Mbaye Gil Sanchez: «Beharrak nire herrian ase baditzaket, ez dut zertan bizitza arriskatu»

  • Albistea entzun

Basurtuko ospitaleko erizaina da Mbaye Gil Sanchez (Dakar, 1987). Senegaldarra da jaiotzez; 15 urte zituenetik bizi da kanpoan, baina lotura du sorlekuarekin: Sunu Gaal erakundearen bidez, oinarrizko zerbitzuak ematen dizkie hangoei.

Senegaldik 15 urterekin joan zinen. Zein zen egoera?

Bost anai-arreba gara. Nire aita hil zenean, 7 urte nituen, eta garai oso konplikatua izan zen nire amarentzat. Baina ni umea nintzen, eta ezin nuen ezer egin laguntzeko. Egoerak ez zuen hobera egiten; gainera, hitz egiten ziguten Europara joan eta euren egoera asko hobetu zutenez, eta nik ere hori nahi nuen nire familiarentzat. Europara heltzeko modu bakarra patera zen, baina nik ezin nuen ordaindu, eta heldutakoan ordainduko niela promestucloseAgindu, hitzeman. nien bidaiaren antolatzaileei.

«Europara heltzeko modu bakarra patera zen, baina nik ezin nuen ordaindu, eta heldutakoan ordainduko niela promestu nien bidaiaren antolatzaileei».

Mbaye Gil Sanchez (Sunu Gaal GKEko kidea)

Nolakoa izan zen bidaia pateran?

11 egun izan ziren, luzeak eta gogorrak. 138 pertsona gindoazen pateran, zaila zen mugitzea, eta ez zegoen elikagai nahikorik: patera zeramatenek erabaki zuten eurak ondo elikatuko zirela, eta guk bi egunean behin jango genuela. Zortzigarren egunean, hainbat hildako ikusi genituen flotatzen, txalekoa soinean. Astebete lehenago atera ziren, eta olatuek patera hondatu zieten. Jendea beldurtu egin zen, eta esan ziguten oihuka hasten zena uretara botako zutela; ez zuten inor bota.

Zer egoeratan heldu zinen Tenerifera (Espainia)?

Ahul, gosez, deshidratatuta, baina pozik Europara heltzeagatik, uste bainuen ordutik aurrera nire bizitza hobetu egingo zela. Baina ez zen hala gertatu. Berrogei egunez egon nintzen Tenerifeko adingabeen zentro batean, eta Sevillako [Espainia] beste batetik joatea erabaki nuen, lehenbailehen lanean hasi nahi bainuen. Valentziara [Herrialde Katalanak] joan nintzen laranjak jasotzera, eta gero kalean saltzen hasi nintzen.

Noiz heldu zinen Bizkaira?

2005ean, jakin genuen uda oro jaiak egoten zirela herrietan, eta hurrengo urtean Iruñeko sanferminetara joan ginen saltzera, eta gero Bilboko Aste Nagusira. Paterako arduradunek jendea zuten Bilbon, eta zorra erreklamatzen hasi zitzaizkidan. Baina Bilbon geratzea erabaki nuen, polizia jazarpena Valentzian baino txikiagoa zelako; hirutan atxilotu ninduten han.

«Bilbon geratzea erabaki nuen, polizia jazarpena Valentzian baino txikiagoa zelako; hirutan atxilotu ninduten han».

Mbaye Gil Sanchez (Sunu Gaal GKEko kidea)

Noiz ordaindu zenien zorra paterakoei?

2011n. Momentuan ordaintzen bazenuen, 1.500 euro ziren; beranduago ordainduta, bikoitza. Baina nik 4.500 euro baino gehiago ordaindu nizkien, azkenean.

Erizaintza ikasi zenuen urte batzuk geroago. Nola?

Algortara [Bizkaia] joaten nintzen saltzera, eta taberna batean gizon bat egoten zen, ezer erosten ez zidana baina nirekin hitz egiten zuena beti. Konfiantza harreman bat sortu zen, eta etxeko obra batzuekin lagun niezaion eskaini zidan; obrak bukatutakoan, harekin bizitzen hasi nintzen, eta hark lagundu zidan unibertsitatean sartzen. Erizaintza ikasi nahi nuen, Espainiara heldu nintzenean Gurutze Gorriko boluntarioek emandako artacloseZaintza, arreta.gatik; tratu hori itzuli nahi nuen. Orain, gizon hori nire aita da legalki: haren abizenak daramatzat.

«Erizaintza ikasi nahi nuen, Gurutze Gorriko boluntarioek emandako artagatik; tratu hori itzuli nahi nuen».

Mbaye Gil Sanchez (Sunu Gaal GKEko kidea)

Eta zure jatorriko familiarekin nolakoa izan da harremana?

Lagun batek esaten du migratzen duzunean zaren guztia uzten duzula jatorrian. Eta egia da: ez zara pertsona bera, erabat aldatzen zara. Eta, gero, berriro jaiotzen zara. Ni ez naiz 15 urterekin alde egin zuen mutil hura, ez bainuen nire familia berriro ikusi 2017. urtera arte, nire egoera administratiboa jada erregularizatua zegoela. Gainera, amari esan nion futbol partida bat jokatzera nindoala, eta bederatzi hilabetez egon nintzen harekin komunikatu gabe. Uste zuen itsasoan hil nintzela.

«Amari esan nion futbol partida bat jokatzera nindoala, eta bederatzi hilabetez egon nintzen harekin komunikatu gabe. Uste zuen itsasoan hil nintzela».

Mbaye Gil Sanchez (Sunu Gaal GKEko kidea)

Zergatik sortu zenuen Sunu Gaal?

Sunu gaal-ek esan nahi du gure patera. Eta helburua da 15 urteko mutiko hori bere herrian gara dadin, patera bat hartu beharrean: nire beharrak nire herrian ase baditzaket, ez dut zertan bizitza arriskatu itsasoan. Eta ez da bakarrik patera, egokitze prozesua ere oso gogorra baita. Senegalen nengoen bitartean esan izan balidate Europan zer gertatzen den, ez nukeen sinistuko; orain, hango jende askok ez du sinisten. Etorkizunean gazte horiek Europara badatoz, nahi dugu beste modu batean etor daitezela.

Jatorrizko artikuluak