Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda

  • Albistea entzun

Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz», azaldu du.

Urtarrilaren 13an argitaratu zuen Kai Nakai musikari gasteiztarrak Shakiraren azken kantaren euskarazko bertsio bat, edo, hobeto esanda, Tiktokek duen denbora mugaren araberako bertsioaren puska bat, eta dagoeneko milioi bat ikustaldi lortu ditu.

Kantaren bertsio osoa plazaratzeko asmorik ote duen galdetu diote musikariari. «Egiten ditudan cover-ak Bertsioak.beti zatitxo bat dira, Tiktokerako baitira. Normalean, bideo laburrek hobeto funtzionatzen dute», erantzun dio abeslariak BERRIAri. Gaineratu du uste duela ez lukeela modurik izango musika zabaltzeko plataformetan jartzeko kantua, jatorrizko abestiaren oinarria erabiltzen duelako. Horrek egile eskubideen gatazka eragingo luke, noski.

Iratxe Aguilera Kai Nakai musikariak ohitura du asko zabaltzen diren kantuen bertsio laburrak egiteko. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, lan asko da eta (horretarako badauzkat nire abesti propioak), baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz». Aurreko batean, Rosaliaren Despechá kantaren lagin bat jarri zuen sare sozialetan.

Reggaeton euskaldun eta ahaldundua

Reggaeton euskaldun eta ahaldunduacloseBoteretua. egiteagatik da ezaguna Kai Nakai gasteiztarra. Musika estilo horrek duen ospe matxistari buelta emateko asmoz ekin zion sortzeari. «Beti esan da reggaetona oso matxista dela, eta guk erakutsi nahi izan dugu hau ere musika dela, eta musika berez ez dela matxista, eta gure hitzek kolektibo guztiak hartzen dituztela kontuan», esan zion BERRIAri 2020. urtean.


«Beti esan da reggaetona oso matxista dela, eta guk erakutsi nahi izan dugu hau ere musika dela, eta musika berez ez dela matxista, eta gure hitzek kolektibo guztiak hartzen dituztela kontuan».

Kai Nakai (musikaria)

Durangoko Azokako Sormen Beka irabazi zuen 2019an, eta, horri esker, Baimenik gabe diskoa plazaratucloseAtera, kaleratu. zuen 2020an, azokan bertan. Geroztik, ez da geratu. Maitia disko laburra plazaratu zuen 2021. urtean, eta Tira singlea iaz.

Kai Nakairen bertsioaren hitzak:

Barkatu, beste hegazkin bat hartu dut.

Etsipen handia izan dut jada.

Hain txapelduna zinela esaten duzu

eta behar zintudanean, guztiz galdu ninduzun.

'Sorry', txiki, amaitu da.

Esan agur, ni naiz eredua.

Ni bezalako otso bat ez dago galdua.

Ni bezalako otso bat ez dago zu bezalakoekin.

Zuretzat gehiegi nintzen

eta orain zaude zu bezalako batekin.