Virginia Woolf

Onintza Enbeita |
  • 228 hitz
  • Albistea entzun

Idazle ezagunaren jaiotzaren urteurrenean, hari buruz idatzi du iritzi zutabea Onintza Enbeita bertsolariak. Bere buruaz beste egin zuenekoa ekarri du akordura, besteak beste, buruko osasunari buruzko tabuaz aritzeko. Baina, batik bat, idazleak aldarrikatzen zuen norberaren espazioaren garrantzia azpimarratu du.   

Gaur bezalako egun batez salto egin zuen errekara poltsikoetan harriak sartuta. Ez dut uste institutuan hari buruz hitz egin zidatenik, nahiz eta letretakoa izan. Ez diot inori errurik bota nahi. Selektibitatea gainditzeko, Espainiako literaturan jantzi gintuzten. Euskarazko literaturarik ere apenas irakatsi ziguten, egia esan; beraz, ingelesezkoan sakontzea gehiegitxo izango zela pentsatzen dut, distantziatik begira. Adinean gorantza noala gomendatu zizkidaten haren liburuak, eta idazle ona izan zela iruditzen zait. Hari esker ikasi nuen guztiok behar dugula gela bat geurea. Eta berdin dio fisikoki gela hori falta bazait, sinbolikoki beti behar dut leku bat neurea baino izango ez dena. Edo momentu bat neure buruarekin topo egiteko balioko didana: neuretzat barre, negar, hausnarcloseGogoeta egin, pentsatu., jan zein salto egiteko. Norberarentzat espazioa eta denbora izatea garrantzitsua da.

«Hari esker ikasi nuen guztiok behar dugula gela bat geurea. Eta berdin dio fisikoki gela hori falta bazait, sinbolikoki beti behar dut leku bat neurea baino izango ez dena».

Ez dut uste literaturaren historiak behar adina leku egin dionik, baina haren figurak askotarako ematen du. Metaforetatik eta idazkeratik harago, buruko gaixotasunekin bizitzeak dakarren nekea ere badago haren testuetan.

Urte asko pasatu dira Virginia Woolfek errekara salto egin zuenetik, baina oraindik ere emakume askori falta zaie leku bat munduan. Eta oraindik ere tabua dira buruko gaixotasunak.

«Urte asko pasatu dira Virginia Woolfek errekara salto egin zuenetik, baina oraindik ere emakume askori falta zaie leku bat munduan».

Jatorrizko artikuluak