Mohammed: «Ez da justua iheslariok hainbeste hilabete igarotzea asiloa lortzeko»

  • Albistea entzun

Mohammed (Teheran, 1999) 2020ko otsailean iritsi zen Irandik Lesbosera (Grezia), haren sorterrian indarrean zegoen «erregimen islamista jasangaitza» zela eta. Irandik Turkiara aurrena, eta handik Lesbosera gero, itsasoz amesgaiztoz jositako bidaia egin ondotik.

Asiloa noiz emango dioten zain dago. Bien bitartean, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeko okina da Kara Tepe kanpalekuan. Bertan elkarrizketatu du BERRIAko kazetariak.

Nola oroitzen duzu Lesbosera egindako bidaia?

Ikaragarria izan zen. Turkiatik itsasoz eginiko bidaia oso gogorra izan genuen, eta, askotan, hil edo biziko egoerak bizi izan nituen. Halako beldurrik ez nuen inoiz sentitu. Oso ilun zegoen dena, eta ez zen ezer ikusten.

Zenbat pertsonak zeharkatu zenuten Egeo itsasoa?

48 lagun gindoazen ontzian, 35rentzako txalupa zela kontuan hartuta. Beraz, itsasontzia behar baino hondoratuago zegoen, harik eta ura sartzen hasi zen arte. Hala moduz, ura xukatzearicloseKentzeari, lehortzeari.
ekin genion, eskuekin edota txapelekin. Ozta-ozta lortu genuen Lesbosera heltzea. Korrika irten nintzen itsasertzetik, eta basoan sartu nintzen. Egoera baretu bitartean, ezkutuan egon nintzen. Eta hori guztia negu betean.

Egoera horretan, burutik zer pasatu zitzaizun?

Mamuak etorri zitzaizkidan, Irandik irtetea erabaki ona edo txarra izan ote zen. Iran herrialde indartsua zen, baina muturrekoa, diktatoriala. Erregimen islamikoa zegoen indarrean, eta horren aurka nengoen, herritarren eskubideak urratzen zirelako. Horregatik guztiagatik erabaki nuen herrialdetik irtetea.

Seniderik baduzu Lesbosen?

Ez. Bakarrik etorri nintzen, nire familia Iranen utzita. Oso gogorra da 20 urterekin sorterritik bakarrik ihes egitea.

«Oso gogorra da 20 urterekin sorterritik bakarrik ihes egitea (...) Europara iritsi nintzenetik ez dut familiaren berririk izan».

Mohammed (migratzailea eta okina)

Familiarekin hitz egiten duzu?

Europara iritsi nintzenetik ez dut haien berririk izan, eta ez dut familiarengan pentsatzen.

Kara Tepeko kanpalekuaren aurretik, Moriakoa zegoen, 2020ko irailean suak hartu zuen arte. Nolakoak izan ziren lehen egunak?

Bertan zeuden iheslariek kanpokotzat hartu ninduten. Herrialde ugaritakoak geunden; afganiarrak, siriarrak, Saharaz hegoaldeko afrikarrak... Bakoitzak bere hizkuntza, kultura eta erlijioa zuen, eta ia egunero liskarrak izaten genituen. Suak hartu zuenean, iheslari asko ezer gabe geratu ziren.

Noiz heldu zitzaizun Zaporeak-en deia?

Moriakoak su hartu baino lehenago iritsi zitzaidan sukaldean lan egiteko aukera. Zortea izan nuen, eta oso eskertua nago. Langileon eta boluntarioen artean giro oso ona dugu. Funtsean, kulturartekotasunaren topalekua da.

Zer egitea gustatuko litzaizuke?

Nekazaritza ikasten ari naiz, nire sorterricloseJaioterri.
an baserri giroan bizi nintzelako. Mitileneko ikastetxe batera joaten naiz, eta greziera ikasten ari naiz. Halere, atzerritarra naizenez, azterketa berezi batzuk egin behar ditut unibertsitatera joan ahal izateko. Ekonomiarekin lotura zuzena duen lanbide bat topatu nahiko nuke.

«Nekazaritza ikasten ari naiz, nire sorterrian baserri giroan bizi nintzelako. Ekonomiarekin lotura zuzena duen lanbide bat topatu nahiko nuke».

Mohammed (migratzailea eta okina)

Behin baino gehiagotan eskatu duzu asiloa. Zer egoeretan zaude?

AsilocloseEstatu batek atzerriko iheslari politikoei ematen dien babesa.
eskaerak kudeatzen dituen Greziako bulegoak elkarrizketa batzuk egin dizkit, baina, sei hilabeteren ostean, ez didate ezer esan. Ziurgabetasunez bizitzen ari naiz egoera hau. Injustua da.

Nora joan nahiko zenuke?

Hemen geratu nahi dut, oraingoz. Seguru sentitzen naiz Mitilenen, nire etorkizunari begira aukerarik egokiena delako. Zoriontsu naiz hemen, eta lagun onak ditut.

Zer mezu helaraziko zenioke Europako Batasunari?

Ez dut ezer helarazteko, Europako Batasunak bai baitaki ez dela justua iheslariok hainbeste hilabete igarotzea asiloa lortzeko. Galdetuko nieke ea zergatik ezartzen dizkiguten halako neurri eta baldintza zorrotzak.

Jatorrizko artikuluak