«Gure letretan ikusgaitasuna hartu dute literatur kanonetik at egon diren emakumeek»

  • 837 hitz
00:00 /

Berria FM Podcastean literatur kanona hartu dute hizpide. Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du esklusibotasuna, baina aldatzen ari da hori: emakumeek, arrazializatuek eta genero disidentziek bere lekua hartu dute.

Itziar Ugarte Irizar BERRIAko kazetariarekin eta idazlearekin aritu dira Ane Eslaba eta Uxue Rey. Egungo literatur kanonarencloseofiziala eta ohikoa izan dena, eredu izan dena, nagusitasuna izan duena auzia aztertzeko zenbait gakocloseazalpen, klabe azaleratu dituzte podcastean, eta zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» agerian utzi. Bestelako ahots, gai eta kontamoldeek lekua hartu dute azkenaldian: emakumeek, arrazializatuekcloseArrazarengatik baztertuak direnak, genero disidentziekclosegenero normatibotik at daudenak...

«Literaturan eta beste diziplina batzuetan, figura maskulino eta konbatibocloseborrokalari, oldarkor batekin egituratu da kanona, baina gero eta gehiago entzuten da gizon zuri heterosexualaren eredua ahuldu egin dela». Polemika piztu zuen iritzi artikulu bat hartu du abiapuntutzat Ugartek gaiari heltzeko: «Estatu Batuetan gizon idazle gazteak desagertzen ari zirela, hori zihoen artikuluak, eta, kezka horretatik abiatuta, polemika piztu zuen. Gurera ekarri nahi nuen gaia. Ez da zurrumurrua, nahiko agerikoa da; azken urteetan, gure letretan ikusgaitasuna hartu dute literatur kanonetik at egon diren emakumeek. Hor arakatu nahi nuen».

Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasunaclosebakana dena, besteak kanpoan uzten dituena; baina, oraindik ere bai? Galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da kazetaria. Nerea Arruti EHUko irakaslearengana jo, eta halaxe esan zion hark: «Aurreko eredua hori izan da: gizon zuria, ni naiz onena eta beste gizon baten aurka nik idatziko dut liburu onena. Eta hori amaitu da: lehia bukatu da».

Gizon zuriaren ikuspuntua oraindik ere erdigunean dagoela uste dute adituek, hala ere. Nerea Arrutirekin bat datoz Ibai Atutxa EHUko irakasle eta kritikaria eta Maria Mur editorea. Hiruren iritziz, aldaketa zera da: gizon zuria jada ez dago bakarrik zentro horretan. «Dibertsifikatu closezabaldu, askotarikoago bihurtuegin da kanona».

Gaiaz hizketan hasteko, 1960ko hamarkadara jo beharra dago, Atutxaren ustez. Orduan hasi ziren literatur kanona auzitan jartzen, eta  azaldu du bi gertaeraren bitartez jazo zela hori: munduko askapen mugimendu emantzipatzaileenZenbait herrialdetan independentzia lortzeko sortutako askapen mugimendu nazionalak olatua eta ezkerreko pentsamendu kritikoaren eraberritzea. Hor daude 68ko Maiatza, Simone de Beauvoirren Bigarren sexua, Franz Fannonen pentsamendu antikoloniala, Edward Saiden kritika postkoloniala, eta beste; eta literatur kanonaren kritika, beraz, «gizartearen egituratze zapaltzaile bati egiten zaion kritika» dela nabarmendu du Atutxak, abiapuntu modura.

Gaur egun ere, kanona auzitan jartzekoclosezalantzan jartzeko orduan, garrantzitsua iruditzen zaio «begirada emantzipatzaileclosenorbere buruaren jabe denari dagokiona, besteen menpekotasunetik kanpokoa» horri eustea. «Zerrenda kanonikoen eraikuntzan komunitate arrazializatuak, emakumeak, sexualitate eta desira disidenteak eta abar baztertu dira historikoki. Atzean geratu da eredu «lehiakorra», baina Atutxa zuhurtziazclosetentuz, kontuz aritu da, hala ere. «Orain dela urte batzuk, kontua zen ea nor zen idazlerik onena. Gurean ere bai: Atxaga edo Saizarbitoria, hori zen galdera. Eztabaida horrek ez dauka lekurik gaur, eta hori aniztasunagatik da; ireki egin da kanona».

«Irakurleen iraultza»

Arrutik gogora ekarri du Eider Rodriguezek euskarazko eleberriak idazteko I. Xabier Lete beka irabazi zuenekoa. «Inori ez diot entzun esaten emakumea delako irabazi duela. Ez da zalantzan jarri haren literatur lanaren kalitatea, eta orain dela urte batzuk askok egingo zuten hori. Halakoak kanonizazio bide garbiak dira, eta hor mugarri bat ikusten dut nik».

Kanonaren osaketa berrikustea bezain garrantzitsua iruditzen zaio Arrutiri, ordea, historiografia closehistoria nola kontatzen den, nola idazten denberrikustea: kanona nola transmititzen den. Adibide bat jarri du: «Atxagak 1989an irabazi zuen Espainiako Narratiba Saria, eta hori euskal literaturaren homologaziocloseaitorpena modura kontatzen da. Mariasun Landa, baina, garai berean punta-puntako nazioarteko sariak irabazten ari zen, eta hori ez da kontakizunean sartzen». Horregatik, kritikatu egin du emakumeak literaturara azken hamarkadetan sartu direla esatea: «Aurreneko eleberri modernoa Mary Shelleyk idatzi zuen [Frankenstein1818an]James Joyceren editorea emakume bat izan zen, Virginia Woolfek T. S. Eliot idazlearen lana editatu zuen... Emakumeak ez datoz orain, emakumeak hasieratik egon dira». 

Kanonak baztertutakoak aurrez inoiz egon gabeko leku batean baldin badaude orain, ordea, irakurleei esker daude, Arrutiren ustez. «Kritikariena baino gehiago, irakurleen iraultza izan da. Euskal Herrian batez ere. Pentsatu zenbat irakurle talde dauden, ia denak emakumeek osatutakoak. Lana batez ere irakurleek egin dute». 

'Miñan', «dekreazio» lan gisa

Kanonaren eztabaidan pil-pilean den beste «gai handi bat» dekolonialitatea closekolonialismoaren begirada auzitan jartzen duen pentsaerada, Arrutiren esanetan. Mendebaldeak munduko beste eremuekin eta kulturekin zer botere harreman kultural, narratibo eta linguistiko ezarri dituen aztertzeaz aritu da, handik kanpoko identitate, hizkuntza eta mundu ikuskerak literaturarako duen potentziala aitortzeaz.

Arrutiren iritziz, bada gurean ezinbestean azpimarratu beharreko lan bat: Miñan (Susa, 2019), Ibrahima Baldek ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzitakoa. Baldek Gineatik Europara iristeko egindako zeharkaldia kontatu zuten liburuan. «Miñan oso ondo eraikita dago. Dekreazio lan bat da; ez da bakarrik eraikitzea, baizik eta norbere lekua deseraikiz eraikitzea; idazlearen figura jakin bat deseraiki egiten da, eta hori oso lan zaila da. Ez da datorren jendeari lekua egitea bakarrik: posizioak moldatu egin behar dira».

Euskal literatur sistemari begira, aldaketa batek pozten du bereziki  Arruti: idazle gazte asko elkarrengandik gertu ikusteak, «gizonen onespen beharretik» askeago. «Idazle gazte-gazteenen artean emakumeak dira gehienak, eta inbidia handia ematen didate haien taldeek; Behe Banda, Pomada banda... Guk baimena eskatu dugu lekuetan sartzeko; nik Londresen ez nuen eskatzen, baina hemen bai. Idazle gazte askok orain ez dute eskatzen: sua lapurtu egiten dute, eta hori egin behar da, hala egin dute aurretik ere. Hauek beste modu batean ari dira literaturara sartzen; hori sekulako diferentzia da, eta kanonaren formazioan ere garrantzi handia dauka».

Jatorrizko artikuluak