Loraldia
Durangoko 53. Azokaren azken saioetako bat izan da, aurrera begira jarrita, udaberrian Bilbon ospatuko den Loraldia jaialdiaren aurkezpena.
0000-00-00
Marisol Ramirez / FOKU
Arakistain eta Amenabar
Josune Arakistain Huntza taldeko musikaria eta Malen Amenabar Txakur Gorria kolektiboko kidea elkartu ditu BERRIAk, 'Azokako beteranoak' atalerako.
2018-12-05
Marisol Ramirez / FOKU
BERRIAren erakusmahaia
Neska talde bat, BERRIAren erakusmahaian salgai direnak ikusten.
2018-12-05
Marisol Ramirez / FOKU
Izaro Andres
Zale gazteenei eta hedabideei kasu egin die Izaro Andres musikariak.
2018-12-05
Marisol Ramirez / FOKU
Ikasleen Eguna
Abenduaren 5ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak. Ikasleentzat izan da lehen eguna. Goizean, haiek eman diote lehen betekada Landako guneari.
2018-12-05
Marisol Ramirez / FOKU
Irudienea
Pixkanaka indarra hartuz joan da Irudienea ere. 31 emanaldi eskainiko ditu aurten.
2018-12-05
Endika Portillo / FOKU
Inaugurazio ekitaldia
Abenduaren 5eko arratsaldean egin dute Durangoko Azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala. Irudian, Txakur Gorria koletiboko kideek ekitaldiaren barruan egin duten saioa; haiek diseinatu dute aurtengo ekitaldiko afixa.
2018-12-05
Endika Portillo / FOKU
Saguganbara
Haurrek ere badute beren txokoa Durangoko Azokan: Saguganbara. Azokaren lehen egunean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita jaso dute umeek eta haien gurasoek.
2018-12-05
Endika Portillo / FOKU
Goizetik, jendetza
Durangoko Azokaren bigarren egunak jende asko bildu du Landakon, goizean goizetik.
2018-12-06
Endika Portillo / FOKU
Sormen beka
Durangoko Azokak lehen aldiz eman du sormen beka bat 53. aldi honetan. Etzipm kolektiboko kideen AtopiaRPG proiektuak jaso du beka hori, rol joko bat sortzeko. 2019ko azokarako aurkeztu beharko dute.
2018-12-06
Endika Portillo / FOKU
Irakurtzeko beta
Jendetzaren erdian ere irakurtzeko patxada hartzeko modua aurkitzen dute bisitari batzuek.
2018-12-06
Endika Portillo / FOKU
Askorentzako moduko azoka
Adin guztietako jendearentzako eskaintza badu Durangoko 53. Azokak.
2018-12-06
Endika Portillo / FOKU
Berri Txarrak
Berri Txarrak taldearen zaleek zain egon behar izan dute taldeko kideen sinadura jasotzeko edo haiei kasu egiteko. Ilarak osatu dira haien inguruan.
2018-12-06
Endika Portillo / FOKU
EHAZE
'Euskal antzerki (garaikide)aren historia bat' liburua aurkeztu du EHAZE Euskal Herriko Antzerki Zaleen Elkarteak, Ahotsenean.
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
Libururik gabe...
'Libururik gabeko herria, leihorik gabeko etxea'. Txalaparta argitaletxeak jarri du, bere erakusmahaiaren inguruan.
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
'Alardeak, ukatutako plazara'
Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta BERRIAko kazetariek liburua aurkeztu dute, Irungo eta Hondarribiko alardeetako gatazkari buruzkoa: 'Alardeak, ukatutako plazara'.
2018-12-06
Endika Portillo / FOKU
Irakurtzeko leku bila
Edozein bazter izan liteke egokia irakurtzeko, baita eskailera maila batzuk ere.
2018-12-06
Endika Portillo / FOKU
Valdes eta Lopez
Angel Valdes Elkar argitaletxeko kidea eta Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editorea elkartu ditu BERRIAk, 'Azokako beteranoak' atalerako.
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
Ospital eta Salvador
Peio Ospital eta Olatz Salvador musikari eta kantariak elkartu ditu BERRIAk, 'Azokako beteranoak' atalerako.
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
'Kontratu sexuala'
Carole Patemanen 'Kontratu sexuala' liburua euskaratu du Maialen Berasategi Catalánek. Lorea Agirrerekin (irudian, ezkerrean) eta Jule Goikoetxearekin (eskuinean) aurkeztu du.
2018-12-06
Aritz Loiola / FOKU
Dani Fano
'Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak' komikia urtea askoan ondu du Dani Fanok. Egunotan liburuak sinatzen ari da zaleei.
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
Berri Txarrak
Azokan zale gehien biltzen ari den musika taldeetako bat da. Argazkiak egiten ari dira haietako askorekin.
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
Jon Maia
Hezurbeltzak bere musika proiektu berriaren diskoak sinatzen dabil Jon Maia.
2018-12-06
Marisol Ramirez / FOKU
20:00etan, kito
Egunero 20:00etan ixten dituzte Landako guneko ateak.
2018-12-06
Aritz Loiola / FOKU
Asisko
Iaz 'Eusklabo alaiak' aurkeztu zuen, eta aurten 'AztiHitza'-rekin joan da Asisko Durangoko Azokara. Agosti Xahoren bizitza komikitu du.
2018-12-06
Aritz Loiola / FOKU
Toti Martinez de Lezea
Atsedenik hartu gabe ari da zaleei liburuak sinatzen, haiei kasu egiten, eta haiekin argazkiak egiten. Toti Martinez de Lezearen liburuek osatzen dituzte ilara luzeenak Landakon.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
Susakoak
Susako idazleak, eskuinetik ezkerrera: Harkaitz Cano, Jose Luis Otamendi, Iñigo Aranbarri eta Xabier Gantzarain.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
Txalapartakoak
Mikel Santos 'Belatz' marrazkilariak 'Gerezi Garaiak' argitaratu du Txalapartarekin, Lucio Urtubiaren bizitzari buruz. Lucioren marrazki bat oparitzen die liburua erosten dutenei. Irudian, bigarren planoan, Jose Mari Esparza.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
DA! Asko dira
Lelo hori hartu du aurtengo azokak, 'DA! Asko dira', eta bai, askotariko jendea dabil azokan atzera-aurrera.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
Pako Aristi
'Rosa itzuli da' nobelarekin besapean joan da Pako Aristi Azokara.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
Betekada, berriz
Hirugarren egunean ere jendetza handia bildu da Landakon.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
Perez eta Serrano
Galder Perez eta Illaski Serrano kazetariak elkartu ditu BERRIAk, 'Azokako beteranoak' atalerako.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
Sortzaile eta kazetari
Garbiñe Ubeda eta Sustrai Colina sortzaileen kazetari begiradaz eta kazetarien sortzaile begiradaz aritu dira solasean, Nekane Zinkunegiren gidaritzapean.
2018-12-07
Juan Carlos Ruiz / FOKU
Bidehuts
Ez dago hutsik Bidehutsen postua. Joseba Irazoki eta Maite Arroitajauregi 'Mursego' bertan izan dira gaur.
2018-12-07
Aritz Loiola / FOKU
Willis Drumond
Musika taldeko kideak etenik gabe ari dira lanean beren erakusmahaian.
2018-12-07
Aritz Loiola / FOKU
Katixa Agirre
'Amek ez dute' nobela berria aurkezten ari da Katixa Agirre Durangon.
2018-12-07
Aritz Loiola / FOKU
Esne Beltza
Musika taldeko kideak ere gelditu gabe dabiltza zaleei kasu egiten.
2018-12-07
Aritz Loiola / FOKU
'Soinujolearen semea?
Proiekzioek eta zinema estreinaldiek ere arrakasta izan dute Irudienean. Argazkian, 'Soinujolearen semea' filmaren egileak.
2018-12-08
Endika Portillo / FOKU
Gatibu
Jendetza handiak bildu ditu bere erakusmahaiaren inguruan, eta larunbatean Ahotsenean eman duen kontzertuan ere karpak gainezka egin du. Asko eta asko gelditu dira kanpoan.
2018-12-08
Marisol Ramirez / FOKU
Joseba Asiron
'Historia ilustrada de Euskal Herria' sortaren hirugarren liburua aurkeztu dute Martintxok eta Joseba Asironek, Iruñeko alkate eta historialariak. Azokan izan da Asiron, liburuak sinatzen.
2018-12-08
Aritz Loiola / FOKU
Argazkia
Photocall bat ere eduki du aurtengo azokaren edizioak, nahi izan duenak argazkiak egiteko.
2018-12-08
Aritz Loiola / FOKU
Kulturaren transmisioaz
Hezkuntzan kulturaren transmisioa nola egiten den eta zer hutsune atzematen dituzten azaldu dute Iratxe Retolazak, Maria Riverok, Pello Ulaziak eta Mikel Artolak, Kattalin Minerrek gidatutako solasaldian.
2018-12-08
Aritz Loiola / FOKU
Hesian
Zaleek inguratuta egon dira azoka guztian Hesian taldekoak. Irudian, Zuriñe Hidalgo eta Fran Urias.
2018-12-09
Endika Portillo / FOKU