Zergatik da pixa horia?

  • Albistea entzun
00:00 /

Orain arte, misterio bat zen pixaren kolorea zerk eragiten duen. AEBetako ikertzaile talde baten arabera, ‘bilirubina reduktasa’ entziman dago kolore horiaren jatorria.

Entzima identifikatu dutenez, ikerlariak gai izango dira aztertzeko hesteetako bakterioek nola eragiten dioten zenbait gaixotasuni, besteak beste ikteriziari.

Testu mediko zaharretan pixa aipatzen da gaixotasunak diagnostikatzekocloseEritasun bat sintomen eta azterketen emaitzen bidez zehazteko prozesua.
metodo gisa: gernuaren kantitatea, kolorea, trinkotasuna eta zaporea ere agertzen dira apunte medikoetan. Pixaren kolorea zen medikuek pazienteak diagnostikatzeko erabiltzen zituzten pista nagusietako bat, eta medikuntza modernoan oraindik ere erabiltzen da gaixotasunak antzemateko. Hala ere, bazen misterio bat, orain arte erabat argitu gabea: zergatik da pixa horia? AEBetako Marylandeko Unibertsitateko lantalde batek topatu du erantzuna: Bilirubina reduktasa izeneko entzimacloseBiokimikako erreakzioak eragiten dituen gai urkorra.
ren eragina da.

Gernuaren tonalitate horixkaren fenomenoa argitzeko azalpen zientifikorik ez da izan luzaroan, nahiz eta gizaki gehienen egunerokoan presente dagoen ezaugarri biologikoa den. Marylandeko Unibertsitateko ikerlariek, hutsune hori betetzeko asmoz, urobilina pigmentucloseAnimalien edo landareen ehunetako gaia, kolore jakin bat sortzen duena.
a ikertu zuten. Irene Sarrias NUPeko Medikuntza ikasleak azaldu duenez, urobilina zen hori kolorearen eragile ezagun bakarra: «Globulu gorriak zatitu egiten dira zahartzean, eta, aldi berean, hemoglobinacloseOdoleko globulo gorrietan aurkitzen den kolore gorriko proteina.
askatzen dute. Hemoglobina hori bereizten denean sortzen da urobilinacloseBilirrubinaren metabolismoarengatik sortzen da, hemoglobinaren degradazioaren ondorioz.
pigmentu horixka». Globulu gorriak deskonposatu eta sei hilabete iragatean, hori-laranja koloreko pigmentua sortzen da.

Hala ere, urobilinaren atzean dagoen bilirubina reduktasa entzima, kolore horiaren jatorria, ezezaguna zen. Bilirrubina substantzia horixka bat da, globulu gorri zaharrak deskonposatzean sortzen dena. Entzima behazuncloseIsurkari berdexka, gibelak etengabe jariatzen duena.
ean dago, gibelak elikagaiak digeritzeko jariatutako likidoan. Jesus Jimenez urologoGernu aparatuaren eritasunetan espezialista den sendagilea.
ak eman ditu xehetasunak: «Urobilina duela 125 urte baino gehiago identifikatu zen arren gernuaren pigmentu hori gisa, hura ekoizten duen entzima misteriotzat hartzen zen; orain arte».

Aurkikuntza gehiagori bide

Pixaren kolore horiaren jatorria argitzeko ez ezik, entzima aurkitu izana lagungarria izan daiteke ikteriziacloseLarruazalak eta begiek kolore horia hartzea, gibela ondo ez aritzearen ondorio dena.
n eta hesteetako eritasunetan gehiago sakontzeko ere. Jimenezen arabera, bilirrubina hesteetan sakabanatzen denean, gerta liteke odol fluxuak gehiegi xurgatzea, eta horrek ikterizia sor dezake: «Gehiegi xurgatuz gero, baliteke odolean bilirrubina pilatzea eta ikterizia eragitea: gaitz horren ondorioz, larruazala eta begiak horitu egiten dira. Izan ere, hesteetan dagoenean, mikroorganismoek bilirrubina har dezakete, eta bestelako molekula bihurtu».

«Entzimaren inguruan gehiago ikertzen badute, baieztatu ahal izango dugu bilirrubina funtsezkoa dela osasunari dagozkion beste hainbat ataletan»

Jesus Jimenez (urologoa)

Marylandeko Unibertsitateko ikerlarien arabera, baliteke identifikatu berri duten entzima erlazionatuta egotea beste gaixotasun batzuekin ere, hala nola alergiekin, artritisarekin eta psoriasiarekin. Beraz, entzima horri esker, eritasun horien jatorria zein den ere ikertuko dute. «Entzimaren inguruan gehiago ikertzen badute, baieztatu ahal izango dugu bilirrubina funtsezkoa dela osasunari dagozkion beste hainbat ataletan», azaldu du Jimenezek.

Pixaren koloreak

Normalean, pixaren kolorea hori argia edo gardena izan ohi da, baina hainbat faktoreren ondorioz alda daiteke; hidratazioaren ondorioz, adibidez. Gernuaren kolorea hori iluna bada, hidratazio faltaren seinale izan daiteke, gorputzak ez duelako behar adina ur jasotzen. Gorputzak ez duenez likido nahikorik hondakinak kanporatzeko, giltzurrunetan pilatzen dira; horren ondorioz, pixaren kolorea ilundu egiten da.


Giltzurrun sistemak odolean dabiltzan hondakinak ezabatzen ditu, eta, prozesu hori ez bada egokia, konposatu toxikoak pilatu egiten dira, eta patologiacloseEritasun batek eraginiko aldaketa anatomikoen eta fisiologikoen multzoa.
oso larriak eragiten dituzte. Pixaren kolore iluna patologia larri horien seinale izan daiteke. Alarmak kolore beltza du La sociedad de la nieve filmean. Pelikulako eszena batean, pertsonaietako bat larritu egiten da bere pixa beltza delako. Kolorea aldatzeak zerikusia du bizi izan zuten muturreko egoerarekin: hegazkin istripu larri baten ondorioz, 72 egun pasatu zituzten ia 4.000 metroan, baliabiderik gabe, erreskatatu zituzten arte.

Hiru arrazoi daude pixak kolore beltza hartzearen atzean: giharretako lesioak, muskuluen degradazioa eta deshidratazioa. Azkenekoa nabarmendu nahi izan du Jimenezek: «Gorputzak ur gutxi duenean, deshidratatu egiten gara; ur gutxiago kanporatzen da, eta, horregatik, pixa ilunagoa da. Deshidratatuta egonez gero, beste sintoma batzuk ere agertzen dira: hala nola ahoa eta ezpainak lehortu, eta zorabioak izaten dira».

«Gorputzak ur gutxi duenean, deshidratatu egiten gara; ur gutxiago kanporatzen da, eta, horregatik, pixa ilunagoa da».

Jesus Jimenez (urologoa)

Jatorrizko artikuluak