The Hives
Zuzenerako sortu den taldea dira The Hives suediarrak. 2010 urteko ARFn ere erakustaldi ederra eskaini zuten eszenatoki nagusitik, 'The Black and White album' disko estimagarriaren aurkezpenean.
2010-06-27
Raul Bogajo / Argazki Press
Bad Religion
Arabako hiriburura egindako bigarren bisitaldian 2010 urteko jaialdia ixtea egokitu zitzaion Bad Religion taldeari. Nekea gaindituta, hardcore eta punk rock emanaldi trinkoa eskaini zuten.
2010-06-27
Raul Bogajo / Argazki Press
Kiss
2010 urteak jaialdiaren historiarako beste kartel handienetako bat utzi zuen. Bob Dylan egon zen, baina Kissen piroteknia ikuskizunak eta rock itsaskorrak eman zioten benetan argia jaialdiari.
2010-06-26
Raul Bogajo / Argazki Press
Slash
Aurten bueltatu dira Guns n' Roses originalak errepidera, ezinezkoa zirudien itzulera batean. 2010 urtean Slash gitarra joleareren bakarkako proiektua iritsi zen jaialdira, Myles Kennedy abeslariarekin batera.
2010-06-26
Raul Bogajo / Argazki Press
Imelda May
Rockabilly estiloko musikari haize berriak ekarri izan dizkio Imelda May abeslari irlandarrak. 2010 urtean egin zuen lehen bisita ARFra, eta aurten itzuliko da berriro.
2010-06-25
Raul Bogajo / Argazki Press
Alice Cooper
Garai batetik aurrera batez ere rock soinu gogorragoei eta heavyari ateak ireki zizkion jaialdiak. 2009 urteko ARFn kartelburu nagusia izan zen Alice Cooper, shock rock estiloaren aitabitxia.
2009-05-17
Raul Bogajo / Argazki Press
The Zombies
1960ko hamarkadako disko borobilenetako baten egileak dira The Zombies. 2009 urteko ARFn izan ziren Mendizabalan, 'Odessey & Oracle' hilezkorraren doinuak zaharberrituta.
2009-05-16
Raul Bogajo / Argazki Press
The Black Crowes
ARFn bai ala egon beharreko taldea ziren The Black Crowes. Bertan behera geratutako saiakeren ostean, 2009 urtean bete zuen helburua jaialdiak. Robinson anaien taldeak, soinu bikain batekin laguntzarekin, gehiagorako gogoz utzi zituen ikusleak. Ez zen azken aukera izango.
2009-05-16
Raul Bogajo / Argazki Press
Eli 'Paperboy' Reed
Artista klasiko ugari ekarri ditu ARFk bere ibilbidean, baina apustu berritzaileak ere ez zaizkio falta izan. 2009 urtean Eli 'Paperboy' Reed bluesman zuria programatu zuen. Andre Mari Zuriaren plazan ere doako kontzertua eskaini zuen, jaialdia hirira hurbiltzen saiatzeko ekinaldia.
2009-05-15
Raul Bogajo / Argazki Press
John Cale
Lou Reed ARFn egon ez izana damutzen zaie jaialdiko antolatzaileei. Velvet Undergrounden kide izandako John Cale bai izan zen Mendizabalan, 2008 urteko ekitaldan.
2008-09-06
Raul Bogajo / Argazki Press
Mark Lanegan
Proiektu ezberdinak aurkeztuta aritu izan da Mark Lanegan Mendizabalan. Irudia 2008 urteko emanaldikoa da, Afghan Wigs taldeko abeslari Greg Dullirekin erdibana duen Gutter Twins proiektuarekin egindakoa.
2008-09-06
Raul Bogajo / Argazki Press
Sex Pistols
Musikatik aparte oroitzen da Sex Pistols taldearen 2008 urteko emanaldia. Kontzertua hasita segapoto bat jaurti zioten publikotik John Lydon abeslariari. Espero zitekeenez, sekulako kasketa hartu zuen Lydonek, baina aurrera jarraitu zuen kontzertuarekin.
2008-09-05
Raul Bogajo / Argazki Press
Ray Davies
The Kinks taldeko abeslari ohia ere bitan aritutakoa da Gasteizen. 2008 urtean izan zen azkenekoa. Inoiz The Kinks taldea berriro elkartzeko gogoz utzi zituen entzuleak.
2008-09-05
Raul Bogajo / Argazki Press
Marky Ramone
The Ramones taldeko ondaretik tiraka segitzen du Marky Ramone bateria joleak. 2008 urtean egon zen lehen aldiz ARFn. Aurten itzuliko da Gasteizera, musikari ezagun batzuk lagunduta.
2008-09-03
Raul Bogajo / Argazki Press
Pearl Jam
Mendizabalan jende gehien bildu duen emanaldia da eta asko hitz egin zen Seattleko taldeak kobratutako dirutzari buruz. Baina eszenatokian Pearl Jamek bi ordutik gorako kontzertua eskaini ondoren, gutxik jarriko zuten zalantzan taldeak merezi zuenik.
2006-09-03
Juanan Ruiz / Argazki Press
Wolfmother
2006 Pearl Jam handien urtea zen, baina ordu batzuk arinago hirukote australiar gazte batek eszenatokia bereganatu zuen. Wolfmother ez ziren berriro ere hastatapenetako berdinak izango, baina orduan erakutsitakoa ikusle askoren gogoan iltzatuta geratuko zen.
2006-09-02
Juanan Ruiz / Argazki Press
New York Dolls
Punk eta rock musikaren historian ere leku bat eginda du New Yorkeko 'panpinak'. Bi aldiz izan dira ARFn. Lehenbizkoan, 2004an, ekaitz batek kontzertua ia bertan behera utziarazi zuen. Bi urte geroago oholtza nagusia bete zuten David Johansen eta gainerako taldekideek.
2006-09-01
Juanan Ruiz / Argazki Press
Iggy & The Stooges
Hiru urte geroago 2006an Gasteizera itzuli ziren Iggy & The Stogges. Berriro ere Mendizabala hankaz gora jartzeko gai izan zen iguana, ordurako ia 60 urte zituen arren.
2006-08-31
Juanan Ruiz / Argazki Press
Juliette Lewis
Aktore ezaguna da Juliette Lewis, baina abeslari gisa ere badu ibilbidea. The Licks taldearekin aritu zen 2005eko ARFn. Rock emanaldi indartsua izan zen Lewisena, Iggy Popen itzal luzean inspiratuta.
2005-09-03
Juanan Ruiz / Argazki Press
Queens Of The Stone Age
Gasteizen 2005ean aritu zirenerako merezitako fama zuen Josh Hommen taldeak. Nick Oliveri taldekide ohiarekin garaian zuten polemikak piperra jarri zion bestela ere gatza faltan ez zuen kontzertu handi bati.
2005-09-03
Juanan Ruiz / Argazki Press
Bad Religion
Bidean musika tresnak galduta iritsi ziren Bad Religion 2005eko jaialdira. Ez zuen axola izan. Euskal Herrian duten zale fidelek bete zituzten lehen lerroak, punk-rock eztanda baterako.
2005-09-03
Juanan Ruiz / Argazki Press
Deep Purple
Jaialdiko kartel onena izateko ospea du 2005 urtekoak. Kartelburu nagusia Deep Purple beteranoak izan ziren, baina ez zituzten zale guztiak gustura utzi. 'Smoke on the water' mitikoan Warren Haynes gitarra jolea izan zuten bidelagun.
2005-09-02
Juanan Ruiz / Argazki Press
Social Distortion
'Sex, Love & Rock N' Roll' disko bikaina besapean iritsi ziren Gasteizera Social Distortion, 2005 urtean. Mike Ness eta haren taldekideek punk eta rock emanaldi borobila eskaini zuten Mendizabalan.
2005-09-02
Juanan Ruiz / Argazki Press
Wilco
2005eko ARF abiatzeko aurkezpen jaialdia ezkutuan gorde zuten antolatzaileek. Ordu batzuk lehenago jakinarazi zuten Wilcok emanaldi berezia eskainiko zuela. AEBetatik iritsi berriak, sekulako emanaldia eman zuten Jeff Tweedy eta gainerako musikariek.
2005-09-01
Juanan Ruiz / Argazki Press