Luizia Zaldibarko zabortegian

Bi langile harrapaturik daude lur, zabor eta amianto jausi batean. / 2020-02-07

Argazki Bildumak

Barazkirik ezin saldu

Eitzagako baserritarrei esan diete datozen egunetan barazkirik ez saltzeko. Horri egin dio erreferentzia emakume honek, larunbatean egin duten manifestazioan.

2020-02-16

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lan istripuen salaketa

Martxan presente izan dituzte otsailaren 6az geroztik galduta dauden bi langileak.

2020-02-16

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Maskarekin

Dioxina eta furano kontzentrazioa zabortegiaren inguruan normala baino altuagoa dela ezagutu da. Egoera salatzeko, aurpegian maskarak jarrita joan dira asko manifestaziora.

2020-02-16

LUIS TEJIDO / EFE

Senideak manifestazioan

Ermutik, Eibartik eta Elgetatik hiru zutabetan atera dira manifestariak, eta Zaldibarko Eitzaga auzoan bat egin dute. Milaka lagun elkartu dira, martxan. Galdutako senideei elkartasuna adierazi diete, eta erantzukizuna eskatu dute. Irudian ikusten denez, desagertutako langileen senide batzuek ere parte hartu dute mobilizazioan.

2020-02-16

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

AP-8a babesten

Langile bat, amiantoaren kontrako jantziekin soinean, AP-8a luizietatik babesteko gaur eraikitzen hasi diren hormigoizko hormaren atzeko aldean.

2020-02-13

ARITZ LOIOLA / FOKU

Mahai teknikoaren bilera

Larrialdi mahai bat abian da otsailaren 9az geroztik, baina gaur egin du lehendabiziko bilera diziplinarteko mahai teknikoak. Gaurtik aurrera, egunero egingo dute bilera.

2020-02-13

ARITZ LOIOLA / FOKU

Urkullu, zabortegian

Ezbeharra gertatu eta seigarren egunera, Iñigo Urkullu zabortegira joan da, aurreneko aldiz. Han izan dira Iñaki Arriola Ingurumen sailburua eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Autoan iritsi da Urkullu, eta adierazpenik egin gabe joan da.

2020-02-12

AINHOA FURUNDARENA

Protestak Gipuzkoan

Errausketaren aurkako mugimenduak protestak deitu ditu Gipuzkoako hainbat herritan, 'Zaldibar argitu, erraustegia gelditu' leloarekin. Donostian, Hernanin, Usurbilen, Zubietan, Andoainen, Oiartzunen, Urnietan, Iruran eta Oñatin egin dituzte. Irudian, Zubietako bizilagunak —leku horretan ari dira erraustegia eraikitzen—.

2020-02-12

GORKA RUBIO / FOKU

Lan istripuen aurka

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza okupatu du gehiengo sindikalak. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiruko ordezkariak bertan izan dira, aurten dagoeneko 11 langile hil direla eta bi desagertuta daudela salatzeko.

2020-02-12

FOKU

Luiziak hartu duen eremua

Euskal administrazioek laguntza eskatu zioten Copernicus proiektuari. Europako Batasunak, Europako Ingurumen Agentziak eta Europako Espazio Agentziak elkarlanean garatzen dute proiektu hori. Europako satelite sarea erabilita, ingurumenari eta segurtasunari buruzko informazioa eskaintzen du. Copernicusek emandako informazioarekin marraztu ahal izan da zabortegiaren erortzeak zer eremu hartu duen.

2020-02-11

COPERNICUS, IGN / JOXEAN APEZTEGIA

Agerraldia

Istripua gertatu eta 92 ordu geroago, Eusko Jaurlaritzako lehen mailako agintariek lehen agerraldia egin dute. Zaldibarko udaletxean hartu dituzte hedabideak Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak.

2020-02-10

JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Herritarren haserrea

Zaldibarren, Ermuan, Eibarren, Mallabian eta Markinan ehunka eta ehunka herritar atera ziren manifestazioak egitera. Informazioa eta gardentasuna eskatu zuten; baita langileen bilaketa lanei ez uzteko eta erantzukizunak hartzeko ere. Irudian, Zaldibarko herritarren protesta.

2020-02-10

RAUL BOGAJO / FOKU

Larrialdi mahaia

Krisiaren jarraipena egiteko mahaia astelehen arratsaldean bildu da, Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak apirilaren 5ean izango direla iragartzeko prentsaurrekoaren ostean.

2020-02-10

DAVID AGUILAR / EFE

Suntsituta

Irudiaren detaileak erakusten du zabortegi barruko eta inguruko errepideak ere suntsitu dituela erortzak.

2020-02-09

MIGUEL TOÑA / EFE

Sua kontrolatu nahian

Kantabriako Gobernuari eskatutako helikopteroa, zabortegiaren gainean, sua kontrolatzeko ura botatzen. Bi egun badira sua piztu zela, eta erabat itzaltzea ezinezko jota daukate.

2020-02-09

ARITZ LOIOLA / FOKU

Makinak, amilduta

Zabortegia erori zenean bertan zeuden makina, azpiegitura eta ibilgailuak ere erori ziren. Igandean, artean, argazkian ikusten zen bezalakoa zen egoera.

2020-02-09

ARITZ LOIOLA / FOKU

Ezbeharraren neurria

Argazkiak erakusten du, larunbat goizean, zakartegiaren egoera zein den oraindik. Azpiegitura eta ibilgailu astunak erdi-erorita daude.

2020-02-08

MIGUEL TOÑA / EFE

Erreskate lanak, motelduta

Zakarren artean amiantoa zegoela jakin denetik, zaildu egin dira bilaketa lanak. Ostiralean eta larunbatean ordu batzutan aritu dira lanean, baina utzi egin diote, igandean erabaki bat hartzeko.

2020-02-08

MIGUEL TOÑA / EFE

Kalteak, agerian

Ostiral goizean hasi dira zabaltzen zabortegia jausi izanak eragindako kalteen lehen irudiak.

2020-02-07

GORKA RUBIO / FOKU

Errepidea, zabalik

AP-8a ostiraleko goizeko zazpiak aldera ireki dute langileek.

2020-02-07

GORKA RUBIO / FOKU

Teknikariak lanean

Errepidea zabalduta ere, zakartegiaren erortza oso gune ezegonkorra da. Irudian, teknikariak egoera aztertzen, ostiral goizean.

2020-02-07

GORKA RUBIO / FOKU

AP-8a, erabat itxita

500.000 metro kubo lur eta hondakin jausi dira zabortegitik. AP-8raino iritsi da lur eta zakar meta, eta errepidea alderik alde itxi du.

2020-02-06

JAIZKI FONTANEDA / FOKU

AP-8a garbitzen

Amiantoa ere agertu da zakarren artean, baina erreskate eta garbiketa lanetan aritu diren langileek ez dute horren berririk izan hasierako orduetan.

2020-02-06

JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Amiantoak dena geldiarazita

Jausitako zakar metaren azpian harrapatuta geratu dira bi langile. Haien bila hasi dira erreskate taldeak. Gauerdian gerarazi ditu lanak, zakar artean amiantoa dagoela jakin dutenean. Irudia ostegun arratsaldekoa da.

2020-02-06

SOS DEIAK