Nola funtzionatzen dute betaurrekoek?

Ikusgelako bideo pedagogiko honek hizpide du zer funtzio betetzen duten egunerokoan jartzen ditugun betaurrekoek eta nola lan egiten duten. Desberdinak dira miopeentzako betaurrekoak eta hipermetropia dutenentzakoak, bakoitza modu batean eginda dago eta.

Miopeek ez dute urrun ikusten, hipermetropeek ez dute gertu ikusten, eta astigmatismoa dutenek, berriz, ez bata eta ez bestea. Horregatik, bakoitzak duen lente naturala, hau da, begia, lente artifizial batekin ordezkatu behar du, burmuinak ondo ikusi ahal izan dezan.

Nola ulertu nola funtzionatzen duten betaurrekoek? Sakatu hemen.