinetako bertsolariei kantuan elkartzeko. Baditu ezaugarri berezi batzuk: bat, epai irizpideak propio asmatu direla, eta horrek bertsolaritza hegemonikotikclosebeste pertsona, ideia edo taldeen gainetik nagusitasuna duenari, boterea duenari kanpo kokatzen duela. Eta beste gauza bat: ariketa denetan ez duzula bakarrik kantatzen. Señora sariketan komodina eska dezakezu; alegia, kantukide bati eska diezaiokezu laguntzeko. Gainera, azkenekoan, parte hartzea binakakoa izan zen, eta trebatzaileak ere egon ziren.
AGIRRE: Eta binaka izate hori pentsaezina zen orain dela urte batzuk. Esango lukete: «Hori ez da ez sariketa, ezta bertsoa ere».
LARRETXEA: Gaur egun ere hori diote batzuek.
ARANA: Garrantzia galtzen du norbanakoak; kontua ez da zu zer egiteko gai zaren, kontua elkarren artean sortzen dena saritzea da.
AGIRRE: Señora sariketan gure arteko jolasa gailentzen da.
Eta gaiak nola jartzen dira feminismotik?
LARRETXEA: Nik ez ditut gaiak feminismotik jartzen. Ni zeharkatzen nauten gaiak jartzen ditut. Betaurreko moreekin closebegirada feministabizi bazara edo horrek berak zeharkatzen bazaitu, horrelaxe irteten dira. Señora sariketan badakizu, gutxi gorabehera, zu zeharkatzen zaituen horrek zeharkatzen duela kantuan ari den hori ere.
Gai jartzaileak esku hartu dezake horretan, eta gai jakin batzuen aldeko apustua egin?
AGIRRE: Tira, berrogei urte pasatu ditugu eiakulazio goiztiarraricloseSexu disfuntzio bat, gizonei eragiten diena, zeinak nahi baino goizago eiakulatzea eragiten duen. buruz, burusoil izateari buruz edo viagracloseGizonezkoen erekzio disfuntzioa tratatzeko erabiltzen den pilula. pilulei buruz kantatzen, eta nik sekula ez ditut ikusi ere egin pilula ziztrin horiek.
LARRETXEA: Ehizari buruz kantatzea bezala. Badirudi ehiza gai unibertsal bat dela, eta, barkatu, baina are unibertsalagoa da dilista batzuk erre zaizkizula kantatzea. Eta zenbat bider kantatu zaie dilistei? Eta zenbat bider ehizari? Onddoak biltzeari buruz kantatzea bezala. Horrenbeste jende joaten al da onddoak biltzera?
LARRETXEA: Badaude gai batzuk unibertsaltzat jotzen direnak, eta beste gai batzuk «zuen gaiak» direnak. Eta kostatu egiten da «zuen gaiak» txapelketa batean jartzea, eta beldurra ere badago ea gai horiek nola kantatuko ote diren.
AGIRRE: Eskerrak garaiak aldatu diren. Bueno, garaiak ez dira aldatu: gure pentsatzeko modua aldatu da.
Jatorrizko artikuluak
-
Amaia Agirre, Ainhoa Larretxea eta Haizea Arana: «Bertsolaritza ez da aldatuko gizartea aldatzen ez bada»
Odile Bourguignon Goñi |
|