Kuadrillak eta askatu beharreko korapiloak

  • 617 hitz
  • Albistea entzun

Euskal Herriko kuadrillen oinarriak txikitatik ezartzen dira, eta arau jakin batzuk bete behar dira egitura horren barruan irauteko. Hala ere, bertan sortzen diren dinamikek, botere harremanek eta hierarkiek batez ere Euskal Herrian jaio ez direnen bidea oztopatzen dute.

Kuadrilla lagun talde bat da, tarteka biltzen dena elkarrekin astialdicloseLanik eta zereginik gabeko tartea.
az gozatzeko. Normalean, gaztaroan elkar ezagutu duten kideek osatzen dute, eta konfiantza handiko harremanak sortzeko helburuarekin elkartzen dira. Halako lagun taldeetan sortzen diren dinamikak landu ditu Mikel Abaurrea Iruñeko Harrotuko sexu hezitzaile eta irakasleak, eta kuadrillak bi aurpegi dituela esan du: alde batetik, espazio segurua, zerbait gertatzen bada norbaitengana joateko aukera eskaintzen duena; bestetik, nukleo hori ez badago, sufrimendua eta segurtasunik eza.

Xanti Gardeazabalek, ordea, sufrimenduaren ideia horren aurka egin du. Betidanik «ezegonkorrak» izan diren lagun taldeetan egon da, eta, nahiz eta gaur egun kuadrillarik ez izan, ez du nukleo horren faltarik sumatu. Etorkizuneko konpainia ziurtatzeko eta bakardadetik ihes egiteko mantentzen dira kuadrillak, Gardeazabalen arabera: baztertua eta seinalatua izatearen beldur.

Izan ere, «bestea» eta «ezezaguna» izatea mehatxu bat dela esan du Maider Query Avaristo antropologoak, eta horrek kuadrilla uzteko bidea oztopatzen duela: «Talde bat eraikitzen dugun neurrian, identitate bat ari gara eraikitzen. Orduan, bestea, edo bakarrik gelditzearena, ezezagunarena, mehatxu bat da».

Lagunak aukeratzen den familia direla esan ohi da. Hala ere, kuadrillako kideak hautatzeko askatasuna zalantzan jarri du antropologoak: «Askotan, ez dugu erabakitzen; jaiotzen garen lekuaren arabera eta jaiotzen garen urtearen arabera sortzen dira. Imajinatu gure gurasoek aukeratzen dutela gu beste eskola batera eramatea. Kuadrilla gehienak eskola inguruan sortutako taldeak dira, eta oso zaila da hori haustea».

«Askotan, ez dugu erabakitzen; jaiotzen garen lekuaren arabera eta jaiotzen garen urtearen arabera sortzen dira».

Maider Query Avaristo (antropologoa)

Gizarteko botere harremanak, islatuta

Buruzagia da kuadrillaren jokabidea markatzen duena: liderracloseTalde batek jarraitzen dion pertsona.
ateratzen bada, besteak ere bai; buruzagiak ekintzaren bat proposatzen badu, besteek ere egingo dute. Berez, kuadrillan komentatu ez diren baina ezagunak diren arauak daudela esan du Abaurreak, apurtu ezin diren legeak: «Arau horietatik ateratzen bazara, arriskutsua izan daiteke. Liderra arautik pixka bat ateratzen bada, onartu egiten da, edo kuadrillan botere posizioa duen norbaitek egiten badu. Hala ere, arauak bete behar dituzu; bestela, kuadrillatik botako zaituzte».

«Kuadrillaren instituzioacloseErakundea.
» defendatzeko helburuz bakoitzak bere printzipioen aurka ere egiteko arriskua dagoela azaldu du irakasleak, taldearen dinamikek eta egiturek itsututa: «Bortxaketen eta erasoen kasuan ikusten da; nire laguna defendatuko dut, adiskidetasuna gauza guztien gainetik, nahiz eta bera bortxatzailea izan. Gure balioen eta printzipioen aurka egiteko gai gara kuadrillakoen portaera justifikatzeko».

«Gure balioen eta printzipioen aurka egiteko gai gara kuadrillakoen portaera justifikatzeko».

Mikel Abaurrea (Iruñeko Harrotuko sexu hezitzaile eta irakaslea)

Kuadrilla gizartearen isla dela azaldu du Avaristok, eta, horregatik, gizartean dauden estereotipocloseGiza talde bati buruz dauden aurreirizi eta irudi sinplifikatuak.
ak, botere harremanak eta indarkeriak ikus daitezke. Beraz, kuadrilletan, gizartean bezala, hierarkiaren goialdean pribilegio gehien dutenak kokatzen dira, antropologoaren arabera; «zisheteropatriarkatuan» leku bat aurkitzen dutenak: «Bertan lekurik aurkitzen ez duten bestelako identitateak, izateko modu disidentecloseNagusi den sistematik aldentzen dena.
ak edo periferian kokatzen direnak kanpoan geratzen dira. Eskoletan ikusten da; alde batetik, normatibocloseArauekin bat datorrena.
en arteko kuadrillak daude, eta, beste aldetik, hiru edo lau lagun ez daudenak norma horren barruan».

Integrazioaren kontra

Bereizketa hori amaitzeko sortu dute Arantxa Caminosek eta Irune Ansak Iruñeko Kabia proiektua. Ekintzak antolatzen dituzte 18 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileen eta Euskal Herrian jaiotakoen arteko harremana sustatzeko. Zubi lan horretan integrazio hitzak lekurik ez duela azpimarratu du Caminosek: «Integrazio hitzak esan nahi du gure antza izan behar duzula funtzionatzeko. Zure historia ezabatu behar duzu, eta gure portaera imitatu».

«Integrazio hitzak esan nahi du gure antza izan behar duzula funtzionatzeko. Zure historia ezabatu behar duzu, eta gure portaera imitatu».

Arantxa Caminos (Kabia proiektua)

Prozesu horren atzean jarrera arrazistak daudela adierazi du Avaristok: «Marko bat jartzen dizute, eta esaten dizute zure egiteko modua ez dela onartzen. Gizarte arrazista batean bizi gara, eta kanpotik etorritako pertsona horri esaten zaio ez dela gu bezalakoa, ez da gure taldekoa. Zeinek integratu behar du, eta nora integratu behar du?».

Jatorrizko artikuluak