Sanferminak 2016

Bederatzi egunez festa izango da nagusi Nafarroako hiriburuan. / 2016-07-12

Argazki Bildumak

Adiorik ez

Gaur atera dira azkenekoz Iruñeko erraldoi eta kilikiak; irailera arte ez dira berriz irtengo.

2016-07-14

Iñigo Uriz / Argazki Press

Adiorik ez

Gaur atera dira azkenekoz Iruñeko erraldoi eta kilikiak; irailera arte ez dira berriz irtengo.

2016-07-14

Iñigo Uriz / Argazki Press

Adiorik ez

Kosta zaie Iruñeko haurrei, baina agurtu dituzte bederatzi egunez kalez-kale jarraitu dituzten erraldoi eta buruhandiak.

2016-07-14

Iñigo Uriz / Argazki Press

Zazpigarren entzierroa

Bizia izan da azkenaurreko entzierroa. Indartsu atera dira zezenak, eta pertsona bat zauritu dute adarkadaz.

2016-07-13

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Zazpigarren entzierroa

Ez da begiraleku txarrik ikusi nahi duenarentzat.

2016-07-13

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Goi mailako kirolarien pare

Gazte bat, erraldoia altxatu aurreko beroketa ariketak egiten.

2016-07-13

Idoia Zabaleta / Argazki press

Ogibide arriskutsuak

Iruñeko konpartsako zaldiko bat, kazetari bat maskuriaz jotzen.

2016-07-13

Idoia Zabaleta / Argazki press

Dira, dira...

Goizean, benetako zezenak San Domingon gora, eta, arratsean, zezesuzkoak aldapan gora, haurren atzetik.

2016-07-13

Iñigo Uriz / Argazki Press

Zaharren eguna

Bete egin da Sarasate pasealekua, zaharren egunean Yoar eta Jus la Rocha taldeek eman duten kontzertu berezia entzuteko.

2016-07-12

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Artelan herrikoiak San Frantzisko plazan

Materiala berrerabili eta sormen lanetan aritu dira herri sanferminen San Frantzisko plazako gunera hurbildu diren haurrak.

2016-07-12

Iñigo Uriz / Argazki Press

Seigarren entzierroa

Azkarra eta garbia izan da seigarrena, Victoriano del Rioko zezenek ohi duten gisakoa. Bi minutu eta hamahiru segundotan egin dute ibilbidea, eta ez dute inor zauritu adarrarekin.

2016-07-12

Jon Urbe / Argazki Press

Protagonista nekaezinak

Sanferminak hasten direnetik amaitu arte, egunero ateratzen da kalera Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsa.

2016-07-12

Iñigo Uriz / Argazki Press

Herritarrak, jai parekideen aldeko eta sexismoaren aurkako informazioa emateko udalak jarri duen bulegoaren parean.

2016-07-12

Iñigo Uriz / Argazki Press

Euskaraz eta euskaraz

Besta euskaraz bizitzeko txokoa da Zaldiko Maldiko sanferminetan. Atun-jana egiten dute urtero, eta hori ere, nola ez, euskaraz.

2016-07-12

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Aldagela, hemen eta orain

Etxera joateko tarterik gabe dabiltza batzuk sanferminetan, eta arropa aldatzeko tokia inprobisatu behar izaten dute horrelakoetan.

2016-07-12

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Besta eta aldarria

Txarangen doinuei jarraiki mugitzen dira peñen oihaletako aldarriak. Eraso matxisten aurkako zapi moreak jantzi dituzte aurten, protesta gisa.

2016-07-12

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Hori duk sasoia hori

Foruen plazan herri kirolak egiten dituzte egunero. Irudia, Aimar Irigoien, harria lepoaren ingurura jasotzen.

2016-07-12

Javier Lizon / EFE

Bosgarren entzierroa

Unaiak eta korrikalariak lurrera eroritako Jandilla ganadutegiko zezena altxatu ezinean.

2016-07-11

Juanan Ruiz / Argazki Press

Nekea

Batzuk hasiak dira sanferminetako nekea nabaritzen.

2016-07-11

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Haurren eguna

Etxeko txikienak dira gaurko protagonistak.

2016-07-11

Jagoba Manterola / Argazki Press

Bosgarren entzierroa

Azkarra izan da bosgarern entzierroa. Hiru minutu eta lau segundo aski izan dituzte Jandillako zezenek ibilbidea egiteko.

2016-07-11

Jon Urbe / Argazki Press

Entzierro aurreko uneak

Zapia lepoan, eta mugikorra eskuan; bisitarientzat ezinbestekoa da sanferminetako egonaldia agazkitan jasotzea.

2016-07-11

Jon Urbe / Argazki press

Balkoitik balkoira bertsotan

Balkoitik balkoira kantuan aritu dira Onintza Enbeita, Jon Maia eta Sustrai Colina bertsolariak, Unica peñakoek antolatuta.

2016-07-11

Idoia Zabaleta / Argazki press

Aldarria kalean

Jai parekideen aldeko aldarria indartu dute sanferminetan izandako sexu erasoek; edozein gunetan daude erasoen aurkako mezuak.

2016-07-11

Jagoba Manterola / Argazki press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.