Larrahe baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben

K.o. I. mendeko harrizko pieza bat da, eta latinez idatzitako testu bat du: emakume batek Larrahe jainko baskoiari eginiko eskertzea jasotzen du. Aranzadiko ikerlariek egin dute aurkikuntza, Arriaundi mendiko aztarnategian.

Baskoieraren idatzizko beste lekukotasun bat aurkitu dute Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek Nafarroan. Larunben, Arriaundi mendiaren tontorrean dagoen aztarnategian, K.o. I. mendeko aldare bat topatu dute, erromatar garaikoa. Latinezko alfabetoan idatzitako testu bat du harrizko piezak, eta bertan, Larrahe izeneko dibinitatecloseJainkotasuna.
baskoiaren izena ageri da. Baskoien jainko izen baten idatzizko lekukotasuna da, beraz, baita orain arte iparralderen agertu dena ere. Hala, aurkikuntzak zabaldu egiten du gaur arte ezagutzen zen dibinitate horren eta  baskoieraren lurralde dimentsioa, adituek nabarmendu dutenez.

Aurkikuntza 2022ko abuztuaren 27an egin zuten, indusketeicloseArkeologiako metodoak erabiliz, antzinako hondakinak lurpetik ateratzeari.
esker orain urte batzuk azaleratutako XI. mendeko Doneztebeko monasterioaren aztarnen barruan; eraikinari lotutako putzu baten hondoan zegoen, 77 zentimetroko sakoneran, horizontalean jarrita eta lurrez estalita. Osorik atera zuten pieza, eta buelta ematean ohartu ziren behera begira zegoen aurpegian idatzi bat zuela. Ordutik, hainbat arlotako espezialistek aztertu dute pieza.

KalkarenitacloseKareharri mota bat.
zko bloke monolitiko batean egindako pieza da, neurri ertainekoa —gaur egungo kontserbazio egoeran, 47x18x18 zentrimetro ditu—. Goiko aldean focus biribil bat du, zeina erritualak egiteko erabiltzen zen —ardoa isuriz edo intsentsu motaren bat errez, eskaintza gisa—, eta bi molduracloseApaingarri erliebeduna.
soilek banatzen dute gorputza goiko partetik eta oinetik. Karratua da gorputz hori, eta piezaren aldeetako batean dago testu epigrafikoa, lau idazketa lerrotan banatua. Adituek ondorioztatu dutenez, hau da testua:

Val(eria)·V[i]-
tel·la
m(erito?)·La·r-
a·he·vo(tum)
l(ibens)·s(solvit)

Halako aldareak ohikoak ziren erromatar garaian. Harrizkoak izaten dira, eta latinez idatzitako testu bat izaten dute. Bertan, eskertzea egiten zaion dibinitatearen izena eta eskaintza egiten dion pertsonarena ageri ohi dira. Larunbeko aldareari dagokionez, Valeria Vitella izeneko emakume batek Larrahe dibinitate baskoiari egindako boto bat bete izana azaltzen du testuak.

Hizkuntza eta sinesmenak

Joakin Gorrotxategi eta Javier Velaza hizkuntzalariak dira pieza aztertu duten espezialistetako bi; paleolinguistikan aditua eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparrean katedraduna da Gorrotxategi, eta epigrafian aditua eta Latindar Filologiako katedraduna Velaza. Haien hitzetan, Larrahe izenak berak adierazten du baskoien jainko edo jainkosa bat zela. 

Batetik, h hizkia nabarmendu dute biek ala biek, hasperena markatzen baitu hizki horrek. Gorrotxategi: «Jakin badakigu orduko hizkuntzen artean bakarrik akitanierak edo baskoierak —hau da, euskararekin zerikusi zuzena zuten hizkuntzek— zeukatela hasperen hori. Aldameneko hizkuntzek, ostera, ez zuten; ez zeltiberierak, ez galierak, ez iberierak. Horrek markatzen digu, dudarik gabe, izen hau euskal leinuko izen bat zela». 

«Orduko hizkuntzen artean bakarrik akitanierak edo baskoierak —hau da, euskararekin zerikusi zuzena zuten hizkuntzek— zeukaten hasperen hori [h hizkiarena]».

Joakin Gorrotxategi (paleolinguistikan aditua eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparrean katedraduna)

Bestetik, Velazaren ustez, izenaren -he bukaera ziurrenik hizkuntza baskonikoaren datiboaren forma da, hau da, eskaintza nori egiten zaion markatzen duena —Larra jainko edo jainkosari—. 

R hizkia ere ezaugarri gisa aipatu du Gorrotxategik. Larunbeko aldarean r bakar batekin ageri da izena idatzita, baina beste batzuetan izen bera bi r-rekin ere idatzi izan da. Gorrotxategi: «AldaeracloseBarietate.
honek adierazten digu orduko r-a euskarak duen r gogorra bezalakoa zela». 

Velazak azaldu du erromatarrek beren erlijioa bazuten ere onartzen zituztela beste herrietako sinesmen eta jainkoak, baita bere egin ere hainbatetan; «erromatar munduan oso ohikoa den erlijioen sinkretismocloseDoktrina edo ideia desberdinak koherentziaz bateratzeko joera.
horretan, baskoien dibinitateak lurraldeko erromatar erlijiora gehitu zituzten aldare hauetan». Hala, baskoien lurraldean bertakoen sinesmenen lekuko diren hainbat teonimocloseJainko edo jainkosa bati ematen zaion izena.
agertu dira, eta, Larraheren kasuan, uste du  interpreta daitekeela larreekin edo labore lurrekin zerikusia duen dibinitate bat zela.

Mapa eta lurraldea

Idatzizko lekukotasunak, baina, ez dira ugari, eta horregatik du garrantzi berezia Larunbeko aldareak, adituek nabarmendu dutenez. Larrahe jainko edo jainkosaren izena ezaguna bazen ere, beste hirutan baino ez zen dokumentatu gaur arte, hari eskainitako harrizko beste hiru aldaretan agertu baita, baskoien lurraldean guztiak ere, Arga ibaiaren eta haren adar Riosaladoren arroacloseIbarra, harana.
n: Muruzabal Andionen (Mendigorrian, antzinako Andelon), Iruxon eta Errezun. Nafarroa Garaian, denera, teonimoak dituzten dozena bat lekukotasun baino ez daude; tantaka agertzen dira.

Jainko-jainkosa baskoiak dituzten aldareak agertu diren tokien mapa. J. GORROTXATEGI, M. AIESTARAN


Larrahe dibinitateari eskainitako aldareak agertu diren lurraldearen mapa.
J. GORROTXATEGI, M. AIESTARAN

Nafarroa Garaian, denera, teonimoak dituzten dozena bat lekukotasun baino ez daude; tantaka agertzen dira.

«Larunbeko aldareak iparralderago zabaltzen du dibinitatearen eta hizkuntza baskonikoaren idatzizko lekukotasunen lurralde dimentsioa», nabarmendu dute ikertzaileek. Velaza: «Agertu den lekua, ziurrenik, baskoien ondare lurraldea izan zitekeenaren mugetan egongo litzateke, ziur asko haien bizilagun barduliarren mugetan. Hala, aldare honen lekukotasunak pixka bat gehiago zehazten digu lurralde hori, eta esaten digu dibinitate baskoi hau ohoratua zela oraindik K.o. I. mendearen amaieran edo II. mendearen  hasieran».

Galdera asko argitzeko

Lehenago ere agertu izan dira erromatar garaiko aztarna bakan batzuk Arriaundin, hala nola zeramika puskak, sandalien tatxetcloseIltze mota bat.
txikiak eta txanponak. Aldareak, baina, baskoien sinesmenak eta Larrahe dibinitatearen kultua hobeto ulertzen lagun dezake. 

Alde horretatik, Arriaundi aztarnategi garrantzitsua dela nabarmendu du Aranzadiko idazkari nagusi Juantxo Agirre Mauleonek, hainbat garaitako aztarnak biltzen dituenez modua ematen duelako inguruaren bilakaera aztertzeko, baita sinesmenei eta hizkuntzari dagokienez ere. Garai hartan «emakumeak zuen rolaz» ere eman dezake aztarnarik piezak, arkeologoaren ustez, eskaintza egilea emakumea zela gogora ekarrita. «Valeriaren sinesmenei buruz hitz egiten digu pieza honek. Ez dakigu latinez hitz egiten ba ote zekien, ez eta idazten bazekienik ere, baina badakigu oso garrantzitsua zela harentzat erritualean zerbait idatzita egotea, eta latinez idatzi zuela; baina haren dibinitatea indigenacloseToki bateko berezko etnia.
zela». Gehitu duenez, Larraheren izenean, hain zuzen, «euskara, hizkuntza baskonikoa» dago. 

«Valeriaren sinesmenei buruz hitz egiten digu pieza honek; badakigu oso garrantzitsua zela harentzat erritualean zerbait idatzita egotea, eta latinez idatzi zuela, baina haren dibinitatea indigena zela».

Juantxo Agirre  Mauleon (Aranzadiko idazkari nagusia)

Kokaguneak berak ere egiten du berezi Arriaundi, Iruñerri osoa ez ezik, Sakanatik hara heltzeko pasabide nagusia ere bistaratzen baita bertatik.

Pieza ez da agertu bere jatorrizko kokalekuan, zutik eta testua irakurtzeko moduan jartzeko diseinatuta baitago. Hala, putzuaren hondoan etzanda eta testua beherantz zuela agertu izanak galdera ugari pizten dituela adierazi du Agirre Mauleonek: «Galdera asko ditugu. Ez dakigu zergatik edo nork bota zuen harrizko aldare hori ur putzuaren barrura. Zergatik ez zuten bota amildegitik behera?». Ez baita jakina putzura bota ote zuten, sinesmen berriek hartaratuta, edota han jarri ote zuten, gorde eta babesteko asmoz. Edonola den, gaurdaino iritsi da Valeriak Larraheri egin zion eskaintza.