Irlandako muralak

Ipar Irlandako Belfast eta Derry hirietan dauden horma-irudiak. / 2016-05-14

Argazki Bildumak

Freedom corner (II)

Unionista protestanteek osatutako polizia militarizatua (USC edo B specials) eta ondoren sortutako armadaren erregimendua (UDR) gogoratzen dituen mural lealista, "Ulsterren iraganeko defendatzaileak" izendatuta. (Newtownards road, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

1916ko lehen hildakoa

1916ko altxamendurako armak jaso behar zituen Charlie Monahan matxinoak, baina bidean auto istripu batean hil zen, eta armak ez ziren sekula iritsiko. Matxinadako lehen hildakotzat jotzen dute errepublikanoek. Irudia Short Strand auzoan dago. (Mountpottinger road, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Ipar Irlanda, irla

UFF (Ulster Freedom Fighters) talde paramilitarreko mural bat. Ipar Irlandako lurraldea isolatuta agertzen da, itsasoak inguratuta, Errepublikarekin lotura ez balu bezala. (Avoniel street, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

No more

Dylan Wilson eta Dearbhla Ward gazteak elkarri bostekoa ematen. Belfast Ekialdeko Jim Wilson lealistaren biloba da mutikoa eta Sinn Feineko alkateorde izandako Joe O'Donellen iloba da neska. "Inoiz ez gehiago" poemaren hitzak agertzen dira. (Wolfe close, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Iragana eta etorkizuna

Iragan gatazkatsua eta etorkizun koloretsua alderatzen ditu mural honen beheko parteak. "Bakeari ezin zaio indarrez eutsi, soilik ulermenaren bidez lor daiteke", dio esaldiak. Belfast ekialdeko zonalde lealista batean dago. (Lendrick street, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Titanic (I)

2012an 100 urte bete ziren Titanic itsasontzia hondoratu zenetik. Belfast ekialdeko H&W enpresan eraiki zen, eta hainbat mural egin dira horren harira auzo unionistetan (ontziolak ez zuen langile katolikorik). (Dee street, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Sindikatuen egoitza

ICTU Irlandako Sindikatuen Kongresuko eraikina. Irla osoko langileak elkartzen ditu. Muralean dago James Larkin sindikalista historikoaren estatua. Dublingo GPOren aurrean antzeko beste estatua bat du. (Donegall street place, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Biktimei oroitzapena

"Belfasteko ekialdeak oroitzen du", dio Belfast ekialde unionistako mural honek, auzoko biktimak gogora ekarrita. (Derwant street, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Freedom corner (III)

"Ulsterreko gatazka nazionalitateari buruzkoa da. Honi eutsi behar diogu", dio mural lealistaren leloak, Erresuma Batuko eta batasuna osatzen duten herrialdeetako banderekin batera. Atzean H&W ontziolako garabiak daude. (Newtownards road, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Bakearen prezioa

Behin-behineko IRAk egindako hainbat atentatu salatzen dituen murala, Belfasteko ekialdeko Ballymacarrett unionistan. "Bakearen prezioa betiereko zaintza da", dio idatzitako leloak. (Derwent street, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Defentsa eskubidea

UVF talde paramilitar lealistaren murala. Edward Carson politikari unionistak 1912an esandako esaldia da aipua: "Gizaki guztien baitan dagoen oinarrizko eskubidea baino ez dugu bilatzen: erasotua izanez gero, zeure burua defendatzeko eskubidea". (Newtownards road, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Titanic (II)

"Ametsetako itsasontzia" deitzen zaio mural honetan Titanic ontziari. Belfasteko ekialdeko H&W ontziolan eraiki zen, eta auzora sartzeko ongi etorri gisa paratuta dago. (Kenilworth place, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Palestinarekin elkartasuna

Irlandar errepublikanoek gatazka internazionalei buruzko irudiak egin ohi dituzte. Mural honetan Short Strandeko biztanleek elkartasuna adierazten diete Gazako palestinarrei, eta NBEren eta AEBen isiltasuna eta laguntza salatzen dute. (Mountpottinger road, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria

Freedom corner (IV)

UDA eta UFF talde paramilitar lealistak "Ulsterreko egungo defendatzaile" izendatzen dituen murala, Belfasteko ekialdean. "Freedom Corner" (Askatasunaren izkina) mural sailaren parte da irudia. (Newtownards road, Belfast)

2016-03-29

Ivan Santamaria

UVFren memoriala

UVF talde paramilitar lealistako memoriala Belfast ekialdeko batailoian hildako lau kideen omenez. Irudian UVFren hileta bat dago margotuta. (Ballymacarrett road, Belfast).

2016-03-29

Ivan Santamaria