Eusfera proiektua: haurren unibertsoa euskalduntzeko egitasmo oparoa

  • 469 hitz

0 eta 12 urte bitarteko umeei eta haien gurasoei zuzenduta dago egitasmoa, eta maiatzaren 7an abiatuko da. Euskal Herriko ehun udalerri inguruk hartuko dute parte euskalduntzearen aldeko proiektu horretan.

Oparoa dator maiatza. Eusfera. Unibertso euskaldunagoa haurrentzat egitasmoa maiatzaren 7an hasi eta 17an amaituko da. Proiektuak 0 eta 12 urte arteko umeak izango ditu ardatz, eta gurasoekin elkarlanean haurren hizkuntza ingurunea euskalduntzea du helburu. Euskal Herriko ehun herri inguru batu dira ekinbidera, besteak beste hiriburu batzuk: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona eta Donibane Garazi. Uxue Izko Taupa mugimenduko kidearen eta Eusferaren koordinatzailearen esanetan, kezka bati erantzuteko sortu dute Eusfera: «Gure haurrek euskaraz egingo ote dute etorkizunean?».

Taupa mugimenduak bi proposamen mota egin dizkie gurasoei: herrietan egingo diren jardueretan parte hartzea, edo etxean Eusferaren webgunean jarriko dituzten «misioak» betetzea. Eta zergatik jarri dute arreta gurasoengan eta haurren hizkuntza testuinguruan? Izkok argi du erantzuna: «Gure jardunean kezka berarekin egiten dugu topo etengabe. Hezkuntza eragileek, herrietako euskara elkarteetako kideek eta euskaltzaleek gero eta gehiago sumatzen dute handitzen ari dela erdarak closeeuskara ez den beste hizkuntza bathaurren unibertsoan duen eragina». Hau da, umeen unibertsoa osatzen duten eremuetan —aisialdia, ikastetxea, kirola, telebista, lagunak…— gaztelera eta frantsesa «gero eta ohikoagoak» dira.

Testuinguru horretan «euskarara hurbiltzeko baliabideak» eskaini nahi ditu Eusferak. Horretarako, proiektua eskolaz kanpoko eremuetara zuzendu dute, eta parte hartzeko aukera zabaldu die «unibertsoa euskaldunago izatea nahi duten guraso guzti-guztiei». Izan ere, Eusferaren jardueretan parte hartzeko ez da beharrezkoa euskaraz hitz egiten jakitea. 

Planetak eta ekintzak

Ekinbidean parte hartzeko bi bide daude. Lehenean, Eusfera.eus webgunean jarriko dituzten misioak bete behar dira. Gurasoen Txokoa atalera jo, eta etxean egin ahal izateko misioetarako atea ireki ahal izango dute han. Horretarako, galdetegi closeinkestabat bete beharko dute aurrena —euskaraz, gazteleraz edo frantsesez osatu daiteke galdetegia—, eta gurasoen hizkuntza gaitasunaren eta etxeko haurren adinera egokitutako misioen zerrenda bat jasoko dute ondoren.

Zortzi «planetatan» bereizi dituzte antolatzaileek misio horiek. Planeta bakoitzak umeen unibertsoaren eremu bati egiten dio erreferentzia: ipuinei, pantailei, sormenari... «Gurasoek eta haurrek elkarrekin erabakiko dute beren bidaia zein izango den: zer planetatan sartu, zein misio osatu...», azaldu dute. Familiarekin egindako misioak biltzeko pasaporte bat ere sortu dute. Dokumentu horretan, haurrek aukera izango dute bete duten ariketaren planeta margotzeko edo euskararen inguruan sortu dituzten ohitura berriak idazteko.

Bigarren bidea herrietan antolatuko diren familientzako askotariko ekintzetan parte hartzea da. Euspazio izena jarri diote proiektuaren alderdi horri. «Herri bakoitzeko elkarte, talde edo erakundeek antolatuko dituzte, eta, udalerriaren arabera, ezberdinak izango dira jarduerak; denetarik egongo da», argitu du Izkok. Orokorrean, ordea, proposamen «dibertigarriak eta gozagarriak» izango direla azaldu du. Eusferaren webgunean jasoko dituzte herri bakoitzeko jarduerak. «Eguna hurbildu ahala, webgunean publikatuko dugu non zer egingo duten».

Ekintza horiek hiru ezaugarri izango dituzte: haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartu beharko dute, parte hartze aktiboa sustatuko da, eta euskara egongo da beti «erdigunean». Besteak beste, irteerak eta sukaldaritza edo margolaritza tailerrak egingo dituzte. Euskara maila apalaclosetxikia duten gurasoen premiak closebeharrakgogoan izango dituzte jardunbide horietan, euskarara «modu atseginean» hurbiltzeko aukera izan dezaten. Herrietan egingo diren ekintza horietan parte hartzeko, ez da aurretik izenik eman behar: aski da bertan agertzearekin.

Jatorrizko artikuluak