Idatzi mundua aldatzeko

  • Albistea entzun

Idazten eta liburuak argitaratzen nola eta zergatik hasi zen kontatzen du bideo honetan Jon Arretxe idazleak. Idazleak protagonista dituen elkarrizketa hau Euskal Idazleen Elkarteak egin du, 'Zipriztinak' izeneko atalean.

Liburu asko eta askotarikoak idatzi ditu Jon Arretxe Perezek (Basauri, Bizkaia, 1963). Munduan zehar egin dituen bidaietan oinarriturikoak, haur eta gazteei zuzenduak... azken urteetan, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den Burkina Fasoko etorkin bati buruzko nobela beltzak idatzi ditu. Toure izena du protagonistak, eta beste bospasei lagunekin batera bizi da «patera pisu batean».

Arretxek uste du pertsonaia horien fikziozko gorabeherak kontatuz egungo gure gizarteko hainbat auzi salatu daitezkeela.