Letrek txokolatezko usaina zutenekoa

  • Albistea entzun

Idazleak protagonista dituen bideoak egiten ditu Euskal Idazleen Elkarteak: 'Zipriztinak'. «Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu ditugu, eta batez ere, idazleen lana ezagutarazteko». Honako honetan Anjel Lertxundi da kontalari.

Anjel Lertxundi idazleak (Orio, Gipuzkoa, 1948) irakurtzen nola ikasi zuen eta umetan zer irakurtzen zuen kontatzen du bere Zipriztinean. Txokolate tableta biltzen zuten paperean zetozen erdarazko ipuinekin hasi zen idazlea literaturara zaletzen. Besteak beste, Hamelingo txirularia edota Txokolatezko etxea ipuinak irakurri zituen txokolate usaina zuten liburu txiki haietan.