Lehen Mundu Gerraren amaiera bukatugabea

  • Albistea entzun

1918ko azaroaren 11ko goizeko hamaiketan amaitu zen gerra. Lau urte iraun zuen gerrak: 1914tik 1918ra.

Historiak erantzukizun guztia Alemaniari egotzi badio ere, guztiek izan zuten gerra hura gelditzeko aukera, baina interes politiko eta ekonomikoek pisu handiegia zuten.

Tragedia bat onartzea beti da errazagoa erruduna auzokoa denean. Baina sarraskicloseGizaki askori bizia kentzea.
ak gutxitan izaten dira pertsona edo erakunde bakar baten erantzukizuna. Are gutxiago Lehen Mundu Gerraren kasuan, Europa osoa suntsitu baitzuen. Gavrilo Princip serbiar nazionalistak Frantzisko Fernando austriakoa eta haren emazte Sophie Chotek hil izana izan zen Austria-Hungariako Inperioak Serbiari erasotzeko baliatutako aitzakia. Baina horren atzean bazen pisu handiagoko argudiorik. «Vienako botereek kolokan zegoen inperioaren gainbehera eragozteko modua ikusten zuten Serbiaren aurkako gerran. Vienan etsita zeuden, eta buruzagi militar asko tematuta zeuden inperioak desagertu behar bazuen haren etsaiek ere berdin egin behar zutela, baita horretarako gerra Europa osora zabaldu behar bazuten ere», dio Stig Foersterrek, Bernako Unibertsitateko historia katedraduncloseKatedra baten jabea den irakaslea.
ak.

Austriak, ordea, laguntza nahi zuen, eta Alemanian aurkitu zuen behar zuen aliatuacloseAliantza bateko kide dena.
, Gilen I. kaisarcloseEnperadorea, alemaniar hizkuntzan.
rak «erabateko babesa» adierazi zionean. «Europan beldur ziren Alemania botere nagusi bilakatuko ote zen. Hura zen ekonomikoki eta militarki indartsuena, baita gizarte aurreratuena zuena ere, baina baliabideak falta zitzaizkion nagusitasuna lortzeko. Alemaniako kantziler Bethmann Hoolweg presiopean zegoen, kaisarrak eta buruzagi politikoek indar erakustaldia nahi zuten, eta, bide batez, Frantziaren eta Errusiaren arteko aliantza ahuldu, beldur baitzen azken hori hartzen ari zen indarraz. Aldi berean, Errusiak hamar urte lehenago Japoniaren aurkako gerran izandako porrota ahantzi eta bere mugak sendotu nahi zituen Serbiari lagunduz. Paris eta Londres, berriz, beldur ziren Alemania indartuta aterako ote zen. Britainia Handiak gainera, areriocloseEtsai.
zuzentzat zuen Alemania; izan ere, Frantzia garaituz gero ordura arteko indar oreka amaituko zen. Zenbait historialarik erantzukizuna denen artean banatzen duten arren, egia hauxe da: Alemaniaren babesik gabe Vienak ez zion Serbiari erasoko, eta historia bestelakoa izango zatekeen», nabarmendu du Foersterrek. Hala, 1914ko uztailaren 29an, Austria-Hungariako Inperioak Belgradori eraso zion. Hurrenez hurren, Errusia, Alemania, Frantzia eta Britainia Handia batu ziren. Hasia zen Lehen Mundu Gerra.

«Britainia Handiak arerio zuzentzat zuen Alemania; izan ere, Frantzia garaituz gero ordura arteko indar oreka amaituko zen».

Stig Foersterrek (Bernako Unibertsitateko historia katedraduna)

Gabonetarako, amaitua

Politikoki zaharkitua —inperioei eustea zen haren helburua—, eta militarki berritzailea —ordura arte inoiz erabili gabeko teknologia sortu zuten gatazkarako— izan zen gerra hura. David Stevenson historialariak 1914-1918. Historia de la Primera Guerra Mundial (Lehen Mundu Gerra-ren historia) liburuan nabarmentzen duenez, Mendebaldeko Frontean eraikitako lubakiek, erromatarren garaiko gotorlekuekin alderatu izan badituzte ere, egiazki ez zuten aurrekaricloseZerbaiten aurretik gertatu den gauza, hura nolabait azaltzen duena edo haren kausatzat har daitekeena.
rik. Alemaniarrak izan ziren lubakicloseZulo luze eta meharra, alde bietara ezponda utziz, lurrean egiten dena.
ak erabiltzen lehenak, eta, beraz, haiena izan zen, hasieran bederen, abantaila; izan ere, soldaduak lehergailu eta jaurtigaietatik babesten zituzten. Sistemaren azken helburua zen soldadu kopuru txikiekin inguru bat epe luzean defendatu ahal izatea. Hiru lubakik osatzen zuten lehen lerroa zeritzona: zaintza taldeentzat, lehena; soldaduentzat, bigarrena; eta sostengucloseLaguntza.
taldeentzat, hirugarrena. Lubakiek eurek ere diseinu berezia zuten, ez baitziren erabat zuzenak, eta hamar metrotik behin, sigi-saga egiten zuten, soldaduak leherketetatik babesteko.

Alemaniarrak izan ziren  lubakiak erabiltzen lehenak, eta haiena izan zen hasieran abantaila; izan ere, soldaduak lehergailu eta jaurtigaietatik babesten zituzten.

Aliatuak ez ziren, ordea, atzean geratu, eta berehala sortu zuten euren sistema propioa. Berdin gertatu zen gerrarako beste teknologiekin ere, gas pozoitsuekin kasurako —frantsesak izan ziren azken horiek erabiltzen lehenak, nahiz eta gero alemaniarrek teknika hobetu zuten—. Baina, aste batzuen buruan, hor ere indarrak berdindu ziren. Horren guztiaren ondorioz, «Gabonetarako bukatua» behar zukeen gerra hark lau urte iraun zuen.

Propagandak indarra hartu zuen; izan ere, agintariek «gerra guztiak amaituko zituen gerra» gisa defendatu zuten frontecloseZerbaiten aurrealdea.
ra joateko erabakia. Gazteek azken gerra hartako heroiak izan nahi zuten, «aukeratuak», Werner Sombart ekonomistak zioen moduan. «Propaganda ez zen gaur egun ezagutzen dugun modukoa. Orduan prentsa, antzerkia eta zinema ziren agintarien bozgorailuak, haiek ziren estatuaren mezuak zabaltzeko arduradunak eta gerrak garaipena ekarriko zuela sinetsarazteko lan egin zutenak», azaldu du Jay Winters Yale Unibertsitateko historia irakasleak. Gerra ez zen, ordea, filmetan bezalakoa.

Australiako soldadauk gas maskarak jantzita, Ieperko batailan. BERRIA

«Muinoak sumendia dirudi: metrailaren kea; suziri hori, gorri eta berdeek agintzen diote artilleriacloseKanoiek eta kidegoek osatzen duten gerra tresneria.
ri tiro egiteko edo suari eusteko; edonon lehertzen diren bonbak distira izugarria eta ke beltza utziz. Soinua ikaragarria da, kantuak, zurrumurruak eta oihuak aurrean eta atzean, altzairua lehertzen den artean. Beldurgarria da zenbat hildako dauden inguruan», zioen gudari frantses batek bere egunerokoan. Apurka bazen ere, halako testigantzen bidez errealitatearen irudi zehatzagoa osatu zuten herritarrrek, baina horrek gerrarako bestelako grinacloseArimaren joera bizia, gogoa asaldatzen duena.
zabaldu zuen. «Gorrotoa maila izugarrietara heldu zen. Belgikan eta Frantzian egin zirenak bezalako sarraskiak zigortu egin behar ziren. Frontean senideak galdu zituzten familiek mendekua nahi zuten. Lehen Mundu Gerrak eragindako gorrotoa beste edozein gatazkak eragiten duenaren antzekoa da, baina handiagoa, zabalagoa, denboran luzeagoa eta sakonagoa», nabarmendu du Jay Winter historialari estatubatuarrak.

«Lehen Mundu Gerrak eragindako gorrotoa beste edozein gatazkak eragiten duenaren antzekoa da, baina handiagoa, zabalagoa, denboran luzeagoa eta sakonagoa»

Jay Winter (historialari estatubatuarra)

Akordioa ez, mendekua

1916rako, Alemaniak, Frantziak eta Austriak gerrara bidaliak zituzten borrokatzeko gai ziren gazteen %80. Belaunaldi oso bat jo zuen gatazkak, tartean, Adolf Hitler bera, zeinak handik urte batzuetara Alemania Bigarren Mundu Gerran sartuko zuen. Bazirudien gatazka betierekoacloseBetikoa, etengabea.
izango zela. Baina 1917an, Britainia Handia negoziazio mahaira eramateko asmoz, oinarrizko gaiak eramaten zizkieten ontziei erasotzeko agindu zuen kaisarrak —urte bereko abenduan, Errusiako eta Alemaniako ordezkaritzak bake elkarrizketak hasi zituzten, lehenaren ekimenez, ekonomikoki hondoa joa baitzen ordurako eta tsarrak agintea utzia baitzuen—. Hura izan zen, ziurrenik, Gilen II.a kaisarraren akatsik handiena; izan ere, Londres hornitzen zuten ontzien artean zeuden AEBeta-koak, zeina ordura arte ez zen Mundu Gerran sartu. 1918an, milioi bat soldadu estatubatuar heldu ziren kontinentera. Erraz garaitu zituzten ordurako ahituakcloseNekatuak.
zeuden alemaniarrak eta haien aliatuak.

1918an, milioi bat soldadu estatubatuar heldu ziren kontinentera. Erraz garaitu zituzten ordurako ahituak zeuden alemaniarrak eta haien aliatuak.

1918ko azaroaren 11ko goizeko hamaiketan amaitu zen gerra. Lau egun lehenago heldua zen Matthias Erzberger buru zuen alemaniar ordezkaritza Belgikara. Han, tren bagoi batean sinatu zuten Versaillesko Ituna izenez ezagutzen dena. Ez zioten elkarri eskurik luzatu; ez zen akordiorik izan, porrotaren aitorpena baizik. Sinatutakoan, hala ohartarazi zuen Erzbergerrek: «70 milioi biztanleko nazio batek sufri dezake, baina ez da hilko».

«Gauza asko egin ziren gaizki Parisko akordioetan —ez soilik Versailleskoetan—. Frantziak ez zuen nahi Alemania potentzia izaterik, eta, ahal izanez gero, nazio gisa ere desagerrarazi nahi zuen. Britainia Handia eta AEBak, ordea, ez zeuden ados, beldur baitziren Parisek nahi zuena eginez gero hura bilakatuko zela kontinentecloseEuropa.
ko indar nagusia. Beraz, tarteko bidea hartu zuten, zeinak Alemania epe luzera zigortzea zuen helburu. Baina hark bazuen oraindik berreraiki eta are arriskutsuago bilakatzeko nahikoa botere. Versaillesko Ituna baliatu izan bazuten Alemania behin betiko suntsitzeko edo hura demokratikoki berreraikitzeko baliabideak eskaintzeko, beste testuinguru batean geundeke. Baina egin zezaketen okerrena egin zuten. Hartu ziren zigor ekonomikoak ere izugarriak izan ziren. Denen artean gerrak eragindako hondamena konpontzen ahalegindu beharrean, Frantziak eta Britainia Handiak Alemaniari ordainarazi zizkioten euren zorrak», salatu du Stig Foersterrek.

«Denen artean gerrak eragindako hondamena konpontzen ahalegindu beharrean, Frantziak eta Britainia Handiak Alemaniari ordainarazi zizkioten euren zorrak».

Stig Foersterrek (Bernako Unibertsitateko historia katedraduna)

Inperioen alde borrokatu ziren kolonietakocloseEstatu baten mugetatik urrun dauden menpeko atzerriko lurretako.
soldaduentzat ere ez zen saririk izan. «Versaillesko Itunak Alemania egiten zuen gertatutako guztiaren erantzule. Kolonien autodeterminaziorako aukera ere ezin txarragoa izan zen, soilik zuriak hartzen zituelako kontuan. Horrek bultzatu zituen kolonialismoaren aurkako lehen mugimenduak Egipton, Indian, Korean eta Txinan. Motzean esateko, beraz, hitzarmenak kolokan jarri zuen inperioen ordena», dio Winterrek.

Jatorrizko artikuluak