Metari inoizko isunik handiena jarri diote Europan: 1.200 milioi euro

  • 350 hitz
  • Albistea entzun

Erabiltzaileen datuak AEBetara bidaltzean, konpainiak ez zituen aztertu «oinarrizko eskubideentzako eta askatasunentzako arriskuak», eta horregatik zigortu du Datuak Babesteko Irlandako Batzordeak.

Isun ekonomikoa ezartzeaz gain, erakundeak debekatu egin dio konpainiari erabiltzaileen datuak Europatik AEBetara bidaltzea.

Facebook, Instagram eta Whatsapp sare sozialen jabeari, Meta konpainiari, inoizko isunik handiena jarri diote Europako Batasunean pribatutasun arrazoiengatik: 1.200 milioi euro. Datuak Babesteko Irlandako Batzordeak jarri dio isuna, erabiltzaileen pribatutasuna ez babesteagatik. Konpainiak Irlanda du Europako egoitza fiskala, eta, beraz, erakunde hori arduratzen da EBko pribatutasun araudia betetzen dela ikuskatzeazcloseAztertu eta egiaztatzeaz.
.

Ikusteko dago, dena den, erabaki horrek zer ondorio izango duen. Ez baita lehen aldia AEBetako konpainia teknologiko handi hori datuak oker erabiltzeagatik zigortzen dutena Europako Batasunean. Duela bi urte, Amazoni ere jarri zioten isuna arrazoi beragatik; 746 milioi eurokoa izan zen orduan.

Duela bi urte, Amazoni ere jarri zioten isuna arrazoi beragatik; 746 milioi eurokoa izan zen orduan.

'Pribatutasun ezkutua' ituna bertan behera

2020an Europako Justizia Auzitegiak hartutako erabakia dago auziaren oinarrian. Luxenburgok bertan behera utzi zuen EBren eta AEBen arteko itun bat. Pribatutasun ezkutua zuen izena itun horrek, eta erabiltzaileen datuen AEBen eta EBren arteko transferentziacloseEskualdaketa.
arautzen zuen. Luxenburgok, baina, eten egin zuen, argudiatuta arriskuan egon zitekeela Europako herritarren datuak.

Araudi berria negoziatzen ari dira bi aldeak orduz gero. Martxoan, iragarri zuten ados jarri zirela, baina, gaur-gaurkoz, ez da neurri berririk sartu indarrean. Hain zuzen ere, iazko urtearen hasieran Metak mehatxu egin zuen EBn duen jarduera oro bertan behera utziko zuela baldin eta bi aldeek akordiorik lortzen ez bazuten. Datuak Babesteko Irlandako Batzordeak ohartarazi zion jada zitekeena zela konpainiak erabiltzen dituen lege oinarriak, SCC deiturikoak (kontratu klausula estandarrak), EBko lege orokorra ez betetzea. Duela bost urte jarri zen indarrean, 2018an, datuak babesteko araudi orokorra Europako Batasunean.

Duela bost urte jarri zen indarrean, 2018an, datuak babesteko araudi orokorra Europako Batasunean.

«Erabaki okerra da, justifikaziorik gabea, eta aurrekari arriskutsua ezartzen du EBren eta AEBen artean datuak transferitzen dituzten enpresa kontaezinentzat», azpimarratu du Metak konpainiak. Hori bera nabarmendu du Nick Clegg konpainiako Lege Saileko buruak ere: «Arazoa ez da enpresa baten pribatutasun praktika; europarren datuak eta pribatutasun eskubideak eskuratzeari dagokionez, oinarrizko lege gatazka bat dago Europa eta AEBetako gobernuaren arauen artean». Eta erantsi du espero duela «uda honetan konpontzea» datuen transferentziari buruzko auzia.

«Europarren datuak eta pribatutasun eskubideak eskuratzeari dagokionez, oinarrizko lege gatazka bat dago Europa eta AEBetako gobernuaren arauen artean».

Metak konpainia