Klase magistrala

Unai Artabe Olea - DBHko irakaslea |
  • 426 hitz
  • Albistea entzun

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle Unai Artabe Oleak uste du irakasleek alboratu egin dituztela klase magistralak, eta salatu du «irakaskuntza mekanizistarekin» nahasten dela irakasteko modu hori.

Haren irudiko, «hezkuntza modernoak» ezin du gaitzetsi klase magistrala, behar-beharrezkoa baita: «Izan ere, ikasleak ezin ditu ezagutzak hutsetik eraiki».

Kopetilun sartu da irakasle gelan DBHko euskara irakaslea. Nonbait, lehen saioan, onomatopeiacloseHots bat fonemen bitartez imitatzea; horrela sorturiko hitza.
k azaldu nahi ditu. Klasera sartu bezain pronto, onomatopeia bat zer den galdetu die ikasleei, baina ikasleek ordenagailura begira jarraitu dute. Badirudi begiak pantailara iltzatucloseFinkatu.
ak dituztela. «Zonbiak bezala egoten dira!», azpimarratu du irakasleak. Etsita, kideen artean, ikasleak motibatzeko aholku eske hasi da. «Klase magistralacloseMaisu bati dagokiona.
k ez du funtzionatzen!», erantzun du batek; besteak, barrezka, «ikasleak motibatzeko, ordenagailua erabili behar da!»; eta azkenak, «ikasleak bere kabuz bila dezala informazioa Interneten, eta kito!», oihukatu du. Entzundakoa ezin sinetsirik, amorruz erantzun du: «Beraz, ezagutza Googlen badago, zein da irakaslearen funtzioa?».

Hezkuntza aldatu egin dela diote. Gaur egun, lehen ez antza, ikaslea ikaskuntzaren erdigunean dago; ikasketaren protagonista da, alegia. Teknologia berriei esker gauzatu omen da eraldaketa hori. Irakurri al duzue noizbait eskola baten promozio eskuorri bat? Makina bat termino azaltzen dira: adimen anizkuncloseHainbat osagai berdin edo berdintsuz osatua.
ak, proiektukako edo lankidetzako lana, estimulazio goiztiarra, ikasgela iraulia, ikasten ikastea, eginez ikastea... Ufa, zoramena da!

Gaur egun, ikasleak ezagutzak eskuratzeko, metodologia «moderno» eta «aktibo» horien beharra eicloseOmen.
du. Haiei esker, ikasleak ezagutza bere baitarik gorpuzten du; eta, itxuraz, horretarako ez du irakaslearen instrukzio zuzenik behar. Hori horrela, irakaslearen esku hartzea azalekoa da ikasgelan. Okerrena zera da: dirudienez, irakasleak onartu egin duela bere paper otzana. Lezio magistrala metodo zaharkitua dela barneratu du, inolako ebidentziacloseBegien bistako gauza.
zientifikorik gabe, gainera. Askoren ustez, ikaslea ezin da klasea entzuten egon, pasibo bihurtzen baita. Eta pasiboa bada, ez du ezer ikasten.

«Okerrena zera da: dirudienez, irakasleak onartu egin duela bere paper otzana. Lezio magistrala metodo zaharkitua dela barneratu du».

Ordea, zer da berez lezio magistrala? Informazioa kontestualizatuz, irakasleak instrukzio zuzenen edo demostrazioen bitartez gauzatzen duen ikasketa metodoa da, besterik gabe. Ikasleak ezagutza eskuratuko du, irakaslearen azalpenak praktikan jartzean. Horregatik, klase magistrala arbuiatzeacloseGaitzetsiz baztertzea.
, ezjakintasuna baino ez da! Tamalez, klase magistrala ikaskuntza mekanizistarekin nahasten da, eta  sekulako hanka sartzea da hori.

Ikasketa mekanizistaren teoria, Johann Friedrich Herbat filosofo eta pedagogo alemaniarrak garatu zuen. Horren arabera, ikaslea erabat moldagarria da. IkastuncloseAsko edo ongi ikasten duena.
ak informazioa jaso eta buruz estudiatzen du: loroak bezala errepikatzeko gaitasuna garatu arren, helarazitakoa inolako kontesturik gabe jasotzen duenez, ez du ezagutzarik bereganatuko. Soldaduak lortzeko, beraz, metodo aproposa. Ez, ordea, ikasleak hezteko.

Hori dela eta, «hezkuntza modernoak» ezin du klase magistrala gaitzetsi, behar-beharrezkoa baita; izan ere, ikasleak ezin ditu ezagutzak hutsetik eraiki. Jacques Maritain filosofo frantsesak argi esan zuen: «Hezkuntzak haurraren gain uzten badu haurrak ezagutzen ez duen horri buruzko informazioa eskuratzeko ardura, hezkuntzaren eta, era berean, gizartearen porrot hutsa izango da».

Jatorrizko artikuluak