Eagles of Death Metal
Parisko Bataclaneko gertakari lazgarrietarako hilabete batzuk falta zirela Mendizabalatik pasa ziren Eagles of Death Metal. Rockaren jornalari izateko duen ospeari ez zion hutsik egin Jesse 'The Devil' Hughes abeslariak.
2015-06-20
Raul Bogajo / Argazki Press
Mastodon
Metal berriaren erregeak direla agerian uzteko asmoz atera ziren Mendizabalako agertokira Mastodon, 2015eko jaialdiko larunbatean. Soinu gogorren erauntsia.
2015-06-20
Raul Bogajo / Argazki Press
Cracker
ARFko aspaldiko ezagun hauek berriro izan ziren 2015 urteko jaialdian. Ohi bezala, rock musika dotore eta kalitatezkoaren sinonimo izan ziren Cracker.
2015-06-20
Raul Bogajo / Argazki Press
Black Mountain
Ez dira izango Mendizabalatik pasa diren izen ezagunenen artean egongo, baina iaz Black Mountain kanadiarrek egindako kontzertu hipnotiko eta lisergikoa ahoa zabalik ikusteko modukoa izan zen.
2015-06-19
Raul Bogajo / Argazki Press
ZZ Top
Jaialdiari falta zitzaion legendazko izen horietako bat zen ZZ Top. 2015 urteko karteleko buruak izan ziren, azkenik. Blues rock emanaldi ona taularatu zuten musika beteranoek, soinu baxu samarra emanaldiaz gozatzeko traba bihurtu bazen ere.
2015-06-19
Raul Bogajo / Argazki Press
Blondie
Blondie ARFko kartelburu jarri izanak zer esan handia eman zuen 2014ean. Handik gutxira hainbat omenaldi jaso zituen Debbie Harryren taldeak, 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran izandako garrantzia aitortuko ziotenak.
2014-06-21
Raul Bogajo / Argazki Press
Scorpions
2014 ekaitz handi baten eta talde beteranoen urtea izan zen. Kartelburu nagusia Scorpions izan ziren. Alemaniarrek metalzale asko hurbilarazi zituzten Mendizabalara, amaigabea dirudien azken bira baten barruan.
2014-06-20
Raul Bogajo / Argazki Press
The Smashing Pumpkins
2013 urtean jaialdiak egun bat, osteguna, galdu zuen, aurrekontu murritzagoen ondorioz. The Smashing Pumpkins aritu ziren Mendizabalan, Billy Corgan abeslariaren eskutik 1990eko rock alternatiboaren ereserkiak plazaratuta.
2013-06-28
Raul Bogajo / Argazki Press
The Black Crowes
Georgia estatuko bandaren bigarren bisitaldia izan zen 2013 urtekoa. Urte batzuk arinago erakutsitako trebezia eta soinu bikaina errepikatuko zituzten, publikoaren zoramenerako.
2013-06-28
Raul Bogajo / Argazki Press
Lynyrd Skynyrd
Azkenara aspaldi onenak emanda iritsi diren taldeen artean legoke Lynyrd Skynyrd. Hala ere, haren southern rock estiloak baditu jarraitzaile ugari, eta 'Freebird' edo 'Sweet Home Alabama' klasikoei lagunduta gustura aritu zen publikoa. 2012 urteko jaialdiko larunbatean izan zen.
2012-06-16
Raul Bogajo / Argazki Press
The Mars Volta
Erdibiderik onartzen ez duen taldea da The Mars Volta. Publiko orori gustatzeko moduko proposamena ez da haiena. Zale direnentzat emanaldi gogoangarria eskaini zuten 2012 urteko ARFn. Handik gutxira taldea banatu izanak balio handiagoa ematen dio kontzertu horri, gaurtik ikusita.
2012-06-16
Raul Bogajo / Argazki Press
My Morning Jacket
Kalitate handiko programa osatu zuen ARFk 2012 urterako. Urte horretan inor gailendu bazen, My Morning Jacket taldea izan zen. Pearl Jamen aurretik jo behar izan zuten urte batzuk arinago, eta horrek entzule asko kendu zizkien. Bigarrengoan eta oholtza nagusitik sekulako erakustaldia eskani zuten Jim James liderrak eta gainerako musikariek. Gogoratzekoa.
2012-06-16
Raul Bogajo / Argazki Press
Rick Robinson
The Black Crowes ARFko talde kuttunetako bat izan da betidanik. Bakarka duen proiektuarekin ere etorri zen Rick Robinson 2012 urteko jaialdira.
2012-06-15
Raul Bogajo / Argazki Press
Ozzy and Friends
Berriro bildutako Black Sabbath taldearen emanaldia izan behar zuena bertan behera utzi zuen Tommu Iommiren gaixotasunak. Horren ordez berriro ere Ozzy Osbournen kontzertua programatu zuen ARFk 2012rako. Behintzat Black Sabbathen baxu jotzaile izandako Geezer Butler (irudian) lagunduta agertu zen Mendizabalara Osbourne.
2012-06-15
Raul Bogajo / Argazki Press
Twisted Sister
2012 urtean izan zituen azken aldiz hiru eguneko egitaraua ARF jaialdiak. Ostegun horretan aritu ziren, besteak beste, Twisted Sister metal taldea.
2012-06-14
Raul Bogajo / Argazki Press
Status Quo
50 urteko ibilbidea beteta iritsi ziren Status Quo Gasteizera. Boogie rock entretenigarria eskaini zuten, haien musikak Euskal Herriko dantzaldietan izaten duen erabilera murritza gaindituta. 2012 urtean izan zen kontzertua.
2012-06-14
Raul Bogajo / Argazki Press
Brian Setzer
Stray Cats taldeko arima izan ondoren, swing eta rockabilly musikarekin ibilbide luzea egin du Brian Setzer musikariak. 2011 urtean izan zen Azkenan.
2011-06-25
Raul Bogajo / Argazki Press
Cheap Trick
Rock musikan ibilbidea oparoa eta makina bat 'hit' dituen taldea da Cheap Trick. Illinoisekoak parafernalia guztiarekin -gitarra ezinezkoak, jantziak...- lurreratu ziren Mendizabalan, baina musika gailendu zitzaion ikuskizunari.
2011-06-24
Raul Bogajo / Argazki Press
Queens Of The Stone Age
Hamargarren urtemugan jaialdiko zaleek berriro ikusiko luketen taldeari buruz galdetuta, Queens Of The Stone Age aukeratu zuten. Esan eta egin. Josh Hommen taldearen rock indartsuak berriro bete zuen Mendizabala 2011n.
2011-06-24
Raul Bogajo / Argazki Press
Primus
Rock unibertsoan sailkatu ezinezkoa den talde horietako bat da Primus. Eszenatokian astronauta erraldoi bat paratuta aritu zen Les Claypoolen hirukotea 2011 urteko ARFn.
2011-06-24
Raul Bogajo / Argazki Press
Eels
2011 urteko ostegun indartsuan arratsaldeko txandan aritu zen Eels. Rock independentean ahots berezia du Mark Oliver Everetten taldeak. Zoritxarrez, ikusle asko jaialdira sartzeko ilaran galdu zuten haren kontzertua.
2011-06-23
Raul Bogajo / Argazki Press
The Cult
ARFn aritzeko sortu zen beste talde horietako bat da The Cult. 2011 urtean bisitatu zuten Mendizabala. Emanaldi gazigozoa izan zen, sarritan Ian Astbury abeslariak eszenatokitik kanpo gertatzen zenarekin interes handiagoa erakutsi zuelako.
2011-06-23
Raul Bogajo / Argazki Press
Ozzy Osbourne
ARFk piztutako maitasun/gorroto istorioetako bat da. 2011 urtean jo zuen Ozzyk jaialdian. Bere sasoiak kritika ugari piztu zituen. Arazoa da urtebete geroago bigarren emanaldia eskainiko zuela, Black Sabbathen bira bertan behera geratu ondoren, lehenarekin nahikoa eta sobera izan zutenen etsipenerako.
2011-06-23
Raul Bogajo / Argazki Press
Chris Isaak
Ekaitzaren erdian atera zen oholtzara eta emanaldiaren ondoren gitarra bat lapurtu zioten. Ez zuen axola izan. Chris Isaaken falsete ahotsak bereganatu zuen publikoa hasieratik amaierara, izen handiagoa duten musikari askok lortu ez dutena. 2010 zen urtea.
2010-06-27
Raul Bogajo / Argazki Press