Irulegi herrixka nolakoa zen jakiteko erakusketa: 'Irulegitik Pompelora: hiri baten jatorriak'

  • 520 hitz

Iruñeko Udalak eta Aranzadi elkarteak elkarrekin antolatu dute erakusketa, eta indusketa arkeologikoan aurkitutako piezak ikus daitezke bertan, Iruñeko Civivox Pompelon.

Irulegi Burdin Aroko herrixka  bat izan zen. Baskoiak bizi ziren han. Orain erakusketa batean irudikatu dute nolakoa zen: Irulegitik Pompelora: hiri baten jatorriak. Iruñeko Civivox Pompelon dagoen erakusketa horrek historiako garai erabakigarri bat irudikatzen du: baskoiak Erromatar Errepublikan sartu zirenekoa. Testigantza arkeologikoak, epigrafikoakcloseharrian, burdinan, zeramikan eta halako euskarrietan idatzitako antzinako idazkunak ikertzen dituen zientzia eta literarioak bildu dituzte, baskoiak beren nortasuna mantenduz erromatar egituran sartu zirenekoaren lekuko gisa.

Pompelo sortu zeneko 2.100. urteurrena ospatzeko antolatu dute erakusketa. Iruñeko Udalak Aranzadi zientzia elkarteari eskatu zion erakusketa antolatzeko. Irailaren 27ra arte bisitatzen ahalko da, astelehenetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. «Pompeloz asko hitz egiten da, baina sortu zen garaiko informazio gutxi dago». Mattin Aiestaran Irulegiko aztarnategiko zuzendariaren hitzak dira. «Irulegik leiho pribilegiatu bat irekitzen du garai hori ikertzeko, herrixkari eraso egin ziotelako eta bere horretan iritsi zaizkigulako 2.100 urtez izoztuta geratu diren materialak».

Erromak Pirinioetako herriekin zituen harremanak gero eta sendoagoak izan ziren. Erromatar Inperioko beste lurraldeetan dauden elementuak ere baskoien lurraldean aurki zitezkeen, esaterako, galtzadak eta erromatar txanponak. Baskoien lurraldea, baina, lehen gerra zibil erromatarraren ondoriozko gatazkaren jokaleku nagusietako bat bihurtu zen. Irulegiko herrixka orduan suntsitu zuten. Eta Pompelo jeneralak gaur egungo Iruñea fundatu closesortu zuen.

Irulegin jendea o.a.a. XV. mendetik I. mendera arte bizi izan zen, hamabi hektarea hartzen dituen gune batean, mendiaren gailurrean. Herrixka bereziki ongi kontserbatu da eta fosilduta dauden eguneroko objektu asko daude. Leire Malkorra arkitektoak garai hartako etxe bat berreraiki du erakusketarako. «Indusketa arkeologikoetan atera zaizkigun aztarnen arabera, etxebizitza horren sorberritze posible bat egin genuen, hipotesi bat. Materialek erakusten digute biztanle horien eguneroko bizitza nolakoa zen», komentatu du Malkorrak.


50 gezi punta baino gehiago aurkitu zituzten lrulegin. IÑIGO URIZ / FOKU

Irulegiko eskuaren kopia bat dago etxe horren atarian, eta teilatuan geziak pilatuta daude. «Irulegiko eskuaren etxean 50 gezi punta baino gehiago aurkitu ditugu. Gogoan izan behar dugu erromatarren arteko gerra zibil bat zegoela, baskoiek parte hartu zutela, eta armatuak zeudela», gogoratu du Aiestarenek.

Garai hartako idatzietan ere aurkitu dituzte arrasto interesgarriak. Javier Velaza filologia klasikoko doktorea da, baita hizkuntza eta idazkera paleohispanikoetan aditua ere, eta baskoiek aspalditik idazten zuten susmoa zuen: «Idazketak iraultza teknologiko bat ekarri zuen, eta, horri esker, baskoiek signariocloseIdazkuntza baten zeinu multzoa propio bat garatu ahal izan zuten, zeinu bakarrak erabiltzen zituena beren hizkuntza irudikatzeko». Irulegiko eskua horren adierazlea da. Filologoaren hitzetan aurkikuntza ikusgarria da, batez ere baskoiek idazkera sistema propioa erabiltzen zutela berresten duelako».


Erakusketan Irulegiko eskuaren erreplika bat dago. JESUS DIGES / EFE

Erromatarren eta baskoien artean nortasun partekatu bat sortu zen. «Pompeloren hasieratik mestizaje leku moduko bat eratu zuten, mistoa, baskoiak eta erromatarrak elkartu ziren tokia. Baina elementu identitarioei eutsi zieten baskoiek, hala nola hizkuntzari eta erlijioari», azaldu du Velazak.

Erakusketa memoria ariketa bat dela adierazi du Aiestaranek: «Amnesiaclosememoriaren galerak gizarte batean izan dezakeen ondorioa latza da, eta historia eta arkeologia dira horren antidotoakclosegaitz bati aurre egiteko sortzen den botika». Atzera begiratzeko beharra ere azpimarratu du arkeologoak: «Erakusketak garai historiko oso interesgarri batera eramaten gaitu. Historialariek eta arkeologoek atzera begiratzen dugu ikasteko, eta iruditzen zaigu garai horretan badaudela irakaspen handiak gaur egungo egoerari aplikatu dakizkiekeenak». Erakusketaren amaieran, esaldi hau dago: «Hiri batek bere etorkizuna ikusten du bere iragana argitzen duenean».

Jatorrizko artikuluak