Josu Muguruzaren hilketaren 25. urtemuga

HBko diputatu hautatu berria 1989ko azaroaren 20an hil zuten, Madrilen, tirokatuta. Alcala hotelean afaltzen ari zen, HBko ordezkaritza batekin eta Egin-eko bi kiderekin. / 2014-11-14

Argazki Bildumak

Idoia Mendia eta Jone Goirizelaia, Muguruza hil zuteneko 25. urtemugan

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Jone Goirizelaia abokatu eta ezker abertzakeko kidea Bilbon, Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzteneko 30. eta 25. urtemugetako lore eskaintzan.

2014-11-20

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Hasier Arraiz eta Rufi Etxeberria, Muguruza hil zuteneko 25. urtemugan

Hasier Arraiz Sortuko presidentea eta Rufi Etxeberria zuzendaritzakidea Bilbon, Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzteneko 30. eta 25. urtemugetako lore eskaintzan.

2014-11-20

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Muguruzaren eta Brouarden familakoak, lore eskaintzan

Josu Muguruzaren alaba Ane eta alargun Elena Bartolome, eta Santi Brouarden alaba Edurne Bilbon, Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzteneko 30. eta 25. urtemugetako lore eskaintzan.

2014-11-20

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Muguruzari buruzko liburuaren aurkezpena, Donostian

Mikel Zubimendi liburuaren egileetako bat (I�aki Altuna da bestea) eta I�aki Soto 'Gara'-ko zuzendaria, Donostiako aurkezpenean. 'Josu Muguruza. Balek hondatu ez zuten ametsa' da euskarazko bertsioaren izenburua.

2014-11-19

Gorka Rubio, Argazki Press

Josu Muguruzaren azken oharrak

1989ko azaroaren 20an, arratsean, Kongresuko idazpurua zeukan orri batean HBko diputatuek hurrengo egunean kargu hartzean "legeak hala aginduta, zin egiten dut" esan ondoren izan beharreko jarreraz hiru aukera idatzi zituen Muguruzak Madrilgo Alcala hotelean. Orria I�igo Iruin HBko senatari ohi eta abokatuak du gordeta, Azaroaren 20ko gauean hil zuten Muguruza, tiroz.

2014-11-19

Enekoitz Esnaola

I�igo Iruinek gordeta ditu Muguruzaren azken oharrak

1989ko azaroaren 20an, arratsean, Kongresuko idazpurua zeukan orri batean HBko diputatuek hurrengo egunean kargu hartzean "legeak hala aginduta, zin egiten dut" esan ondoren izan beharreko jarreraz hiru aukera idatzi zituen Muguruzak Madrilgo Alcala hotelean. Orria I�igo Iruin HBko senatari ohi eta abokatuak du gordeta. Azaroaren 20ko gauean hil zuten Muguruza, tiroz.

2014-11-19

Enekoitz Esnaola

Zohardia dokumentalaren aurkezpena, Bilbon

Josu Muguruzaren bizitza jaso du lanak. Markel Andia eta Lander Iruinek egin dute.

2014-11-17

Marisol Ramirez, Argazki Press

Zohardia dokumentalaren aurkezpena, Bilbon

Argazkian, Markel Andia eta Lander Iruin lanaren zuzendariak eta Josu Muguruzaren alaba Ane.

2014-11-17

Marisol Ramirez, Argazki Press

Sorturen omenaldia Josu Muguruzari eta Santi Brouardi

Bilbon izan zen ekitaldia, Euskalduna jauregian. Duela 25 urte hil zuten Muguruza, duela 30 Brouard.

2014-11-15

Monika del Valle, Argazki Press

Muguruza eta Brouardi omenaldia Sortuk, Bilbon

Pernando Barrena Sortuko eleduna senideei lora sorta ematen. 25 urte dira Muguruza hil zutela, 30 Brouard hil zutela.

2014-11-15

Monika del Valle, Argazki Press

Zohardia dokumentalaren trailleraren aurkezpena, Bilbon

Markel Andia eta Lander Iruin zuzendariak.

2014-11-05

Monika del Valle, Argazki Press

Tasio Erkizia, Maribi Ugarteburu, Edurne Brouard, Ane Muguruza, Elena Bartolome, Hasier Arraiz eta Itziar Aizpurua Bilboko ekitaldiko lehen lerroan, krabelinak eskuan dituztela.

Muguruza zenaren alaba da Ane eta bikotekidea zen Elena Bartolome.

2013-11-20

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Ezker abertzalekoak, Madrilgo Alcala hotelaren atarian

Hoteleko Basque jantokian hil zuten Josu Muguruza, 1989an.

2013-11-20

Josu Muguruzaren senide eta lagunak, 2012ko azaroan, Amaiurren

Josu Muguruzaren errautsak Amaiurko oroigarriaren ondoan zabaldu zituzten, 1989an.

2012-11-00

Josu Muguruzaren aldeko oroitarria, Bilbon

2011-11-20

Monika del Valle, Argazki Press

Ane Muguruza eta I�igo Iruin, Bilbon

Ane Muguruza (Josu Muguruzaren alaba) eta I�igo Iruin abokatua (HBko senatari Josu Muguruza hil zutenean), Bilbon. Biak Amaiur koalizioko hautagaiak ziren 2011ko azaroko Espainiako bozetan.

2011-11-14

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Angel Alcalde, Bilboko omenaldian

Josu Muguruza hil zutenean, Angel Alcalde presoak hartu zuen haren tokia Kongresuan (berehala ihes egin zuen, atxilotzeko agindua zuelako). Argazkian, Bilboko Casillan Muguruzari eta Santi Brouardi egindako omenaldian.

2010-11-20

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Ertzainak Bilboko omenaldian

Josu Muguruzaren alaba Ane ertzainekin hizketan, haren omenaldian.

2009-11-20

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Ertzainak Bilboko omenaldian

Parkarta bat kentzen ertzainak.

2009-11-20

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Ynestrillas eta Duce, epaiketan

Ricardo Saenz de Ynestrillas eskuin muturreko kidea eta Angel Duce polizia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketan, Madrilgo Alcala hotelean Josu Muguruza hiltzeaz akusatuta. Ynestrillas absolbitu egin zuten; Duceri 95 urteko kartzela ezarri zioten, hiltzailetzat jota -bi urtera irteera baimenak zituen; 1997an hil egin zen, istripu batean-.

1993-03-30

Josu Muguruzari agur omenaldia Bilbon

Jendetza bildu zen Bilbon 1989ko azaroaren 22an, Josu Muguruza zenari agur esateko. Bi egun lehenago hil zuten HBko diputatua, Madrilen..

1989-11-22

Egin-en azala, Josu Muguruzaren hilketaren berri emanez

1989-11-21

Madrilen prentsaurrekoa ematen HBko diputatuak

Itziar Aizpurua, Josu Muguruza, Jon Idigoras eta I�aki Esnaola HBko diputatu hautatu berriak Madrilen, hotel batean prentsaurrekoa ematen (senatariak ere han ziren). Espainiako Kongresuan kreditazioak jaso zituzten ondoren, eta diputatu kargua hartzekoak ziren hurrengo egunean.

1989-11-20

Santi Brouard zena gogoan Madrilgo prentsaurrekoan

Josu Muguruza, Jon Idigoras eta I�aki Esnaola HBko diputatu hautatu berriak Madrilen, hotel batean prentsaurrekoa ematen (Itziar Aizpurua diputatua eta senatariak ere han ziren). Prentsaurrekoan Santi Brouard zenaren argazki bat erabili zuten; 1984ko azaroaren 20an hil zuten HBko mahaikidea, Bilbon, tiroz.

1989-11-20