Belauneko krak bat baino zerbait gehiago

  • 1173 hitz
  • Albistea entzun

Arrazoi anatomikoak, morfologikoak eta biomekanikoak direla medio, emakume kirolariek arrisku handiagoa dute belauneko lotailu gurutzatua apurtzeko. Ander Formoso arrazoien inguruan mintzatu da, eta Esther Arrojeriak eta Marina Agouesek euren bizipenak azaldu dituzte.


Ander Formoso (Ammma zentroko kidea):

«Obulatu baino lehenago eta obulatzean, min hartzeko arrisku handiagoa dago»

Prestakuntza fisikoan eta errehabilitazioan adituak dira Donostiako Ammma zentroan. Bertako errendimendu koordinatzailea da Ander Formoso, eta egokitu izan zaio lotailucloseHezurren arteko lotura gunea. gurutzatua apurtu duten emakumezko kirolariekin lan egitea. Ikerketek diotena berretsi du: emakumezkoek joera handiagoa dutela belauneko lotailu gurutzatua apurtzeko.

Formosok azaldu du gakoa aldakacloseMokorra. dela. «Erditzea tarteko, emakumeen aldaka zabalagoa da. Horrek eragiten duena da joera handiagoa izatea bihurritua izateko femurretik barrura, eta tibiatik kanpora. Hala, belauneko lotailuek gehiago sufritzen dute, eta apurtzeko arrisku handiagoa dago abiadura aldaketa bortitz batean». Gainera, hormonalki emakumeek ahalmen txikiagoa dute giharretan indarra sortzeko, eta horrek ere arriskua areagotzen du. «Horregatik da hain garrantzitsua emakume kirolariek indarra lantzeko ariketak egitea». Beste arrazoi batzuk ere aipatu ditu: artikulazioen gehiegizko luzatzea eta hilekoa, adibidez. «Obulatu aurretik eta obulatzen duten bitartean, emakumeek giharretako neke handiagoa izaten dute, eta halako lesio bat izateko arriskua handiagoa da».

Baina egin al daiteke halako lesioen prebentzioa? Formosok ez du gustuko izen hori. «Guk zera egiten dugu: lesioa izateko arrisku hori apalducloseMurriztu., kontrolatu daitezkeen faktoreetan arreta jarriz: adibidez, artikulazioen luzamendua, giharretako indarra... Fokua hor jartzen dugu. Indar ariketak egitea ezinbestekoa da».

Behin lesioa egin eta ebakuntza pasatuta, osatze prozesua hasten da. «Belaunarekin ezin gara hasi lanean hilabete pare bat pasatu arte. Baina ordu arte, beste gorputz atal batzuekin egiten dugu lan: aldakak, gerritik gorako zatia... Batez ere indarra lantzen dugu».

Belaunarekin indar ariketak egiteko moduan daudenean, esku hartzeko moduan dira Formoso eta haren lan taldea. «Biologikoki belauna bere horretara itzultzen den momentua da, belaunak bere mugimenduak egin ahal dituenean. Patxada izan behar da horretarako. Izan ere, behar baino presakago ibiliz gero, arazoak izan daitezke osatzeko».

Indarrarekin batera lantzen dute belaunaren mugikortasuna. «Elkar hartuta daude. Lehen faseetan, hala ere, belaunaren mugimendu analitikoak lantzen dira: tolestea eta luzatzea. Hortik aurrera, aldakaren eta orkatilacloseHanka eta oina lotzen dituen artikulazioa.ren mugimenduekin integratzen dugu, eta belaunaren sostengucloseEuskarri. eraginkor bat lortu».

«18-24 hilabete igaro arte, kirolaria ez dago fisikoki bete-betean, eta arrisku handiagoa dago min hartzeko».

Ander Formoso (Ammma zentroa)

Behin hori lortuta hasten da egunerokorako buelta: «Hori bai egin behar dela poliki, kanpoko faktoreak sartzen baitira jokoan, zuk kontrola ezin ditzakezunak: baloia, aurkariak... Hor funtsezkoa da kirolaria ziurtasun batekin egotea. Ziurtasun hori ez da ia erabatekoa 18-24 hilabete igaro arte. Ordu arte, kirolaria ez dago fisikoki bete-betean, eta arrisku handiagoa dago min hartzeko».

Emakumeen lesiorik ohikoena beste belauneko lotailu gurutzatua apurtzea izaten da. «Oharkabean, belaun batek besteak baino gehiago tiratzen du, eta horregatik gertatzen da».


Marina Agoues (futbolari ohia): 
«Hamar bat aldiz egin behar izan didate ebakuntza»

Marina Agouesek ez du ahaztuko 2018ko abuztuaren 1a. Ilusioz gainezka zegoen. Eibarrek fitxatu berri zuen, eta lehen entrenamendua zuen. «Kanpora zihoan baloi baten bila joan nintzen dena emanda. Krak bat sentitu eta entzun nuen belaunean. Berehala konturatu nintzen zerbait larria zela».

Lesioa izan eta hilabetera egin zioten ebakuntza. «Orduan konturatu ziren uste baino lesio larriagoa nuela. Ebakuntzak 3-4 ordu iraun zuen; errotulako tendoia eta meniskoa ere ukituta neuzkan». Baina gogotsu ekin zion osatze prozesuari. «Itzultzea besterik ez nuen buruan».

Orduan hasi zen amesgaiztoa. «Bakarrik entrenatzen nintzen. Soilik prestatzaile fisikoarekin egoten nintzen, eta hori gogorra da. Iritsi berritan lesionatzeak ere presio moduko bat eragiten dizu». Lehen egunetik gauzak ez ziren ondo joan: «Mina neukan. Baina esaten zidaten buruko kontua zela, ez nuela lesioa barneratzen». Agouesek argi zuen ez zela horrela. «Pilulak hartu behar izaten nituen minerako. Gainera, ikusten nuen nire paretsu lesio bera izan zuten jokalariak bueltatu egiten zirela, eta hori beste kolpe bat zen».

Makina bat medikurekin egon ziren, baina ez zuten konponbidea topatzen. Hala, berriro ebakuntza egin zioten. «Belauna garbitu zidaten». Baina handik lau hilabetera berdin segitzen zuen: «Ezin nuen ezta belauna mugitu ere. Hasieran bezala nengoen». Hori dena ikusita, animoz ere gero eta okerrago zegoen: «Nik buruan nuen 30 urte inguru bete arte jokatzea, eta 25 baino ez nituen. Dena zapuztu zitzaidan».

«Nik buruan nuen 30 urte inguru bete arte jokatzea, eta 25 baino ez nituen. Dena zapuztu zitzaidan».

Marina Agoues (futbolari ohia)

Bera hain gaizki ikusita, gurasoak tartean sartu ziren. Mikel Sanchez medikuarengana eraman zuten. «Hark garbi esan zidan bere helburua izango zela ni minik gabe ibiltzea. Baina ahazteko futbolaz, belaunak asko sufritu zuelako. Kolpea izan zen». Sanchezek pare bat ebakuntza egin zizkion. «Asko zaindu ninduen. Prozesu honetan, denera, hamar bat aldiz egin didate ebakuntza, bestelako arazo batzuk ere izan nituelako». Agouesek helburu bat izan du ordutik: kirola egitea. «Pixkanaka ari naiz zertxobait egiten, oso burugogorra bainaiz».

Dena den, mina ez zaio joan. «Minez bizitzen ikasi dut». Duela aste batzuk jaso zuen lanerako ezintasuna: «Negar egin nuen jaso nuenean, sufrimendua handia izan baitzen». Realean egon izan balitz, uste du jokatzen jarraituko zuela. «Han ondo ezagutzen nituen, eta beste baliabide batzuk zeuden».

Fisikoki ez ezik, psikologikoki ere gogorrak izan dira urte hauek Agouesentzat. «Oraindik ere psikologoarekin lanean jarraitzen dut. Azken batean, futbolaria nintzen, eta nire egunerokoaren parte garrantzitsuena kendu zidaten. Hasieran, ez nuen onartzen gertatzen zitzaidana; gero, ez nuen futbolaz ezer jakin nahi. Kostata itzuli naiz Zubietara partidak ikustera». Behin hori gaindituta, beste momentu batean dago orain. «Lantzen ari garena gehiago da erretiroacloseJubilazioa. hartu ostean jokalari batek lantzen duena».


Esther Arrojeria (Bera Berako jokalaria): 

«Lan fisikoa bezain garrantzitsua da lanketa psikologiko ona egitea»

Esther Arrojeriak bi belaunetako lotailu gurutzatuak apurtu zituen. Lehenbizikoa 2012an apurtu zuen. Oraindik ere Usurbilen jokatzen ari zen. Aurreneko lesio hura «ezjakintasunez» bizi izan zuen. «Pentsa, partida baten hasieran gertatu zitzaidan, eta aulkian pentsatu nuen: 'Beharbada bigarren zatian jokatzeko moduan nago'. Medikuarekin egon nintzen arte ez nintzen jabetu zein larria zen lesioa».

Ebakuntza oso ondo joan zen, eta gero ekin zion osatze prozesuari. Osatzeko bosgarren hilabetean, Bera Beran jokatzeko deitu zioten. 

Lehen aldi hartan zazpi hilabete eman zituen jokatu gabe. Ohikoa izaten da halako lesio batetik bueltatzean jokalariak beldurra izatea mugimendu batzuk egiterakoan. «Azken batean, ez zara min hartu aurreko jokalari bera. Hilabete batzuk pasatzen dira harik eta lesioa izan duzun belaunean pentsatu gabe jokatzen duzun arte».

«Ez zara min hartu aurreko jokalari bera. Hilabete batzuk pasatzen dira harik eta lesioa izan duzun belaunean pentsatu gabe jokatzen duzun arte».

Esther Arrojeria (Bera Berako jokalaria)

Behin bete-betean itzulita, Bera Berako funtsezko jokalari bihurtu zen, eta Espainiako selekzioak deitu zion Errumanian torneo bat jokatzeko. Hor apurtu zuen beste belauneko lotailua: «Aste osoa eman nuen multzoarekin entrenatzen, eta partida bezperako lan saioan hartu nuen min». 

Bigarren lesioa «kolpe latza» izan zen. «Askoz gogorragoa izan zen. Azken batean, banekien zer zetorkidan. Baina batez ere gaizki pasatu nuen osatze prozesua askoz mantsoago joan zelako». Nahi eta ezin horrek «frustrazioa» eragiten zion. «Hilabete zailak izan ziren. Ezin nuen belauna tolestu eta luzatu. Ondo ibiltzeko ere ez nintzen gai. Baina ez nuen etsi, lanean jarraitu nuen, eta aurrera atera nintzen».

Bederatzi hilabete eman zituen jokatu gabe. «Lehen aldian baino hilabete gehiago eman nituen osatzen, eta uste dut behar zen garaian itzuli nintzela».

Arrojeriak beste arlo bati ere egin dio azpimarra: psikologikoari. «Halako lesioen osatze prozesuetan, lan fisikoa bezain garrantzitsua da lanketa psikologiko ona egitea. Emozio asko izaten dituzu, eta horiek kudeatzen closeZuzentzen.ikasi behar duzu. Asko ikasten duzu, eta itzultzean beste bat zara, bai pertsona moduan eta bai jokalari moduan, helduagoa».

Jatorrizko artikuluak