Sarah Gottlieb: «Deseraiki ahal izateko, zuritasuna onartu eta tratatu egin behar da»

  • Albistea entzun

Zuritasunaz indibidualki eta kolektiboki hausnartu behar dela uste du Sarah Gottlieb ekintzaile eta hezitzaileak (Chicago, AEB, 1986). Jarrera arrazistetan baino gehiago, gizarte eraikuntzaren ondoriozko portaeretan jarri ohi du arreta.

Nola definitu daiteke zuritasuna?

Zuritasunaz hitz egin daiteke norbaitek pribilegioak dauzkanean bere azal kolorearengatik, edo arrazoi horregatik gertaera jakin batzuen kontra immunizatuta dagoenean. 

Ez daukagu gaitasunik erabakitzeko pribilegioak ditugun ala ez, baina pribilegio horiek baldin baditugu, agian, gure zuritasuna ere tratatu behar dugu, nahiz eta etniarengatik edo herentzia kulturalarengatik zuriak ez garela sentitu.

Deseraikitzeko, zuritasuna aitortu eta tratatu egin behar da.

Indibidualki eta kolektiboki aztertu behar dira jarrera horiek?

Bai. Normala iruditzen zaigun oro aztertu behar da, eta ulertu behar dugu eraikuntza baten parte dela, zuritasunaren nagusitasuna dakarrena, eta barnean zapalkuntza arrazista duena.

«Ohartu behar dugu desberdinkeriazko sistema batean onuradun eta pribilegiatuak garela, baita sistema horren produktu ere».

Sarah Gottlieb (Hezitzailea)

Zaila al da jarrera batzuk egon daitezkeela onartzea?

Bai, eta ez da arrazakeria ez ulertzearen ondorioa: psikologia besterik ez da. Zuri normala iruditzen zaizuna zuzena irudituko zaizu. Ez duzu akats gisa ikusiko, harik eta beste leku batetik begiratzen diozun arte. Horrek analisia eskatzen du, eta hori da orain tokatzen den aldaketaren zatia. Begirada ireki behar dugu; ohartu behar dugu desberdinkeriazko sistema batean onuradun eta pribilegiatuak garela, baita sistema horren produktu ere. Orduan jarriko dugu gure jarrera zalantzan.

Arrazismoa jasaten dutenen hitza entzutea ere garrantzitsua izango da.

Oso garrantzitsua da. Garrantzitsua da arrazismoaren aurkako borroka zer den ulertzeko egin daitekeen hurbilketa lana. Ekitaldietara joan daiteke, baita elkarteen jardueretara ere. Irakurri ere egin daiteke: antirrazismoari buruzko lan anitz daude, oso garatuak. Hala ere, ez dago ahots bakar bat, arrazismoaren aurkako mugimendua askotarikoa baita.

«Gure forma zapaltzaileak deseraikitzeko prest gaudela ulertzeak irekiagoak izaten lagunduko digu».

Sarah Gottlieb (Hezitzailea)

Borroka gehiagorekin lotzen duzu, ezta?

Leku intersekzionalcloseGizabanakoak bere kategoria sozialen arabera dituen zapalkuntza eta pribilegio egoeraren fenomenoa. batetik hitz egiten dut. Deseraikuntzan jarri ohi dut arreta, baina apaltasunez, besteak beste, borroken arteko intersekzionalitatea ulertzeko eta aliatu kontziente gisa ulertzeko. QueercloseSexu eta genero kategoriak eta identitate eta orientazio sexualak kulturak eraikiak direla dioen teoria.
 posizio batetik eta feminismotik ere ari naiz. Ulertu behar dugu gure forma zapaltzaileak deseraikitzeko prest gaudela; horrek irekiagoak izaten lagunduko digu.

Jatorrizko artikuluak