Zamaontzien erdiek Itsaso Gorritik igarotzeari utzi diote
                                            Gazako gerrari erantzunez, Yemengo Itsaso Gorriko kostaldea kontrolatzen duten milizia huthiak hainbat zamaontziri eraso egiten ari zaizkie azken asteetan.
Sueztik igarotzen da munduko merkataritza gaien %12.
2023ko abenduaren 28ko datuei men eginez, jada 299 itsasontzi dira planak aldatu eta Esperantza
 Onaren lurmuturretik Afrika inguratzea erabaki duten zamaontzicloseSalgaiak garraiatzeko erabiltzen den itsasontzi handia.
ak. Atlantikora edo Mediterraneora iristeko, hori nahiago bide motzena 
hartzea baino, Adengo golkocloseBi lurmuturren arteko itsas zatia.
tik barrena Bab el-Mandeb itsasartetik Itsaso
 Gorria igarotzea Suezko kanalera bidean, edo alderantziz.
Ontzi horiek 4,3 milioi edukiontzi garraiatzeko gai dira, eta milaka milioi euroren balioa duten gai horiek orain garestiago ordainduko dituzte kontsumitzaileek, Afrika inguratzeak itsas bidaia %25 luzeagoa egitea dakarkie zamaontziei, eta, jakina, kostuen igoera bat.
Afrika inguratzeak itsas bidaia %25 luzeagoa egitea dakarkie zamaontziei.
Israelen kontrako erasoak
Gazako gerrari erantzunez, Yemengo Itsaso Gorriko kostaldea kontrolatzen
 duten miliziacloseArmada baten ordezko edo osagarri gisa ari den taldea.
 huthicloseYemengo matxinatu zaidien taldeko kide dena.
ak hainbat zamaontziri eraso egiten ari zaizkie 
azken asteetan. Huthien bozeramaileek adierazi dute Israelekin lotutako ontziak direla 
beren helburua, hau da, israeldar jabetza dutenak edota Israelgo portu 
batera doazenak. Horrek, ordea, ez du eragotzi itsasbidea erabiltzen 
duten ontzi konpainia nagusiak beldurtzea. Eta datuek erakusten dute 
ontzi askok hartu dutela bide luze garestiago baina seguruagoa.
Zenbateraino garestituko dira itsas bidaiak eta garraiatutako salgaiak 
huthien erasoen ondorioz? Egia da Sueztik igarotzen dela munduko 
merkataritza gaien %12 eta gatazka zabaltzeko edo luzatzeko arriskua 
egon badagoela, baina, oraingoz, prezio gehigarri bat ez da horrenbesteko
 amesgaiztoa itsas merkataritzarentzat, behintzat. Izan ere, Gazako 
gerra piztu aurretik pleitcloseOntzi baten alokairua.
en prezioak oso behean zeuden.
                
 |