Irlandako muralak

Ipar Irlandako Belfast eta Derry hirietan dauden horma-irudiak. / 2016-05-14

Argazki Bildumak

Shankilleko txirulak

Boyneko garaipena gogoratzen duten uztaileko desfile orangista protestantetan txirula eta danbor hotsak leku garrantzitsua dute. Banda horietako bat da Shankill Protestant Boys Flute Band, UVF talde paramilitarrari lotutakoa. (Carnan street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Independentzia aldarrikapena

Independentzia aldarrikapenaren eta Pazko Altxamenduaren ehungarren urtemuga gogoratzeko murala. Gerard 'Mo chara' Kelly eta Bill Bradley muralista ezagunen lana da. (Falls road, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Herriaren armada

Erresuma Batuko bandera, eta "herriaren armada" leloa, UVF talde paramilitar lealistaren mural batean. Taldeko bi kide eskoziar oroitzeko plaka ere jarrita du. (Shankill road, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Francis Hughes

1981eko gose greban hildako bigarren presoa, Francis Hughes, garai ezberdinetako ekintzaile errepublikanoen irudiekin inguratuta. (Northumberland street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Emakumeak iraultzan

Markiewitz kontesa eta garai ezberdinetako boluntarioak, Cumann na mBan (Emakume irlandarren kontseilua) erakundea oroitzeko muralean. Irlandaren eta emakumearen askapena bultzatzeko asmoz sortu zen CnamB, 1914an. (Beechmount avenue, Belfast)

2016-03-30

Ivan Santamaria

Gu gabe, geuretzat ez

"Gu gabe, geuri buruzko ezer ez da geuretzat", dio esaldiak. 'Komunitateak berrirudikatu' programa publikoaren barruan Lesley Cherry artistak egindako murala da, eta aurretik zegoen irudi paramilitar lealista bat ordezkatu du. (Hopewell crescent, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Gibraltar/Milltown biktimak

1988. urtean Erresuma Batuko armadak IRAko hiru boluntario hil zituen Gibraltarren. Haien hiletan Michael Stone UDAko paramilitar lealistak tiroka egin eta bonbak jaurti zituen. Beste hiru lagun hil zituen. (Divis street, Belfast)

2016-03-30

Ivan Santamaria

Coulter memoriala

Ostiral Santuko akordioa sinatu ondoren Shankilleko UDA eta UVF talde lealistak liskarrean hasi ziren, hainbat hildako eraginez. Horietako bat izan zen Jackie Coulter UDAko tenientea, 2000 urtean hilda. (Shankill parade, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

James Conolly

Ezkertiarra, sindikalista, iraultzaile eta errepublikanoa, James Conolly Irlandako borrokaren ikurretako bat da. "Neurrizkoak dira geure eskaerak, bakarrik lurra nahi dugu", dio muraleko haren aipuak. (Rockmount street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

UVF, C konpainia

UVF talde paramilitarreko C konpainiaren murala. Hildako bost kide omentzen dituzte, Alfred Housman idazlearen poema batekin. Ezohikoa da irudia, lealisten horma-irudien ohiko estetikan ekintzaileak burua estalita ageri ohi direlako. (Carnan street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Ballymurphyko memorialak (III)

Gatazkan hildako emakumeak, IRAko boluntarioak eta zibilak, agertzen dira Ballymurphy auzo nazionalistako mural honetan. (Ballymurphy road, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Gose grebalariak

1981. urtean hildako hamar gose grebalariak, eta ondoan Kieran Nugent eta Mairead Farell preso eta ekintzaile errepublikanoak. 1976an beste gose greba batean hildako Frank Staggen hitzak jasotzen ditu: "Bakea justiziarekin izan dadila nire omenaldia". (Divis street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Thiepvaleko oldarraldia

Lehen Mundu Gerran Sommeko batailaren lehen oldarraldietako bat Thiepval izeneko basotik atera zen. Ipar Irlandako unionista protestanteen 36. dibisioak —UVF miliziako kidekin osatua— parte-hartu zuen erasoan, eta milaka soldadu galdu zituen. (Thiepval street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Ballymurphyko memorialak (IV)

IRAko boluntarioen patruila Ballymurphy auzoan. Muralak hildako IRAko kideak eta ekintzaile errepublikanoak oroitzen ditu. (Ballymurphy road, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Egiaren bila

Gatazkaren garaiko hainbat gertakariren inguruan azalpen eske jarraitzen dute familiek. Horietako bat da 'Ballymurphyko sarraskia', 1971. urtean armadako paraxutistek ekintza ezberdinetan hildako 11 zibilen kasua. (Divis street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Aurrez aurre

Edward Carson politikari unionistaren Irlandako autogobernuaren aurkako mugimendua eta independentziaren aldeko ekintzaileak aurrez aurre. Murala amaitu gabe zegoen argazia egiterakoan, eta 1916ko altxamenduaren urtemugari lotuta dago. (Divis street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

69 urteko uda

Irlandako gatazka garaikidearen hasiera 1969 urteko udan kokatzen da. Liskar ezberdinetan etxe asko erre ziren —gehienak katolikoenak, baina baita protestanteenak ere—, eta populazioari lekualdatzera behartu zitzaion. Ikuspuntu unionistatik egindako murala da. (Hopewell crescent, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Lealisten kronologia

WDA, UDA eta UFF talde paramilitar lealisten historia eta kronologia azaltzen du muralak. Parean Ernie 'Duke' Elliot Woodvale auzoko UDAko buruzagiaren memoriala dago. (Ohio street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Arnaldo Otegi

Ipar Irlandako muralek behin baino gehiagotan islatu dute euskal gatazka. Irudi horietako azkena izan da Arnaldo Otegiren askatasuna exijitzeko margotu zena, Diviseko Nazioarteko horman. (Divis street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Brian Robinson

UVF talde paramilitarreko Brian Robinson Erresuma Batuko soldatuek hildako lealista apurrenetarikoa izan zen. Crumlin roaden zibil katoliko bat hil ondoren soldaduek Robinson jazarri eta tirokatu zuten. (Disraeli street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Paramilitar lealistak

UDA (Ulster Defence Association) talde lealista armatua hainbat auzotan martxan zeuden erakunde ezberdinak batzeko sortu zen 1971 urtean. Horietako handiena zen Woodvalen defentsarako elkartea, 1969an sortutakoa. (Disraeli street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Freedom corner (I)

UFF talde paramilitar lealistaren murala, Belfast ekialdean. Lealismoaren ikuspuntuak jasotzen dituen "Freedom corner" (Askatasunaren izkina) izeneko horma-irudi saileko lehenbiziko pareta da. (Newtownards road, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Lehen Mundu Gerra

Ipar Irlandako boluntario unionistek Lehen Mundu Gerran borrokatzeko osatu zuten 36 Ulster Dibisioa. Milaka hil ziren Sommeko batailan (Frantzia), 1916. urtean. (Newtownards road, belfast)

2016-03-29

Ivan Santamaria

UVF, Belfast ekialdea

UVF (Ulster Volunteer Force) talde paramilitar lealistaren murala, James Elroyren aipu batekin. "Erromesak gara, maisu; beti joango gara urrunago", dio esaldiak. (Newtownards road, Belfast)

2016-03-29

Ivan Santamaria

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.