«Hainbat inkestaren bitartez ikusi dugu psikofarmakoen kontsumoa igotzen ari dela nerabeen artean»

Xabi Martinez-Mendiak antsiolitikoen kontsumoa ikertu du nerabeen artean, eta ondorioztatu du mutil baino neska gehiagok hartzen dituztela.

Xabi Martinez-Mendia (Gasteiz, 1998) ikertzailea da. EHUko OPIK ikerketa taldean ari da osasunaren faktore sozialak ikertzen: «Soziologiak osasuna prozesu historiko, politiko eta sozial gisa kokatzen du, eta ikuspegi horrek osasuna askoz modu konplexuagoan ulertzea dakar». Antsiolitikoen kontsumoa ikertu du nerabeen artean.

Nolakoa da antsiolitikoen eta lasaigarrien kontsumitzailea?

Orokorrean, ikerketek erakutsi dute 46 eta 64 urte bitarteko emakumea dela, etxekoandrea edo langabetua, bakarrik bizi ohi dena eta osasun arazo kronikoak eduki ohi dituena.

Edonola ere, zuek nerabeengan jarri duzue arreta. Zergatik?

Ikusi dugu gizarte mailan kezka dagoela nerabeen egoeraren inguruan, pandemia osteko egoeraren inguruan batez ere, eta horri buruzko lan lerro bat dugu. Hainbat inkestaren bitartez ikusi dugu psikofarmakoenclosenerbio sistema zentralean eragina duten medikamentuak kontsumoa igotzen ari dela nerabeen artean; kasu batzuetan, igoera altuagoa izan da nerabeen kontsumoan helduen kontsumoan baino. Gainera, nerabezaroan hasten da ja genero desberdintasuna: 10 urte inguru dituztenen artean, mutilen eta nesken kontsumoa paretsua da, baina, nerabezaroan sartzen joan ahala, mutil baino neska gehiagok hartzen dituzte antsiolitikoak. Handik aurrera, joera horri eutsi egiten zaio, eta handitu egiten da.

Botika psikotropikoen kontsumoa hazi izanak esan nahi du hein berean okertu dela buru osasuna?

Kausalitateaz ezin dugu hitz egin, baina bai asoziaziocloselotura batez. Hipotesietakocloseteoria bat, tesi bat bat da psikotropikoen kontsumoaren igoerak ez lukeela inolaz ere ekarriko buru osasuneko arazoak murriztea. Ikerketek erakutsi dute botiken kontsumoak eta buru osasuneko arazoek, biek, egiten dutela gora, eta batak ez duela bestea murriztea eragiten.

Kontsumo datuetan alde handiak daude Europako herrialdeen artean?

Bai. Europako kontsumo datuak ikusten hasi ginen, eta ikusi genuen herrialde bakoitzeko kontsumo datuak oso desberdinak direla, bai kontsumo orokorrari dagokionez, bai genero desberdintasunari dagokionez. Portugalgo nerabeen %19k antsiolitikoak kontsumitu ditu inoiz, Espainian %14k, Italian %10ek, Ukrainan %5,6k, Letonian %28,2k... Europan kopuru baxuena Errumanian dute —%4a—, eta Eslovakiak %15a du, halako hiru. Alde handia ikusi genuen, eta horrek piztu zidan ikertzeko nahia: ea herrialde barruko faktore batzuek —genero berdintasun mailak eta egoera sozioekonomikoak— eragina ote zuten alde horietan. Hori izan zen hastapenaclosehasiera, abiapuntua.


«Zenbat eta genero berdintasun handiagoa, BPG 'per capita' altuagoa eta desberdintasun sozial gutxiago izan, orduan eta gehiago murrizten da generoari dagokionez kontsumoan dagoen aldea»


Ondorio nagusi bat?

Ia-ia herrialde denetan mutil baino neska gehiagok hartu dituzte antsiolitikoak inoiz.

Eta horretan sakondu duzue.

Generoari erreparatuta, zera ikusi genuen: zenbat eta genero berdintasun handiagoa, BPG per capita altuagoa eta desberdintasun sozial gutxiago izan, orduan eta gehiago murrizten da generoari dagokionez kontsumoan dagoen aldea. Hau da, genero desberdintasun eta desberdintasun sozioekonomiko handia duten herrialdeetan handitu egiten da genero arrakala hori. Herrialde parekideagoetan ez da hain desberdina mutilek eta neskek psikofarmakoekiko duten joera, ezta kontsultara joateko, emozioak adierazteko eta ondoezari aurre egiteko estrategiak bilatzeko moduak ere.

Galdera berriak ere sortu dira?

Bai. Erabiltzen ditugun adierazleak oso zabalak dira, eta deskribapen zabalak ematen dizkigute. Faktore kulturalek psikofarmakoetarako bidea erraztu edo zaildu dezakete, eta ikertzeke daude.


Jatorrizko artikuluak