Kazetaritza 'elikagai'

  • 650 hitz
  • Albistea entzun

Muskizko institutuko batxilergoko ikasleek kazetaritza landu dute BERRIA Ikasgelarekin elkarlanean, eta elkarrizketa egin diote Maddi Etxeberria Otaegi nutrizionistari.

Kazetaritzak aukera asko eskaintzen ditu aktualitatea baliatuz hezkuntzako curriculumak lantzeko, eta euskarazko egunkaria bide hori aztertzen eta garatzen ari da.

Muskizko institutuko (Bizkaia) batxilergoko lehen mailako ikasleek nekez pentsatuko zuketen noizbait kazetari lanetan arituko zirenik, euskaraz. Baina aldizkari bat egin dute instituturako —Muskizetik mundura— eta elkarrizketa bat egin zuten BERRIAren egoitzan bertan. Haien kezkekin bat egiten duen eta sare sozialetan parte hartzen duen norbait nahi zuten Alvarok, Tatianak, Asierrek, Enekok, Markelek, Izarok, Aritzek, Nahiak eta Erikak elkarrizketarako. Maddi Etxeberria Otaegi nutrizionista, komunikatzailea eta influencer-a zuten egunkariaren bilera gela handian aurrez aurre.

Gaur egungo gatazkak eta errealitatea IKTen bidez. Horixe batxilergoko lehen mailako hautazko ikasgaietako baten izena. Izenez, lantegicloseEginkizun. handia. Nola eman? Nola landu? «Ideia zoro bat» okurritu zitzaion Inma Martinez ikasgaiaren arduradun eta institutuko zuzendariari: kazetaritzaren bidez, prentsaren bidez, lantzea. BERRIAra deitu zuen, egunkarian Ikasgela atalera bideratu zuten eskaria, eta ikasleek kazetaritzari buruzko bi saio egin zituzten institutuan, Ainhoa Oiartzabal Ikasgelako kazetariak eskainita. Aste batzuk geroago, 16-17 urteko zortzi gaztek galdetegi bat eta elkarrizketatu bat zituzten. Euskaraz egin dute prozesu guztia. Euskara lantzea ere bazen helburuetako bat.


Nutrizionista begano bati galderak

Hasteko, oinarrizko galdera Etxeberriari: «Zerk erakarri zintuen nutriziotik?». Erantzuna, ez hainbeste: «9 urtetik batxilergoa hasi arte esaten nuen biologoa izan nahi nuela: Jane Goodallen dokumental bat ikusi nuen, Afrikan orangutanekin lan egiten, eta esan nuen orangutanekin lan egin nahi nuela».

Batxilergoa hasi aurreko urtean, ordea, bizitza osoan argaltzeko egin duen dieta bakarra egin zuen, makrobiotikacloseBereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten dituen elikadura mota bat da. n oinarritua, eta elikagaiek hartu zuten orangutanen lekua. Gustuko zuen elikadura, eta nutrizioa ikasi zuen, EHUn, Gasteizen.

Etxeberriak behin bakarrik egin du argaltzeko dieta, eta dieten kontrakoa da. Zergatia galdetu zioten Muskizko ikasleek. Datu bat eman zuen Etxeberriak: «Frogatuta dago argaltzeko dieten %95ek ez dutela funtzionatzen. Ondorio psikologikoak ere ekartzen ditu askotan».

«Frogatuta dago argaltzeko dieten %95ek ez dutela funtzionatzen. Ondorio psikologikoak ere ekartzen ditu askotan».

Maddi Etxeberria Otaegi (nutrizionista)

Argaltzeko, gutxiago jan eta kirola egin. Ez. «Hori faktoreen %37 baino ez da; gainerako %63a genetika, egoera sozioekonomikoa, osasun zerbitzuetarako sarbidea, kutsadura... dira». Gazteei zer pentsatua eman zien esaldi batekin osatu zuen azalpena: «Hobeto jan dezakegu gutxiago jan gabe».

BeganoacloseAnimalietan jatorria duen produkturik kontsumitzen ez duen norbait.
da Etxeberria, eta begano izateari buruzkoak izan ziren gazteek prestatutako galderetako asko. Aitortu zuten, ordea, inguruan begano gutxi ezagutzen dituztela. «Geroz eta errazagoa da beganoa izatea», esan zien Etxeberriak, «baina gizartean erresistentzia asko daude: zalantzan jartzen zaituzte etengabe, eta alderdi soziala da zailena».

«Geroz eta errazagoa da beganoa izatea, baina gizartean erresistentzia asko daude: zalantzan jartzen zaituzte etengabe, eta alderdi soziala da zailena».

Maddi Etxeberria Otaegi (nutrizionista)

Alderdi sozial horren barruan sartzen dira familian egiten diren ospakizunak. «Gabonetan, urdaiazpiko eta ganba beganoak erosten ditut», Etxeberriak. Ikasleek barre egin zuten. «Ez dut nahi nire ondokoek otarrainxkacloseItsas krustazeoa.
k jaten dituzten bitartean nik kuiatxocloseKalabazina.
pure bat jan».

Berezko produktuak imitatzen dituzten gero eta produktu begano gehiago daude: antzeko testura dute, antzeko usaina, antzeko zaporea. «Beganook ez dugu urazacloseLetxuga.
bakarrik jaten». Garbi eta zuzen hitz egin zien Etxeberriak. Gazteek eskertu zuten.

Sare sozialetan, euskaraz

Sare sozialetan aritzen da Etxeberria. Tiktoken, Instagramen eta Twitterren batez ere, nutrizioari buruzko edukiak zabaltzen normalean. Tiktok da Muskizko ikasleen sare sozial nagusia. «Zergatik sare sozialetan?», gazteen galdera. «Beganismorako trantsizioa egin nuenean hasi nintzen. Asko ikasi nuen Instagramen. Baina ez zegoen eduki sortzaile euskaldunik. Nik euskaraz sortzen dut eta sortuko dut». Ohar bat ere gehitu zien: «Profil errealak falta dira sare sozialetan».

«Asko ikasi nuen Instagramen [beganismoari buruz]. Baina ez zegoen eduki sortzaile euskaldunik. Nik euskaraz sortzen dut eta sortuko dut».

Maddi Etxeberria Otaegi (nutrizionista)

2.500 jarraitzaile ditu Instagramen: «Badirudi gutxi direla, baina, guztiak hemen behean jarriz gero, harrituta geratzen zara: 2.500 lagun herri bat da». «Zenbat biztanle ditu Muskizek?», galdetu zien. «8.000 bat», erantzun zioten; «Sopuertak 2.500 inguru ditu».

Ikasleek gustura bukatu zuten saioa. «Interesgarria izan da?», galdetu zien Oiartzabalek. «Bai». Ikasgaiaren planteamendua ere gustatu zaie. «Interesgarriena hona etortzea izan da, ikustea lana nolakoa den benetan, ez soilik albistea ikustea Interneten». Sare sozialak eta telebista dira haien informazio iturri nagusiak. «Sakelakoan jasotzen dut informazioa; nola erosiko dut paperezko egunkaria?», galdetu zuen batek.

Jatorrizko artikuluak