Iñaki Petxarroman: «Klima aldaketa ez ezik, bioaniztasunaren galera ere eten egin behar da»

Klima larrialdiari buruzko liburu bat idatzi du BERRIAko kazetari Iñaki Petxarromanek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973). Aldaketa biofisikoei buruzko datuak bildu eta trantsizio ekologikoaren bidea aztertu du, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin ere lotu du ingurumenaren auzia. Uste du krisia ez dela klimatikoa bakarrik: «Bioaniztasuna galtzen ari gara; biziari eusten dioten baldintzak kolokan daude».

Ezezagunerako bidaia du izenburua liburuak. Ez al da jakina nora doan mundua? 

Zientzialariek eginak dituzte proiekzioak, esana dute zer gerta daitekeen. Eta badakigu iraganean ere izan direla klima aldatzeko beste prozesu batzuk. Kontua da aldaketa horiek ez zirela kaltegabeak izan bertan zeuden espezieentzat, eta, gainera, ez zituela gizakiak eragin, baizik eta beste prozesu biologiko batzuek; baina orain gizakiaren jardunak eragin du gertatzen ari dena. Azken batean, aldaketa prozesu honek baditu kontrola ezin diren osagai batzuk, baina horietara ez iristeko badakigu zer egin behar dugun: ahalik eta azkarrena deskarbonizatucloseKarbono emisioak gutxitu..

Zerk harritu edo kezkatu zaitu gehien klimaren aldaketari buruzko informazioa biltzean?

Batetik, prozesu klimatikoak eta biologikoak oso azkar doazela, eta bioaniztasuna galtzen ari dela. Ez gaude klima aldaketa huts batean, baizik eta bioaniztasuna galtzeko prozesu bortitz batean, eta horrek zerikusia handia du gizakion jarduerarekin. Eta, bestetik, ikuspegi sozialago batetik, sistema kapitalista bera desberdintasun sozialetan oinarritzen da, eta prozesu honek muturrera eramango ditu desberdintasun horiek.

«Egun bizitzeko modukoak diren hainbat toki ur azpian geldituko dira».

Iñaki Petxarroman (Kazetaria)

Hegoalde globaletik iritsitakoen testigantza batzuk jaso dituzu liburuan. Nola ari zaie eragiten klima aldaketa?

Klima aldaketaren zantzuak mundu osoan sumatzen dira jada, baina aldaketa horien aurrean denak ez gaude berdin kokatuta. Hegoalde globalean edozein gauzak eragiten du gogorrago; urakan batek ez du inpaktu bera Madagaskarren edo Floridan. Hegoaldeko herrialdeetan, gainera, bioaniztasunaren bankua handiagoa da —nahiz eta gutxituz doan—, baina herritarren egoera gogorragoa da, eta zaurgarriagoacloseAhul dagoena, kaltebera.
k. dira lehorteetan edo baso suteetan. Adibidez, ur faltarekin zailtasun handiak dituzte Txilen, Perun eta Bolivian: pauta meteorologikoak eta euriaren ezaugarriak aldatzea inpaktu handia izaten ari da nekazaritzan dabiltzan herrietan.

Eta Euskal Herrian? Nola nabarituko da klima aldaketa?

Hemen ere sumatzen ari gara uda gero eta luzeagoak, eta euria egiteko moduak aldatzen ari dira: asko egiten du, eta oso bortitz. Itsasoaren mailaren igoera ere hasi da eragiten gure kostaldean, eta datozen hamarkadetan hondartza ugari desagertuko dira marea gora dagoenean, eta egun bizitzeko modukoak diren hainbat toki ur azpian geldituko dira.

Liburuan, elektrifikazioaren iraultza aipatu duzu. Zertan datza?

Unai Pascualek aipatu du hori, erregai fosilen lobbyclosePresio talde.en agiriak irakurrita: funtsa zera da, gaur egungo sistema fosilista aldatzea energia berriztagarrietan oinarritutako beste sistema batekin: adibidez, garraioa elektrifikatzea, auto elektrikoen bidez. Baina hori egin daitekeen oso zalantzagarria da. Azken batean, gaurko sistema ez da ordezkatuko energia berriztagarriekin: ezingo dugu energia bera produzitu.

«Gaurko sistema ez da ordezkatuko energia berriztagarriekin: ezingo dugu energia bera produzitu».

Iñaki Petxarroman (Kazetaria)

Bidegurutzearen garaia ere aipatu duzu.

Ekonomia deskarbonizatu behar da, baina munduak duen krisia ez da klimatikoa bakarrik, krisi ekologikoa oso gogorra baita: bioaniztasuna galtzen ari gara; biziari eusten dioten baldintzak kolokan daude.Eta horrekin lotuta dago COVID-19aren krisia: gizakiok birus eta bakterio gordailuetara joan gara —animalia basatiengana eta oihan tropikaletara—, eta bueltan etortzen ari zaigu.

Deskarbonizatzea posible da; baina, hazkundearen logikari eusten bazaio, oso zalantzan dago bioaniztasunaren galera etengo den; eta klima aldaketa ez ezik, bioaniztasunaren galera ere eten egin behar da. Izan ere, bioaniztasuna gure bizi asegurua da; hori kolokan jartzen badugu, gure bizia ere, espeziearena, kolokan jarriko dugu.

«Bioaniztasuna gure bizi asegurua da; hori kolokan jartzen badugu, gure bizia ere, espeziearena, kolokan jarriko dugu».

Iñaki Petxarroman (Kazetaria)

Pandemiak zer gogoeta utziko du klima larrialdiaren eremurako?

Klima larrialdiari dagokionez ez da hain neurri bortitzik hartu, segur aski pertzepzioa beste bat delako: klima krisiak hurrengo hamarkadetan eragingo digu. Gainera, auzi honek gure sistema ekonomikoa bera zalantzan jartzea dakar, eta tartean dauden eragile batzuek ez dute horri buruz ezertxo ere entzun nahi. Segur aski ez dugu neurririk hartuko arrisku bat parez pare ikusi arte, baina agian orduan berandu izango da. Eta klima larrialdiari aurre egiteko neurriek epe luzekoak izan behar dute, sendoak eta denboran irauteko modukoak.

Jatorrizko artikuluak