- Balio etikoak
- Geografia-Historia
- Armagintza
- Hezkuntza
- I. Mundu Gerra
- Ipar Euskal Herria
- Memoria historikoa
- Zientzia Politikoak
I. Mundu Gerrako Armistizioaren Eguna ospatu beharko dute Ipar Euskal Herriko ikastetxeek
Frantziako Hezkuntza Ministerioak direktiba bat ezarri du, eta, haren arabera, lehen mailatik lizeora bitarteko ikastetxeek Lehen Mundu Gerran «Frantziaren alde hilak» omendu behar dituzte.
«Armen hartzera deitzen naute frantsen aldera. Armen hartzera deitzen naute frantses aldera».
«2026ko ikasturtearen hasieratik goiticloseaurrera, urtero, azaroaren 11ko astean oroimen zeremonia bat ospatu beharko da ama ikastolatik lizeorainoko ikastetxe guztietan, izan publikoan ala izan pribatuan». Hogei orriko dokumentu batean bildurik, 2026ko agorrileanabuztuan agindu hori bidali zien Frantziako Hezkuntza Ministerioak estatuko ikastetxe guztiei, hala nola Ipar Euskal Herrikoei.
I. Mundu Gerraren Armistizioa closearmaden artean adostutako su etena edo borroken eteteaospatzeko direktiba errezibitu bezain laster, Sud Education sindikatuak haren kontrako agiri bat publikatu zuen. Victor Maghin sindikatuko kideak «argi eta garbi» utzi du neurri horren kontra daudela, baita oro har azken urteetan garatzen ari diren «armen eta armadaren kulturaren» aurka ere. «Ikusten ari gara gerra eta armak goraipatzen ari direla. Horren adibidea da borondatezko soldaduska: saiatzen ari dira gazteak armadara erakartzen. Baina guk dudarik ez dugu eskola ez dela armadaren kultura zabaltzeko lekua, baizik eta bakearena».
«Guk dudarik ez dugu eskola ez dela armadaren kultura zabaltzeko lekua, baizik eta bakearena»
Direktibak gerlarenclosegerraren eta gerlan hiltzen direnen «lorifikatzekoclosegoraipatzeko, laudatzeko» mezuak zabaltzen dituela uste du Maghinek. Haren erranetan, lanjerosaclosearriskutsua izan daiteke hilak izan diren soldaduen jarrera hain gaztetik goraipatzea eta ohoratzea. «Kolegio eta lizeo garaietan gerlaren gaia lantzen da, baina lehen mailan gai aski lausoa zehaztugabeaizaten da. Lehen mailan, oraindik ez zaie giltzarikgakoak ematen uler dezaten gerlak zer diren, zergatik egiten diren. Gerlaren berri omenaldi baten bidez ukaitenizaten, jasotzen badute, ulertuko dute ohoragarria dela. Eta hori arriskutsua da».
Iñaki Lekuona Seaskako historia eta geografiako irakasleak bat egin du iritzi horrekin. «Gure lana da historiaren ikuspegi kritikoa garatzea eta lantzea. Hezkuntza Ministerioak eskatzen diguna gure lanaren logikaren eta filosofiaren kontra doa guztiz», esplikatu du irakasleak. Eta besterik ere gehitu du: «Euskal Herrian badugu beste ikuspegi bat. Euskaldun gisa, badakigu historia horren kontakizuna poliedrikoaalde edo ikuspuntu asko dituena dela, eta ez dela egitate ekintzabakar bat, alde anitzeko gertakari bat dela eta horren gibeleanatzean begirada anitz direla». Hezkuntza Ministerioak proposatzen duena kontakizun bakarra da, haren ustez: «Ez hankarik eta ez bururik ez duen direktiba bat da».
'La Marseillaise' kantatzea
Frantziako Gobernuak, direktibarekin batera, gidaliburu bat helarazi du, omenaldi zeremonia nola egin behar den zehazten duena. «Frantziaren alde borrokatu» direnei kantatzea gomendatzen dute hartan, La Marseillaise kantatzea, edota «Frantziaren alde hil» direnen izenak bota eta izen bakoitzaren artean «Mort pour la FrancecloseFrantziaren alde hildakoa» oihukatzea.
Sindikatua horren kontra mintzatu da: «Haurrak ohituko dituzte uniformeak ikustera, eta mundu horrek inposatzen duen hierarkia eta autoritatea errespetatzera. Armadaren eta gerlaren akulturatzea da hori, eta, berriz ere, ez da eskolaren rolacloseeginkizuna, betebeharra».
«Eskoletan azaldu behar duguna da zer kalte izan zen, eta zertarako baliatu zen gerla hori»
Seaskako irakaslearen hitzetan, iragana «sinplifikatzera» darama direktiba horrek: «Badira armistizio horren inguruko lan historiko bikainak, zeinek azaltzen duten zer-nolako ondorioak izan zituen gerlak, nola bizi izan zen Euskal Herrian. Eskoletan azaldu behar duguna da zer kalte izan zen, eta zertarako baliatu zen gerla hori; zer erbeste ekarri zuen gerlak, nola eraman zituzten ezagutzen ez zuten aberri baten alde frontean hiltzera. Eta ikuspegi hori defendatu behar dugu, gure egitearen parte baita».
Jatorrizko artikuluak
-
Propaganda ikastetxeetan, 1918ko armistizioaren oroimenaren izenean
Julene Muruaga Hiriart |
|