Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Ehun sindikalista elkartu ziren atzo Bilbon jarrera zehatz bat plazaratzeko. Kasu honetan, Espainiako Gorteetako hauteskundeetan "Espainiaren inposaketari ez" esan behar zaiola eta autorderminazioari "bai". Horretarako Bergarako Ekimenak proposatutako botopapera erabiltzeko deia egin zuten.
2004-02-27
Luis Jauregialtzo / ARGAZKI PRESS
Azken txanpa
Egun gutxi gelditzen dira Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina amaitzeko. Hori dela eta, alderdi politikoak azken egunotan duten guztia ematen ari dira beraien mezuak ahalik eta gehien zabaltzeko. Goizean goiz hasten dira alderdietako ordezkariak batean eta bestean lanean, eta gauerko ordu txikietan amaitzen dituzte egunerokoak.
0000-00-00
Jon Urbe/Argazki press
EAJ PPren aurkako mezuekin
EAJren kanpainaren ardatzen artean dago PPri "egurra" ematea. Mariano Raxoi PPko zerrendaburuak "elkarrizketarako duen beldurra" nabarmendu zuen Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak. Argazkian, Perdo Aspiazu EAJko Bizkaiko zerrendaburua ageri da, Juan Jose Ibarretxeren eta Josu Jon Imazen erdian.
0000-00-00
Marisol Ramirez/Argazki press
Monzonen itzalpean
Rafa Diez Usabiaga Bergarako Ekimeneko kideak lehen agerraldia egin zuen Bergaran Telesforo Monzonen irudiaren gerizpean. Eskubideak ezin direla eskumenen truke saldu adierazi zuen, eta Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko "benetako irtenbideak bilatzeko garaia" dela nabarmendu zuen.
0000-00-00
Andoni Canellada/Argazki press
Preso ohiak Bergarako Ekimenaren alde
Euskal preso ohi talde batek Bergarako Ekimenarekin bat egin zuen Iruñean. Ezker abertzaleak "bazterketa eta jazarpena" jasaten dutela salatu zuten. Egoera politikoa moldatzeko bideak autodeterminazio eskubidea aitortzea eta elkarrizketa bultzatzea direla adierazi zuten.
0000-00-00
Jagoba Manterola/Argazki press
Panelak hutsik
Kanpainaren zurrunbiloaren erdian, alderdiei kosta egiten zaie kasu egitea hauteskuden gidoitik kanpokoari. Aukerak, ordea, ez zaizkie falta. Hala ere, ez dituzte askotan behar bezala baliatzen. Irudian, hauteskunde kanpaina egiteko alderdiei eskatzen zaien dohako panelak erabili gabe ageri dira Donostiako kaleetan.
0000-00-00
Gari Garaialde/Argazki press
EA, ERCren eskutik
EAk eta ERCk, behar diren diputatuak ateratzen badituzte, Madrilen talde parlamentarioa osatuko dutela esan eta esan ari dira. Argazkian, ezkerretik hasita, Pablo Larrauri EAren Arabako hautagaia, Joan Puigcercos ERCren hautagaia, Begoña Lasagabaster EAren Gipuzkoako hautagaia eta Josu Erkiaga Bizkaikoa.
0000-00-00
Gari Garaialde/Argazki press
Kartelen puzzlea
Kanpainak aurrera egin ahala, alderdien kartelak hormetan eta beste euskarrietan pilatzen ari dira, kolorezko puzzle nahasiak osatuz. Nagusigoa alderdi handiena da, baina alderdi txikiek, noizean behin, lortzen dute haien mezuak helarazteko tartea, argazkiak erakusten duen bezala. Goialdean dauden afixek honako hau eskatzen dute: 'Senaturako, zezenketen aurkako boto bat'.
0000-00-00
Monika del Valle / Argazki Press
Derbia, etenda
Hiru minutuz egon zen etenda Osasunaren eta Realaren arteko derbia atzo, Iruñeko Sadar futbol zelaian. Lehen zatiko hamaseigarren minutuan hainbat lagun atera ziren zelaira, Autodeterminazioa orain Euskal Herria aitortu eta errespetatu leloa zeukan pankartarekin. Hiru minutu-edo egin zituzten protestagileek zelaian, segurtasunekoak etorri eta zelaitik atera zituzten arte.
0000-00-00
Jagoba Manterola / Argazki Press
Etorkizuneko boto-emaileen bila
Langabeentzat lanpostuak, gazteentzat etxebizitzak eta haurrentzat... goxokiak. Hauteskunde kanpainan, bakoitzari nahi duen hori ematen diote alderdietako ordezkariek. Argazkian ikusten den bezala, etorkizuneko boto-emaileak ere ez dituzte ahazten
0000-00-00
Jon Urbe / Argazki Press
Ehunka gaztek «ostikada» eman diote Espainiari
Ehunka gazte manifestatu ziren atzo Euskal Herri osoan, Espainiari ez! Gazteon eskubideak errespetatu lelopean. «Espainiak eskaintzen digun bakarra faxismoa da, inposizio eta ukazioa», salatu zuen Ane Ituiñok, gazteen izenean, Bilbon. Horregatik, Espainiari ezetz esan behar zaiola aldarrikatu eta, atzoko protestak «ostikadatzat» jo zituen. «Espainiak inoiz ahaztuko ez duen ostikada» emateko, gaurko Donostiako manifestazioan parte hartzeko eta 14an «autodeterminazioaren aldeko boza» emateko dei egin zuen. Etxarri-Aranatzen, Arrasaten, Donostian eta beste hainbat herritan ere egin ziren manifestazioak.
0000-00-00
Monika del Valle / Argazki Press
Etxetik kanpora!
Hain da gogorra kanpaina, batzuk etxetik bidali dituztela! Aralar-Zutik koaliziokoek furgoneta ondoan egin zuten euren etxetxoa; benetan bidali al zituzte etxetik? Ez, kanpaina ekitaldia zen hura ere. 'Etxebizitza denontza' lelopean, parodia egin zuten Bilbon; gosari, lorontzi, sukalde eta guzti. Egoerak segitzen badu, askok horrela moldatu beharko dutela salatu zuten.
0000-00-00
Luis Jauregialtzo/Argazki press
Bilbo Bronx bihurtuta
Etorkinen eskubideak aldarrikatu zituen Ezker Batuak Bilbon egindako ekitaldian, 'Nire botoa, zure botoa. Zuk bozkatu dezazun bozkatzen dut' leloa erabiliz. Igor Irigoien EB-IU-ko Bizkaiko zerrendaburua ageri da argazkian, atzean hainbat etorkin dituela, bozka sinbolikoa emanez.
0000-00-00
Marisol Ramirez/Argazki press
Barkos eta Lizarra
Nafarroa Bai koalizioko Espainiako kongresurako zerrendaburu Uxue Barkos Lizarrako azokan izan da. Barkosek salatu duenez, Nafarroako Gobernuak "inbertsio gutxi" egin du Nafarroako herri nagusi horretan, eta eskualdean desoreka handiak daudela nabarmendu du.
0000-00-00
Jagoba Manterola/Argazki press
PSE-EEren eskaintza
Manuel Huertas, Migel Buen eta Patxi Lopez PSE-EEko hiru kideak Errenteria egindako ekitaldian. PSOEk irabazteak elkarrizketa erraztuko lukeela nabarmendu zuen Lopezek.
0000-00-00
Andoni Canellada/Argazki press
EAJ eta Ibarretxe planaren defentsa
EAJren ekitaldia Euskalduna jauregian. Iñigo Urkullu, Pedro Azpiazu eta Josu Jon Imaz ageri dira argazkian. Hiru jeltzaleek Eusko Jaurlaritzaren Estatutu politiko berri baterako proposamena defendatuko dutela nabarmendu zuten.
0000-00-00
Monika del Valle
Carod-Rovira eta PP
ERCko idazkari nagusi Josep Lluís Carod-Rovira PPko zinegotzi Pilar Arnalotekin, Lleidan, elkarri propaganda ematen. Ez ohiko irudia, kanpainaren mezu nagusiak nondik norakoak diren ikusita.
0000-00-00
Laurent Dominique/EFE
Tximiniek ez dute kanpaina egiten
Hauteskunde kanpaina izan edo ez izan, lantegiek beren martxarekin jarraitzen dute, eta tximiniak kea botatzen, argazkian Azpeitian bezala. EAJren hauteskunde afixek "gehiago" eskatzen zutenez, lantegietako tximiniek ke gehiago emanez erantzun zutela zirudien.
0000-00-00
Jon Urbe/Argazki press
Txotxongiloak
Jose Luis Rodriguez Zapateroren eta Mariano Raxoiren txotxongiloak, Canal + telebista katean egindako eztabaidan. Errealitatean eman ez dena, panpinen bitartez bizi ahal izan dute ikusentzuleek.
0000-00-00
Canal +
Imaz, autogobernua eta ongizatea
Josu Jon Imaz EAJren EBBko buruak Irungo Ficoban ekitaldia egin zuen Gipuzkoako hautagaiekin. Imazek autogobernu berriaren beharra azpimarratu zuen "etorkizuna bermatzeko", eta Gernikako Estatutuak Euskal Herriaren "ongizatea" ekarri ziola nabarmendu.
0000-00-00
Javier Echezarreta/EFE
"Eraso eta liskarrak" kanpora
Gasteizko Judizmendi auzoan larrosak banatzen ibili dira Javier Rojo eta Ramon Jauregi PSE-EEko hautagaiak. Rojok "alderdien arteko erasoak eta liskarrak alde batera uzteko" deia egin zuen.
0000-00-00
Juanan Ruiz/Argazki press
Otegiren informazioak
Arnaldo Otegi Bergarako Ekimenak Gasteizko Posta plazan egindako ekitaldian. ETA eta Carod-Roviraren arteko bileraren filtrazioa CiUk egin zuen azpimarratu zuen, nahiz eta alderdiaren izena ez esan.
0000-00-00
Juanan Ruiz/Argazki press
Errazti eta Erkiaga Gernikako azokan
EAk hauteskundeetako propaganda banatu du Gernikako azokan. Argazkian EAko lehendakari Begoña Errazti eta Bizkaiko Kongresurako zerrendaburu Josu Erkiaga.
0000-00-00
Monika del Valle/Argazki press
Lasagabaster Fraisoron
Espainiako Kongresurako EAren Gipuzkoako zerrendaburu Begoña Lasagabaster, hauteskunde kanpainan, Zizurkilgo Fraisoro nekazal eskolara egindako bisitan.
0000-00-00
Andoni Canellada/Argazki press
Biktimen inguruko hausnarketa
Aralar-Zutik koalizioaren prentsaurrekoa Donostian, biktimen inguruan egin duten hausnarketaren berri emateko. Parte hartzaileen artean, hauteskundeetarako koalizio horrek proposaturiko hainbat hautagai: Xabier Sarasua, Pilar Intxausti, Gerardo Carrere, Ernesto Merino, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' eta Ainhoa Beola.
0000-00-00
Juan Carlos Ruiz/Argazki press
La Navaleko langileekin
Aralar-Zutik koalizioko kideek elkartasuna adierazi zieten Sestaoko La Navaleko langileei, eta ontziolek bizi duten egoera zailaren inguruan hitz egin zuten.
0000-00-00
Luis Jauregialtzo/Argazki press
Lizarbe eta Zapatero
Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Juan Jose Lizarbe Iruñeko Baluarten eskaini zuten mitinean. Irribarrea da nagusi hautagaien artean.
0000-00-00
Lander Fdez de Arroyabe/Argazki press
Imazen hitzaldia
Josu Jon Imaz EAJko EEBko burua kanpainako ekitaldi batean. Atzean, alderdi jeltzaleak Espainiako Kongresurako aurkeztu dituen zerrendaburuak ageri dira.
0000-00-00
Txema Fernandez/EFE
Diputatu ohiak
EAJko diputatu ohiek eskainitako agerraldia. Iñaki Anasagasti, Xabier Arzalluz eta Josu Jon Imaz ageri dira argazkian.
0000-00-00
Luis Jauregialtzo/Argazki press
Raxoi eta Sanz
PPko Espainiako Presidentziarako hautagai Mariano Raxoi Iruñean izan zen igandean –bisiesto egunean–. Labrit pilotalekuan mitina eman zuen Nafarroako Presidente Miguel Sanzekin batera.
0000-00-00
Angel Diaz/EFE
Raxoi Alacanten
Mariano Raxoi eta Federico Trillo PPko buruak Alacanteko kiroldegian jendea agurtzen, joan den ostiralean, kanpaina hasieran. Raxoi Donostian egotekoa zen egun horretan, baina elurrak eragotzi zion.
0000-00-00
Angel Diez/EFE
Hiru milioi botopapera
Inazio Agirre, Amparo Lasheras, Ainara Armendariz, Jose Ramon Etxebarria, Joseba Permach, Itziar Lopategi eta Pedro Albite. Permachek hauteskundeetan autodeterminazioaren aldeko hiru milioi botopaper egongo direla bermatu zuen eta berme batzordea ere izango dela esan zuen.
0000-00-00
Gari Garaialde/Argazki press
Lekeition eserita
Ertzaintzak eragotzi egin zuen Bergarako Ekimenak igandean, otsailaren 29an, Lekeition antolatutako ekitaldi politikoa. Joseba Permachi mikrofonoa kendu zioten ertzainek eta ondoren ekitaldira hurbildutako jendea udaletxeko arkupetan eseri zen modu baketsuan.
0000-00-00
Jon Hernaez/Argazki press
Boza eskatzeko debekua
Bergarako Ekimenak ekitaldia egin zuen hauteskunde kanpainaren hasiera egunean, Bilboko La Casillan. Hauteskunde Batzordeak ekitaldia egiten utzi zion, baina boza eskatzea debekatu. Argazkian Jone Goirizelaia ageri da, boto papera eskueta duela.
0000-00-00
Luis Jauregialtzo/Argazki press
Kanpainaren erauntsiari aurre egin ezin
Hauteskundeak aste eta erdi barru izango dira, baina ziur herritar asko eta asko dagoeneko kanpainarekin nekatzen hasiak direla. Arrazoiak ez dira falta: hautagaien arteko irain zaparrada, ekitaldi politikoak han eta hemen, alderdien musika doinu errepikakorrak, iragarki politikoak nonahi... Argazkian ageri den pertsona ez da, ziur asko, etsita dagoen bakarra.
0000-00-00
Juan Carlos Ruiz / ARGAZKI PRESS
Elurrezko panpinak ere kanpaina egiten
Hauteskunde kanpaina egiteko edozerk balio duela esan ohi da beti; eta hala gertatzen da kartelak itsasteko orduan ere. Elurrak protagonismo berezia izan du aurtengo kanpainan, eta ez txarrerako bakarrik. Gasteizen, hauteskundeetako kartelak itsasteko erabiltzen diren ohiko iragarki-taulak gutxi ez eta toki alternatiboak bilatu zituzten; elurra baliatu zuten horretarako. Elurrezko panpinari txapela buruan jarri, ikurrina zintzilikatu eta EAren kartelak jarri zizkioten lepoko moduan. Martxoaren 14an botoa ematera ere joango ote da?
0000-00-00
Juanan ruiz / ARGAZKI PRESS
Esbastikak EAren hauteskunde autoan
Josu Erkiagaren irudia agertzen den autoari esbastikak margotu zizkioten atzo Bilbon. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako EAren Bizkaiko zerrendaburua da Erkiaga. Gertaera horrek hauteskunde kanpainan Bizkaiko EAren jardueran eragin dezakeela salatu du EAk, bost auto dituztelako Bizkaian aritzeko, eta horietako bat faltatzeak oztopoak eragin diezazkiokeelako kanpainan. Halaber, adierazpen askatasunaren aldeko erasoa dela salatu dute, «bromatxo» honek EAren mezua helarazteko oztopoak eragiten dizkiolako Eusko Alkartasunari.
0000-00-00
Marisol Ramirez/Argazki Press
Elur malutek kanpaina estali zutenekoa
Atzo Euskal Herrian botatako elurrak, errepideetan ezezik, hauteskunde kanpainan ere eragin zuen. Hainbat ekitaldi atzeratu edo bertan behera geratu ziren atzokoan. Hala gertatu zen PPk Donostian iragarria zuen ekitaldian. Mariano Raxoi zen bertan mintzatzekoa, baina, elurra zela eta, ezin izan zuen Donostiaraino iritsi. EAJk, berriz, Araban antolatutako ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituen, eta gaur Agurainen egitekoa zen ekitaldia Gasteizen egingo du. Elurrak, politikarien hitzek eta kanpainako irudiek baino garrantzi handiagoa izan zuen atzokoan.
0000-00-00
Juanan Ruiz/ARGAZKI PRESS
Izan zaitez BERRIAlaguna
Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.