Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 75 eskola ingurutan handia da airearen kutsadura maila
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 78 eskolatan neurtu dute N02aren kutsadura maila, eta soilik hirutan errespetatzen da Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioa.
Ekologistak Martxan elkarteak zenbait eskolatako kutsadura neurtu du, eta emaitzak kezkagarriak dira: Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jarritako langa osasungarria gainditzen da ia eskola guztietan. Guztira zazpi udalerritako 78 eskolatan neurtu dute NO2 nitrogeno dioxidoaren maila, eta soilik hirutan errespetatzen da nazioarteko erakundeak jarritako langaclosemuga. Hiru horiek, gainera, ibilgailuen trafiko txikiko eremuetan daude. Kontrara, eremu kutsatuenak hirigune handien erdigunean daude; Bilboko Kontxa eskola da horren adibidea: NO2 maila handiena bertan neurtu dute, metro kubo bakoitzeko 40,5 mikrogramo. Gaur egun indarrean dagoen legeak ezarritako neurritik kanpo dago hori.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egin dituzte neurketak: Barakaldon, Bilbon eta Erandion Bizkaian; Donostian, Errenterian eta Oiartzunen Gipuzkoan; eta Gasteizen Araban. Ekologistak Martxan-ek denbora darama salatzen kutsadura legeak jartzen duen mugaren barruan egoteak ez duela esan nahi airearen kalitatea ona edo osasungarria denik.
NO2aren kasuan, airearentzat Europako Batasunak metro kubo bakoitzeko 40 mikrogramoclosemasa unitatea da; kilogramo baten mila milioiren bat da edo gramo baten milioirena ezartzen du gehienezko moduan, baina 2024an direktiba berria onartu zuten Europako Parlamentuak eta Kontseiluak, eta erdira murriztu closenorma juridikoak jasotzen dituen arautegiadute langa hori; hala ere, lege horren transposizioacloseestatukideek direktiba bat ezartzeko onartzen duten prozesuaestatu kideek directiba bat ezartzeko onartzen duten prozesua ez da egin oraindik, 2026ko abenduaren 11ra arte baitute estatu kideek hori egiteko tartea, eta kutsadura muga horretan mantentzeko beharra 2030eko urtarrilaren lehenean hasiko da. Hala ere, OMEk 2021ean emandako gomendioen arabera, airea osasungarria dela esateko metro kuboko hamar mikrogramotik behera egon behar du NO2ak; hau da, egungo legediaren laurdena, eta legedi berriaren erdia. Nitrogeno dioxidoak arnas aparatua narritatzen closeminberatu
du, eta bronkitisa eta beste gaixotasun batzuk sortzen ditu.
Bilbon okerren
Bizkaiko hiriburuko eskoletan arnasten dute ikasleek airerik kutsatuena, txostenaren arabera. Mendebaldean, neurketak egin dituzten eskola guztiak daude EBko muga berriaren gainetik. Maila txikiena San Inazio HLHI eskolan neurtu dute, hogei mikrogramo, eta handiena Deustuko Ikastolan, 30,6. Baina erdigunean, neurketak egindako bederatzi eskolak leudeke legezko neurritik kanpo, alde handiz: kutsadura txikiena Cervantes eskola publikoan neurtu dute —27,9 mikrogramo—, eta gehiena, Kontxa eskolan: 40,5 mikrogramo. Egungo legeak ezarritako muga ere gainditzen du eskola horren inguruan kutsadurak.
Oiartzungo eskoletan atzemanclosetopatu, somatu dute airearen kalitaterik onena. Izan ere, biztanle gutxiko udalerria da, eta, nahiz eta udalerri jendetsuago batzuk gertu izan, trafikoa orokorrean txikia da. Hiru eskola zentrotan egin dituzte neurketak, eta hirurak daude gaur egun indarrean dagoen legearen eta EBko 2024ko direktibaren mugen barruan. Eta OMEren gomendatutako muga erabiliz gero, hiruretatik bik errespetatzen dute: Haurtzaro ikastolaren bi eraikinek —6,4 eta 6,3 mikrogramo—. Elizalde eskolan, berriz, metro kuboko 10,5 mikrogramo nitrogeno dioxido erregistratu dituzte.
Gasteizen eredua
Ibilgailuen joan-etorriak kutsaduran duen eragina Gasteizen egindako neurketetan ikusten da garbien. Eskola bakarrak betetzen ditu OMEren gomendioak; hain justu, hirigunetik kanpo dagoen eskolak: Durako Ikasbidea ikastolak. Gasteizen parte bada ere, erdigunetik ia sei kilometrora dago ikastola hori, trafiko handiko inguruneetatik urrun. Emaitza: metro kuboko 9,1 mikrogramo NO2. Gainontzeko hamasei eskoletako kutsadurari begiratuta, soilik zortzi daude EBren direktiba berriaren mailaren azpitik.
Donostiaren kasuan, aztertutako hamahiru eskoletatik soilik hirutan betetzen da araudi berria, bat Amara auzoan eta beste biak Ulia mendiaren magalean. Donostian aztertutako eskola asko hiriko sarrera handienetako batean bertan edo oso gertu daude, Jose Elosegi Alkatea hiribidearen ondoan. Bada, sarrera hiribide horretan bertan duten ikastetxe guztietan kutsadura handia da. Jesuiten Eskola, adibidez, egungo muga legala gainditzetik gertu geratu da, metro kuboko 38,6 mikrogramo nitrogeno dioxido atzeman baitituzte han.
Jatorrizko artikuluak
-
Trafiko handiko inguruetan dauden eskoletan airearen kalitatea okerragoa da
Iñaut Matauko Rada |
|